XSLaren edukia

Kontabilitaterako Sarrera25822

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Negozioen Kudeaketa + Lan Harremanak eta Giza Baliabideak
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25822

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala37.556.25
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.7.511.25

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Kontabilitaterako Sarrera ikasgaiarekin, kontabilitatea, enpresa munduko hizkuntza berezitu gisa ulertu nahi da. Horrela, ikasleak honako hauek bete ditzala da helburua:



- Kontabilitate arloa, erabakiak hartu behar dituzten pertsona edo erakundeen beharrak asetzeko balio duen informazio ekonomiko-finantzarioa osatzeko arduraduna dela ulertzea.

- Kontabilitatea eraikitzeko beharrezkoak diren kontzeptu oinarriak eta metodologia ikastea.

- Enpresan gertatzen diren eragiketa ohikoenen oinarrizko kontabilitate zikloaren ikuspegia barneratu dezala (egite ekonomikoa identifikatu, balioetsi eta kontabilitate liburuetan islatu, Egoera Balantzea eta Galdu-Irabazi Orria osatuz).



Ezagutza hauek beharrezkoak dira zeren eta Lan Harreman eta Giza Balaiabideetan graduatuak izango direnak, beren lanbidea jardutean, enpresarekin harremanak eukiko dituzte, bai jabe zein langile gisa, bai langileen ordezkari gisa ala giza baliabideen saileko arduradun gisa, zein kanpoko lan arloko aditu gisa. Hori dela eta, kontabilitate informazioaren erabiltzaile bihurtuko dira, eta hortaz, une bakoitzean aztertzen ari diren erakundearen inbertsio-finantzaketa harremanak edo aberastasunaren aldaketak, etab. azaldu ahal izateko, kontabilitate sistemaren funtzionamendua ezagutu beharrean daude.



Ikasgai honek bere jarraipena du 2. mailako Finantza kontabilitatea ikasgaiarekin eta 4. Mailako hautazko Análisis de Estados Financieros ikasgaiarekin, biak ere Finantza Ekonomia I sailak ematen dituenak.



Gainera, titulazioko beste ikasgai batzuetan lantzen diren kontzeptuak erabiltzen dira, hala nola, nominan agertzen diren soldatak Gizarte Segurantzari ordaintzeko kuotak, Ogasun Publikoak egindako atxikipenak, etab. Lan Zuzenbideko beste ikasgaietan zehaztuko direnak, edo BEZ (Balio Erantsiaren gaineko Zerga), PFEZ (Pertsona Fisikoen Gaineko Zerga), etab. besteak beste.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK:



ZEHARKAKO GAITASUNAK (ZG):

Problemak eraginkortasunez ebaztea, eta eskuratutako gaitasunak eta abileziak alternatibak identifikatu eta balioesteko erabiltzea.



Menperatze-maila eta irakaskuntzaren emaitzen inguruko informazioa:

https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777121/Anexo+IV+2014+CTG+Resol+problem.pdf/8c6c7ffc-fabc-787d-22ad-c075fc1b4923



Gizartearen aldaketa tekniko, sozial eta lan- eta kultura-arlokoei bizitza osoko prestakuntza-prozesu jarraitu baten bitartez aurre egiteko prestakuntza humanista eta profesional bat ematea.



Menperatze-maila eta irakaskuntzaren emaitzen inguruko informazioa:https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777121/Anexo+IX+2014_05+CTG+1%2C3%2C4%2CTFG+adaptaci+entorno.pdf/225d821b-410b-bf74-96b8-bde3cf3238b6



TITULAZIOKO (GRADOKO) GAITASUN BEREZIA (GG):

Enpresen eta gainerako erakundeen fiskalitateari eta kontabilitateari lotutako gaietan kudeaketak egitea, aholkatzea eta, hala badagokio, taldean jardutea.



Menperatze-maila eta irakaskuntzaren emaitzen inguruko informazioa:

https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777368/15.-14_10_29+GUIA+CEG+n%C2%BA+15_1%C2%BA%2C2%C2%BA%2C3%C2%BA%2C+4%C2%BA.pdf/7182beb2-52b6-9372-96c7-b7b68c74768e





IKASGAIKO GAITASUN (GA) BEREZIAK (Kontabilitaterako Sarrera-KS):



KS_GA1.Kontabilitate informazio sistemari, bere metodologiari eta bere oinarrizko arauei buruzko informazioa aktiboki ulertu, buruz ikasi eta erabili, kontabilitate agiri garrantzitsuenak behar bezala interpretatu ahal izateko.



KS_GA2.Taldeko lanaren bidez, benetako enpresa baten kontabilitate informazioa aztertu, bere ondare egoerari eta emaitzei buruzko txosten bat osatzeko, eta beharrezkoak diren azalpenak ahoz nahiz idatziz emateko.



KS_GA3.Enpresa txiki batean eman daitezkeen oinarrizko eragiketa ekonomikoak kontabilizatu, eta beharrezkoak diren azalpenak ahoz nahiz idatziz eman, enpresa horren ondarea eta emaitzak behar bezala islatzeko bai banakako lanaren eta bai taldeko lanaren bidez.



KS_GA4.Enpresa baten Egoera Balantzea eta GalduIrabazi Orria zehaztutako orden eta ereduen arabera osatu, bere ondare eta emaitza islatzeko, bai banakako eta bai taldeko lanaren bidez.



Ikasgaian garatu beharreko gaitasunekin lotuta, honako IKASKETA-EMAITZAK (IE) lortzea espero da:

KS_IE1.Kontabilitate sistemaren, eta baita enpresa baten kontuetako ondare eta emaitzaren oinarrizko kontzeptuak identifikatu (GA2).



KS_IE2.Kontabilitate sistemaren oinarrizko tresnak erabili: Egunkaria liburua eta Nagusia liburua (GA1; GA3).



KS_IE3. Hurrengo elementu hauei buruzko eragiketak,Egunkarian eta Nagusian kontabilizatu dagozkion erregistro eta balioespen arauen arabera: izakinak, kobrantza arriskua, BEZ, aurrerakinak, kobratzeko efektuak, pertsonal gastuak, itxierako eragiketak (GA1; GA3) (ZG).



KS_IE4.Kontabilitate informazioaren laburpen agiriak osatu: Egoera Balantzea eta Galdu-Irabazi Orria, indarrean dauden ereduen arabera (GA1; GA3; GA4) (ZG).



KS_IE5.Bai kontabilizatutako eragiketak eta baita osatutako laburpen agiriak ere, ahoz nahiz idatziz, interpretatu.(GA3, GA5) (ZG).



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA: ENPRESA ETA KONTABILITATEA

1.1 Ekonomia jarduera eta agente ekonomikoak GIHen (Garapen Iraunkorrerako Helburuen) esparruan

1.2 Kontabilitate informazioaren sistema GIHen (Garapen Iraunkorrerako Helburuen) esparruan



2. GAIA: BALANTZEA, ENPRESA INFORMAZIOAREN AGIRIA

2.1. Ondarearen kontzeptua

2.2. Eegoera ekonomiko-finantzarioaren agiria. Egoera balantzea

2.3. Ondare aldakuntzak



3. GAIA: EMAITZA, ENPRESA EFIZIENTZIAREN ERAKUSLE

3.1. Emaitzaren kontzeptua

3.2. Gastuaren ezagutza

3.3. Sarrera sortzen duten elkartrukeak

3.4. Emaitza aurkezteko era: Galdu-irabazi Orria



4. GAIA: KONTABILITATE METODOA

4.1. Kontua adierazpide bezala. Kontuaren teknizismoak.

4.2. Kontuen sailkapena

4.3. Kontuen funtzionamendu akordioa (Partida Bikoitza)

4.4. Egite kontableen erregistroa, Egunkaria eta Nagusia liburuetan.



5. GAIA: KONTABILITATE ZIKLOA

5.1. Kontabilitate irekiera eta ekitaldiko eragiketen adierazpena

5.2. Batuketa eta saldoen egiaztapen balantzea

5.3. Erregularizazio prozesua eta ekitaldiaren itxiera

5.4. Urteko kontuen osatze prozesua



6. GAIA: KONTABILITATEAREN NORMALIZAZIOA

6.1. Kontabilitatearen normalizazioaren zergatia

6.2. Nazioarteko arauen eragina Espainian

6.3. Espainiako kontabilitate erregulazioa

6.4. Kontabilitate Plan Orokorra



7. GAIA: IZAKINAK

7.1 Sarrera. Ustiapenaren zikloa

7.2. Izakin motak

7.3. Izakinen tratamendu kontablea

7.4. BEZaren tratamendua



8. GAIA: GIZA BALIABIDEAK

8.1 Nomina

8.2 Beste zenbait gastu eta bestelako informazioa



9. GAIA: TRAFIKO ERAGIKETENGATIK ZORDUNAK ETA HARTZEKODUNAK

9.1. Trafiko eragiketak eta finantza-eragiketak

9.2. Hornitzaileei aurrerakinak eta bezeroenak

9.3. Kobrantza arriskuaren tratamendua

9.4. Merkataritza efektuak

9.5. Kredituen beste kudeaketa mota bat: "faktoring"a



MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaiak 6 kredituko lan zama du. Beraz, 150 ordu dira ikasle bakoitzarentzat. Horietako 60 bertaratzekoak dira, eta 90 ez bertaratzekoak (bai banaka, bai taldeka lan egiteko).



Klase teoriko zein praktikoak.



Banakako edota taldeko lanen garapena.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezarritako hezkuntza sistema ikaslearen ikaskuntza jarraituan eta progresiboan oinarritua dago. Honek klaseetara erregulartasunez etortzearen garrantzia azpimarratzen du han ematen baitira aditzera ohiz testu eta esku liburuetan azaltzen ez diren kontu ezberdinak, testu hauek aberasten eta osatzen direlarik.



Era berean, lantaldean lanak egiteak ikaskuntza eta ikasitako eduki eta kontzeptu ezberdinak praktikan gauzatzeko balio du eta profesionalek beraien ohiko lanean aurkitzen dituzten antzeko zailtasunei aurre egin behar izango diete. Honetarako nahitaezkoa izango da besteei elkartearen informazio ekonomiko -finantzarioaren garapenean aurkitutako zantzu garrantzitsuenak behar bezala helaraztea.





Ebaluazioa:



Ikaskuntza egin beharreko idatzizko azterket(ar)en eta zeregin(ar)en (praktikak, lanak, aurkezpenak, irakurketak…) bidez ebaluatuko da.



Jarduera bakoitzaren pisua azken notan honako hau izango da: Idatzizko azterketa/k %60a izango da/ira eta gainontzeko %40a zereginen bidez ebaluatuko da. Zereginak irakasgaia garatzen den heinean egingo dira eta aurkezte-datak irakasleak ezarri eta komunikatuko ditu.



Irakasgaia gainditzeko idatzizko azterketa/k gainditu behar d(ir)a.





Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia



12. artikulua.- Deialdiari uko egitea



1.- Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.



2.- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



3.- Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.





Irakasgai honen ebaluazio irizpideen oinarri dira batetik, EHUren Graduondoko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia eta bestetik, EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloa.



UPV/EHUko ebaluazio-probetan edo lan akademiko ebaluagarriak prestatu eta aurkezterakoan, iruzurrezko edo desonesgarritzat jotzen dira honako jokabide hauek: lanak plagiatzea, hau da, besteren lanak kopiatzea jatorria edo erabilitako iturria aipatu gabe, eta norberak egiteko gisa aurkeztea ebaluazio akademikoa behar duten testu edo lanetan.



Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere, irakasleek berariazko baimena eman ezean gailu edo material konkreturen bat erabiltzeko.

Ebaluazio proba batean kopiatu egin dela egiaztatuz gero, tartean sartuta dauden ikasle guztiei «suspentso» kalifikazioa jarriko zaie, bakoitzaren erantzukizuna gorabehera.



Pertsona bat kopiatzen ari dela proban bertan egiaztatuz gero, momentuan bertan proba egiteari uzteko agindu ahal izango zaio.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Proba bakarra izango da, irakargaiaren notaren %100 balioko duena. Proba hau, azterketen egutegiarekin bat ezarritako egunean egingo da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

IRAKASLEAK:
Arbela, Gardenkiak

IKASLEAK:
Gaiak eta Ariketak
Ikasgelan hartutako norbere ohar propioak
Kalkulagailua

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Irakasleek prestatutako material lagungarria (Gaiak eta ariketak).



RD 1514/2007 de 16 de Noviembre por el que se aprueba el PGC (edota euskarazko itzulpena, KONTABILITATE PLAN OROKORRA. UPV/EHU Argitalpen Zerbitzua, 2010.









Gehiago sakontzeko bibliografia

Arquero Montaño, Jose Luis; Jiménez Cardosa, Sergio Manuel y Ruiz Alber, Ignacio. Introducción a la Contabilidad Financiera. Ed. Pirámide, 2008.

Amador Fernández, Sotero y Carazo Gonzalez, Inocencio. Plan General de Contabilidad. Comentarios y casos prácticos. Editorial: CEF (Centro de Estudios Financieros), 2008

Azkue, Itziar eta beste batzuk. Kontabilitatea: teoria eta praktika. 2007ko Kontabilitate Planera egokituta. Elhuyar, 2009.

Socias Salvá, Antonio y otros. Contabilidad Financiera. El Plan General de Contabilidad de 2007. Ed. Pirámide, 2008

Sánchez Fernandez de Valderrama, José Luis. Teoría y práctica de la Contabilidad. Pirámide, 2008.
Wander-Berghe Lozano, José Luís (coordinación).

Contabilidad Financiera: Nuevo Plan General de Contabilidad y de PYMES. Ed. Pirámide, 2008

Aldizkariak

Revista Española de Financiación y Contabilidad”: http://www.aeca.es/pub/refc/refc.htm
Revista Contable: http://revistacontable.wke. es/

Web helbideak

ERAKUNDE ARAUTZAILEAK
Instituto de Contabilidad y Auditoria de Cuentas (ICAC): http://www.icac.meh.es/
International Accounting Standards Board (IASB): http://www.iasb.org/

ERAKUNDE AKADEMIKO ETA PROFESIONALAK:
Asociación Española de Profesores Universitarios de Contabilidad (ASEPUC): http://www.asepuc.org/
Asociación Española de Contabilidad y Administración de Empresas (AECA): http://www.aeca.es/
European Accounting Association (EAA): http://www.eaa-online.org/associations/eaa/index.asp

BESTE ZENBAIT
Comisión Nacional del Mercado de Valores (CNMV): http://www.cnmv.es/index.htm
Diario económico (Cinco dias): http://www.cincodias.com/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BLANCO IBARRA, FELIPE
  • BLANCO ZAITEGI, GOIZEDER
  • SAITUA IRIBAR, AINHOA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:30-13:30 (1)

11:00-12:30 (2)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:30-14:30 (1)

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-12:00 (1)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:30-15:00 (1)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-12:30 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-14:00 (1)

12:00-13:30 (2)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-15:00 (1)

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:30-14:00 (1)

Irakasleak