XSLaren edukia

Sozietateen Zuzenbidea27643

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Negozioen Kudeaketa + Lan Harremanak eta Giza Baliabideak
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27643

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Gelako p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Sozietateen Zuzenbidearen irakasgaia Merkataritzako Zuzenbidearen arloan kokatzen da eta irakasten da bai Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Graduan baita Negozioen Kudeaketako eta Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradu Bikoitzean ere.



Sozietateen Zuzenbidearen irakasgaiak enpresaren izaera juridiko-organikoa aztertzen du. Hortik abiatuz, trafiko ekonomikoan jarduten duten sozietate mota desberdinak aurkezten dira, bai merkataritzako izaera dutenak (sozietate anonimoa eta erantzukizun mugatuko sozietatea) baita izaera soziala dutenak ere (kooperatibak alegia). Halaber, sozietate horien funtzionatzeko organoak (batzar nagusia, administrazio organoa) haztatuko dira eta, tipologiaren arabera, sozietate horien legezko betebeharrak ere ikusiko dira. Horretaz gain, sozietate horiek trafiko ekonomikoan izan ditzaketen egiturazko aldaketak azalduko dira, besteak beste, eraldaketak, bat-egiteak, banatzeak, berizketak, sozietate- taldeak eta, azkenik, desegiteak.



Irakasgaia erlazio zuzena dauka Zuzenbide Zibilaren printzipioekin eta baldintzatuta dago Administrazio Zuzenbideak egituratutako araudira. Era berean, kontabilitate irakasgaiaren egitura edo marko juridikoa ere osatzen du.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1. GRADUAREN ZEHARKAKO GAITASUNAK(GZG)



GZG 4: Problemak eraginkortasunez ebaztea, eta eskuratutako gaitasunak eta abileziak erabiltzea alternatibak identifikatzeko eta balioesteko.

Gaitasun maila eta irakaskuntza adierazleak: https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777121/Anexo+IV+2014+CTG+Resol+problem.pdf/8c6c7ffc-fabc-787d-22ad- c075fc1b4923



GZG 9: Ingurunera egokitzea. Etengabeko heziketa-prozesuaren bidez gizarteak izan ditzakeen aldaketa tekniko, sozial, laboral eta kulturalei bere bizitzan zehar aurre egitea.

Gaitasun maila eta irakaskuntza adierazleak: https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777121/Anexo+IX+2014_05+CTG+1%2C3%2C4%2CTFG+adaptaci+entorno.p df/225d821b-410b-bf74-96b8-bde3cf3238b6





2. GRADUAREN GAITASUN ZEHATZAK(GGZ)



GGZ 8: Enpresak, sindikatuak, erakundeak eta gainerako gizarte-erakundeak arlo soziolaboralean behar bezala kudeatu, aholkatu, ebaluatu eta ikuskatzea.

Gaitasun maila eta irakaskuntza adierazleak: https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777368/8.-

14_10_29+GUIA+CEG+n%C2%BA+8_1%C2%BA%2C2%C2%BA%2C3%C2%BA%2C+4%C2%BA.pdf/767d4e8e-2294-

2caf-





GGZ 10: Titulazioaren arlo desberdinei lotutako txostenak, kontratuak, eskaerak eta errekurtsoak Zuzenbideari jarraiki idaztea.

Gaitasun maila eta irakaskuntza adierazleak: https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777368/10.-

14_10_29+GUIA+CEG+n%C2%BA+10_1%C2%BA%2C2%C2%BA%2C3%C2%BA%2C+4%C2%BA.pdf/50db6f7b-fbd5-

1f40-





3. IRAKASGAIAREN GAITASUN ZEHATZAK(G)



G 1. Merkataritzako edo ekonomia sozialeko sozietate batean eman daitezkeen arazo juridiko-ekonomikoak identifikatu, interpretatu eta ulertzea.

G 2. Sozietate mota desberdinak bereiztea: merkataritzako sozietateak eta ekonomia sozialeko sozietateak, eta horiei dagokien araudia aplikatzea (Merkataritza Kodea, Kapital Sozietateen Legea, Kooperatiben Legea eta Ekonomia sozialeko Legea).

G 3. Merkataritzako sozietate edo ekonomia sozialeko sozietate mota jakin baten eraketa prozesua deskribatzea, egoera juridiko ekonomikoa eta soziala kontuan hartuz.

G 4. Sozietate baten funtzionamendu organoak zehaztea (batzar nagusia, administrazio kontseilua eta kontu ikuskaritza), organizazioaren jabetza kudeaketa eta administrazio funtzioetatik desberdinduz eta sozietatearen organo horiei dagokien araudia egoki aplikatuz.

G 5. Sozietate edo enpresa baten inguruko interes taldeei aholkularitza ematea, hau da, stakeholder delakoei (langilegoari, akziodunei, sindikatuei, ingurune sozialari) aholkatzea sozietateak dituen arazoei buruz, azken hauek neurrian kudeatuz eta bideratuz.

G 6. Sozietate batean eman daitezkeen arazoei irtenbiderik egokiena burutzea, dagokien araudirik aproposena aplikatuz eta argudio juridikorik sendoena eraikiz.



4. IRAKASKUNTZA EMAITZAK(IE)



IE 1. Merkatuan eta trafiko ekonomikoan dauden sozietate mota desberdinak identifikatu eta desberdintzen ditu, hau da, merkataritzako sozietateak eta ekonomia sozialeko sozietateak bereizten ditu.

IE 2. Sozietateetan eman daitezkeen arazo juridiko-ekonomikoak detektatzen ditu eta zehazten du zein araudi dagokie aplikatzea tipo juridikoaren arabera (Merkataritza Kodea, Kapital Sozietateen Legea, Kooperatiben Legea, Ekonomia Sozialaren Legea).

IE 3. Merkataritzako edo ekonomia sozialeko sozietate baten eraketa prozesua deskribatzen du, egoera juridiko- ekonomikoa eta sozialaren arabera.

IE 4. Sozietate baten funtzionamendu organoak bereizten ditu (batzar nagusia, administrazio kontseilua eta kontu ikuskaritza), sozietatearen jabetza kudeaketa eta administrazio funtzioetatik desberdinduz eta sozietatearen organo horiei dagokien araudia egoki aplikatuz.

IE 5. Sozietate edo enpresa baten inguruko interes taldeei aholkularitza emateko gai da, hau da, stakeholder delakoei (langileriari, akziodunei, sindikatuei, ingurune sozialari) aholkatzen die sozietateak dituen arazoei buruz, azken hauek kudeatuz eta bideratuz.

IE 6. Ingurunearen aldaketen aurrean jarrera positiboa hartzen du. Berehala hartzen du iniziatiba informazioa eta baliabideak testuinguru berriari egokituz, konponbide bat aurkitzeko, beti adieraziz aldaketa posiblea eta egokia dela. IE 7. Jarduera-bide desberdinak ulertzen eta aplikatzen ditu, jasotako informazioa eta dituen baliabideen arabera, testuinguruaren aldaketak sortutako arazoei irtenbide bat eman nahian.

IE 8. Gai da testu juridiko bat idazteko, argudio juridiko eta hizkuntza tekniko egokiak erabiliz. IE 9. Gai da ahozko komunikazio argia, sintetikoa eta ordenatua emateko



5. GAITASUNAK ETA IRAKASKUNTZA EMAITZEN ARTEKO LOTURA KOADROA IE1-G2-GGZ8-GZG9

IE2-G1,G2-GGZ8,GGZ10-GZG4,GZG9 IE3-G3-GGZ8-GZG9

IE4-G4-GGZ8-GZG9 IE5-G5-GGZ8-GZG4

IE6-G5,G6-GGZ8,GGZ10-GZG4,GZG9 IE7-G5,G6-GGZ10-GZG4

IE8-G6-GGZ10-GZG4 IE9-G5,G6-GGZ10-GZG4

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

- ENPRESA ETA ENPRESARIA (NORBANAKOA ETA SOZIALA). ENPRESARI IZAERA: KONTABILITATEA,

MERKATARITZAKO ERREGISTROA ETA JARDUERA EKONOMIKOAREN BABESA. Enpresariaren figura aurkeztuko da enpresaren jabea bezala, norbanako enpresaria eta enpresari soziala desberdinduz. Era berean, enpresariaren estatusak eskatzen dituen betebeharrak aztertuko dira, besteak beste: kontabilitateari buruzkoak, Merkataritzako Erregistroari buruzkoak, bere jarduera ekonomikoaren ondorioz sortzen diren eskubideen babesari buruzkoak (Industria Zuzenbidea eta Lehiaketa Zuzenbidea), berarekin lankidetzan jarduten duten pertsonei buruzkoak eta enpresa negozio- objektuari buruzkoak. Azkenik, enpresaren hartzekodunen konkurtso prozedura ere aipatuko da.



- ENPRESARI SOZIALA: ERAKETA, ENPRESARI MOTA, FUNTZIONAMENDU ORGANOAK, SOZIETATEAREN

ERALDAKETA, BERREGITURAKETAK ETA DESEGITEA. Atal honetan sozietate kontzeptua, eraketa eta sozietate motak aztertuko dira. Era berean, bere funtzionamendu organoak (batzar nagusia, administrazio organoa eta kontu ikuskaritza), sozietatearen eraldaketa eta organizazioaren barnean eman daitezkeen berregituraketak (bat-egiteak, banatzeak, bereizketak, sozietate-taldeak) ere analizatuko dira. Azkenik, sozietatearen desegitea ikusiko da.



- PERTSONA SOZIETATEAK. Sozietate kolektiboa eta sozietate komanditarioaren ezaugarriak eta funtzionamendu organoak analizatuko dira.



- SOZIETATE KORPORATIBOAK. Sozietate anonimoak eta erantzukizun mugatuko sozietateen ezaugarriak eta funtzionamendu organoak sakonki aztertuko dira: batzar nagusia, administrazio organoa eta kontu-ikuskaritza. Era berean, sozietate kotizatuak, europar sozietate anonimoa eta akziozko sozietate komanditarioa ere ikusiko dira. Horrezaz gain, sozietateen eraldaketak, egitura aldaketak (bat-egiteak, banaketak, bereizketak eta desegiteak) eta sozietate taldeak aztertuko dira. Aipatutako guztia berdintasunaren eta ingurugiro babesaren ikuspegitik analizatuko da, hau da, kontuan hartuko dira emakumeen parte hartzea administrazio organoetan (administrazio kontseiluan) eta ingurumenarekiko sozietatearen ekintzak korporazioaren erantzukizun sozialaren baitan (RSC).



- EKONOMIA SOZIALEKO SOZIETATEAK. Sozietate kooperatibak, mutuoak eta lan-sozietateen (anonimoak zein erantzukizun mugatuko sozietateak) ezaugarriak eta funtzionamendu organoak ikusiko dira bereziki. Era berean, berdintasuna eta ingurugiro babesaren ikuspegiak kontuan hartuko dira, bereziki, administrazio organoetan emakumeen parte hartzeari dagokionean eta ingurumenarekiko sozietatearen ekintzei dagokienean.

MetodologiaToggle Navigation

Derrigorrezkoa den Sozietateen Zuzenbide irakasgaiaren (6 kreditu ECTS) metodologia bat dator aldez aurretik finkatutako gaitasun zehatzekin eta konpetentzia horiek duten garrantzi erlatiboarekin irakasgaiarekiko.



Hori dela eta, irakasgaiaren gaitasun bakoitzaren garrantzia irakasgaiarekiko ondoko koadroan azaltzen da:



G1. Merkataritzako edo ekonomia sozialeko sozietate batean eman daitezkeen arazo juridiko-ekonomikoak identifikatu, interpretatu eta ulertzea (10%).

G2. Sozietate mota desberdinak bereiztea: merkataritzako sozietateak eta ekonomia sozialeko sozietateak, eta horiei dagokien araudia aplikatzea (Merkataritza Kodea, Kapital Sozietateen Legea, Kooperatiben Legea eta Ekonomia sozialaren Legea) (10%).

G3. Merkataritzako sozietate edo ekonomia sozialeko sozietate mota jakin baten eraketa prozesua deskribatzea, egoera juridiko ekonomikoa eta soziala kontuan hartuz (20%).

G4. Sozietate baten funtzionamendu organoak zehaztea (batzar nagusia, administrazio kontseilua eta kontu ikuskaritza), organizazioaren jabetza kudeaketa eta administrazio funtzioetatik desberdinduz eta sozietatearen organo horiei dagokien araudia egoki aplikatuz (20%).

G5. Sozietate edo enpresa baten inguruko interes taldeei aholkularitza ematea, hau da, stakeholder delakoei (langilegoari, akziodunei, sindikatuei, ingurune sozialari) aholkatzea sozietateak dituen arazoei buruz, azken hauek neurrian kudeatuz eta bideratuz (20%).

G6. Sozietate batean eman daitezkeen arazoei irtenbiderik egokiena burutzea, dagokien araudirik aproposena aplikatuz eta argudio juridikorik sendoena eraikiz (20%).



Finkatutako gaitasunak lortzeko metodologia hau jarraituko da. Batetik, klase magistrala (45 eskolordu), eta bestetik, praktikak edo zereginak (15 eskolordu). Dena den, taldearen ezaugarriak kontuan hartuko dira eta, egokia izanez gero, ondoan aipatzen diren baliabide metodologikoak ere erabiliko dira: mintegiak, landa praktikak eta tutoretzak.



Eskola orduez gain (60), ikasleak 90 lanordu beharko ditu irakasgaia behar bezala ulertzeko, praktikak eta zereginak egiteko, lanak garatzeko, etengabeko ebaluazioa prestatzeko eta azterketak egiteko (Ikus. Irakaskuntza motari buruzko koadroa).

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 10
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Sozietateen Zuzenbide irakasgaiaren ebaluazioa ikasleak ikasturte hasieran aukeratutako ebaluazio sistemaren arabera burutuko da.



1. ETENGABEKO EBALUAZIOA



Ikasleak etengabeko ebaluazio sistema aukeratzen badu, ebaluazioa jarraian egingo da eta irakasgaiaren amaierako emaitzaren %40 balioko du. Era berean, amaierako galdetegi teoriko bat egin beharko du, irakasgaiaren amaierako emaitzaren %60 balioko duena.



Etengabeko ebaluazioak lauhilekoan zehar egindako zereginen balorazioa eskatuko du, balorazio hori egiteko tresna desberdinak erabiliko dira eta hauek ebaluazioa irakaskuntzaren emaitzen arabera egingo da.



Aipatutako etengabeko ebaluazioa egiteko, besteak beste, tresna hauek erabiliko dira: ariketak eta kasu praktikoak edo problemak (%10), talde lanak eta proiektuen diseinuak (%10), bakarkako lanak edo memoriak (%10) eta lan horien edo irakurgaien aurkezpenak (%10).



Hala ere, ikasle batek etengabeko ikasketa sistema eta ebaluazioa aukeratzen baditu, une jakin batean sistema hori bazter dezake eta amaierako azterketara aurkez daiteke. Etengabeko sistemari uko egiteko 9 aste izango ditu, lauhilekoa hasi zenetik kontatzen hasita. Errenuntzia idatziz egingo da eta irakasle arduradunari helarazi beharko zaio.





2. AMAIERAKO EBALUAZIOA



Ikasleak amaierako ebaluazio sistema aukeratzen badu, ordea, ikasturte amaieran bi atal dituen proba bat egingo zaio. Hau da, batetik, galdetegi edo test teorikoa egingo zaio, irakasgaiaren amaierako emaitzaren % 60 balioko duena, eta bestetik, irakasgaiari dagokion kasu praktiko bat egingo zaio, eskolan egindakoen parekoa eta irakasgaiaren amaierako emaitzaren % 40 balioko duena.



Aurkeztutako sistema bietan (etengabekoan zein amaierakoan), ikasle batek erabakitzen badu amaierako probara ez aurkeztea, horrek automatikoki deialdiari uko egitea ekarriko du eta ebaluazioaren emaitza: «Ez aurkeztua» bezala agertuko da.



Esan bezala, ebaluatzeko sistema orotan azken probak irakasgaiaren amaierako emaitzaren %40 baino gehiago balio duenez, aurkezten ez denak ez aurkeztuaren ebaluazioa jasoko du. Hau da, deialdiari automatikoki uko egingo dio.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1. AMAIERAKO PROBA



Amaierako probak ez ohiko deialdian, ohikoan bezala, bi atal dituen proba bat izango da. Hau da, batetik, galdetegi edo test teorikoa egingo zaio ikasleari, irakasgaiaren amaierako emaitzaren % 60 balioko duena, eta bestetik, irakasgaiari dagokion kasu praktiko bat egingo zaio, eskolan egindakoen parekoa eta irakasgaiaren amaierako emaitzaren % 40 balioko duena.



Ez ohiko azterketaren probak irakasgaiaren amaierako emaitzaren %40 baino gehiago balio duenez, aurkezten ez den ikasleak ez aurkeztuaren ebaluazioa jasoko du. Hau da, deialdiari automatikoki uko egingo dio.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Merkataritza Zuzenbidearen Eskuliburua eta irakasleak berak emandako eskemak, apunteak eta kasu praktikoak.

- Legeria: Merkataritzako Kodea eta Lege bereziak: Kapital Sozietateen Legea; Kooperatibei buruzko 27/1999 Lege Orokorra, uztailaren 16koa; Euskadiko Kooperatiben 11/2019ko, abenduaren 20koa.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- SANCHEZ CALERO, Fernando – SÁNCHEZ-CALERO GUILARTE, Juan, Principios de Derecho Mercantil, Tomo I, Thomson Reuters Aranzadi, Cizur Menor (Navarra), azken argitaldia.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- IRÁCULIS, Nerea; PÉREZ, Aranzazu, Lecciones de Derecho de Sociedades, UPV/EHU, Bilbao, 2020.
- BROSETA, Manuel, – MARTÍNEZ SANZ, Fernando, Manual de Derecho Mercantil, Vol. I, Tecnos, Madrid, últim edición.
- EIZAGUIRRE, José María, Derecho Mercantil, Thomson-Civitas, Madrid, 2005
- EIZAGUIRRE, José María, Derecho de Sociedades, Civitas, Madrid, 2001
- JIMÉNEZ SANCHEZ, Guillermo J. – DÍAZ MORENO, Alberto, Lecciones de Derecho Mercantil, Tecnos, Madrid, última edición.
- ROJO, Ángel – URÍA, Aurelio, Lecciones de Derecho Mercantil, Civitas Thomson Reuters, Maedicidió, n.última
- VICENT CHULIÁ, F., Introducción al Derecho Mercantil, Tirant lo Blanch, Valencia, última edición

Aldizkariak

- Aranzadi Civil
- Revista de Derecho Mercantil
- Revista de Derecho de Sociedades
- Revista Lan Harremanak

Web helbideak

www.aranzadi.es
www.laley.net
www.vlex.com
http://europa.eu.int/eur-lex/lex
http://cde.ua.es www.cnmv.es
www.bde.es
http://www.asle.es
http://www.gezki.eus
https://oves-geeb.eus/es/behatokia
https://www.konfekoop.coop/
https://www.emakunde.euskadi.eus

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • IRACULIS ARREGUI, NEREA
  • LEIÑENA MENDIZABAL, MARIA ELENA
  • MARTIN OSANTE, JOSE MANUEL

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:30-12:30 (1)

10:00-11:00 (2)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:00-10:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

13:00-15:00 (1)

12:00-13:00 (2)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

13:00-14:00 (1)

Irakasleak