XSLaren edukia

Lan Zuzenbidea27650

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Negozioen Kudeaketa + Lan Harremanak eta Giza Baliabideak
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27650

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala6090
Gelako p.3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honen bidez bi helburu nagusi lortu nahi dira. Batetik, lan kontratuaren inguruan sortzen diren gorabeheren eta arazoen kudeaketa juridikorako gaitasunak eskuratzea (inprimakiak betetzetik iritzi juridikoa eman eta horri buruz argudiatzea). Bestetik, lan arloko zuzenbidearen eta oro har zuzenbide osoaren sarrera gisa bezala ulertu behar dugu, Lan Zuzenbidean lehen aldiz ikaslea lan arloko ordenamenduarekin kontaktuan sartzen baita.



Irakasgai hau, besteak beste Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea I eta II, Sindikatu Zuzenbidea, Laneko Osasuna eta Prebentzioa, Lan Arloko Zuzenbide Prozesala, eta Ikasgelako Praktikak I eta II irakasgaiekin batera, aholkularitza eta kudeaketa gizarte eta lan gaietan jarduten den perfil profesionalaren barnean kokatu daiteke, enpresaren barruan zein kanpoan; esparru horretan, ikasleek honako zeregin hauek garatzen ikasiko dute: Lan eta gizarte babesaren eremuko aholkularitza, enpresaren gizarte eta lan arloen kudeaketa (kontratuak, nominak eta gizarte segurantza), epai-ordezkaritza gizarte arloko auzibidean, arazoen epaiketaz kanpoko irtenbide prozesuetan parte hartzea, negoziazio kolektiboan aholkularitza eta bitartekaritza.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgai honek titulazioaren zeharkako gaitasun hauek garatzen ditu:



-Ahozko komunikazioa: titulazioaren hizkuntza teknikoan ahoz komunikatu, transmititu eta elkarreragin behar bezala (eraginkortasunez). I.Eranskina

https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777121/Anexo+I+2014_05_22+CTG+Comunic+verbal.pdf/b736931f-e3ca-e0c7-83c1-f0364d01ad97

-Komunikazio idatzia: : Egokiro komunikatu, transmititu eta harremanak egin, titulazioaren beraren mintzaira teknikoaren idatzizko eran. II.Eranskina

https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777121/Anexo+II+2014_07_13+CTG+Comunic+escrita.pdf/b9c6a0db-c8cc-2c6f-9985-8ef1b0107daf

- IKTen erabilera: Unean une eskura dituen IKTak trebeki aplikatu eta erabiltzen ditu, titulazioaren edukiekin erlazionatutako informazioa lortu eta aztertzeko. III.Eranskina

https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777121/Anexo+III+2014_05_22+CTG+Uso+TIC.pdf/99ff7d7c-16ee-6e91-71b8-f66e1268e90e

- Informazioaren tratamendua: Lan munduko informazio garrantzitsua bildu, hautatu eta zuzen aztertu, eskuratutako hizkuntza teknikoan oinarrituta. V.Eranskina

https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777121/Anexo+V+2014+CTG+Trat++inform.pdf/6a9b578e-7197-b21c-2300-d99830cbe48e

- Pentsamendu kritikoa: Lanaren munduko errealitate sozial, juridiko eta ekonomikoa kritikoki interpretatzea, graduan zehar jasotako datu eta jakintzaren argitara. VI.Eranskina

https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777121/Anexo+VI+2014+CTG+Pensam+critico.pdf/7003a823-8a3a-117d-e73a-8dbd9505a264

Irakasgaiak graduaren GAITASUN BEREZIAK garatzen ditu:

-8. gaitasuna: enpresak, sindikatuak, erakundeak eta bestelako gizarte erakundeak kudeatzea, aholkatzea eta zuzen ebaluatzea gai soziolaboraletan.

https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777368/8.-14_10_29+GUIA+CEG+n%C2%BA+8_1%C2%BA%2C2%C2%BA%2C3%C2%BA%2C+4%C2%BA.pdf/767d4e8e-2294-2caf-e948-8e32ddf7bbd8

-9. gaitasuna: Lan harremanen arlo desberdinetan negoziatu behar bezala

https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777368/9.-14_10_29+GUIA+CEG+n%C2%BA+9_1%C2%BA%2C2%C2%BA%2C3%C2%BA%2C+4%C2%BA.pdf/0658ea95-b0fb-b2c4-20f8-a1804fe60bef

-10. gaitasuna: legearen arabera tituluaren arlo ezberdinekin lotutako txostenak, kontratuak, eskaerak eta baliabideak idazteko gai izatea.

https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777368/10.-14_10_29+GUIA+CEG+n%C2%BA+10_1%C2%BA%2C2%C2%BA%2C3%C2%BA%2C+4%C2%BA.pdf/50db6f7b-fbd5-1f40-54ac-36fbbdc3f477













Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Oinarrizko eta funtsezko eduki teorikoa dago ikasleek gai bakoitzari buruz jakin behar dutena eta modu autonomoan ikasteko estrategia desberdinak erabiltzen dira. Gaiaren eduki praktikoa irakasgai bakoitzerako tresna desberdinekin garatzen da: hipotesi praktikoak, sententziak bilatu eta irakurtzea, lan dokumentuak bilatzea eta prestatzea ...

EDUKIA:

1. Lan Zuzenbidearen esanahia eta bilakaera.



2. Lan Zuzenbidearen iturriak.

3. Lan Zuzenbidearen iturrien aplikazioa.

4. Lan Kontratua.

5. Lan kontratuaren subjektuak.

6. Enplegu harremanaren sorrera, elementuak eta ondorioak.

7. Lan kontratu motak.

8. Lan ematearen nolakotasuna.

9. Lanaldia eta atsedenaldiak.

10. Soldata.

11. Langilearen eta enpresaburuaren eskubide eta betebeharrak.

12. Lan prestazioaren aldaketak.

13. Lan kontratuaren etendura eta etenaldiak.

14. Lan kontratuaren amaiera.

15. Lan Harreman bereziak.

16. Enplegu politika espainiako estatuan.

MetodologiaToggle Navigation

Lan zuzenbidearen irakasgaia bi hezkuntza-motetan gauzatzen da: teorikoa eta praktikoa.

Lehengoa maisu klase elkarrizketatuen bidez gauzatzen da. Klase horiek ondo jarraitzeko, eskemak, dokumentazioa eta, oro har, beharrezkoa den informazio guztia egela plataforman eskuragarri egongo da. Ikasleei baliabide informatikoei buruz informazioa eta prestakuntza erraztuko zaie, horrela edozein motatako dokumentu juridikoak lortu eta erabil ahal izateko gai izango dira (datu baseak, web orriak, araudia, inprimakien eredu ofizialak).



Ikasleek, hezkuntza praktikoan, eskuratutako ezagutza teorikoak aplikatzen saiatu behar dira. Aldi berean, klase praktikoetan ikasleek lan arazoei buruz iritziak eta argudioak ematea da helburu, baita dagozkion dokumentuak betetzen, idazten eta kudeatzen ikastea. Ikasleek bi hezkuntza motetako eginbeharrak burutu behar dituzte ezaguerak eta gaitasunak barneratu dituztela erakusteko.



Hortaz, hurrengo estrategiak erabiliko dira:



-Azalpenezko klaseak eta klase parte-hartzaileak

- Kasu praktikoak burutu eta aurkeztu.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 80
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluatzeko bi sistema daude: etengabeko ebaluazioa klasetara joan eta baldintza zehatz batzuk betetzen dituzten ikasleentzat eta azken azterketarena, etengabeko ebaluazioa ezinezkoa dutenentzat.

1. ETENGABEKO EBALUAZIOA

Bertaratzea, ikasgelan parte hartzea, lauhileko bakoitzean proposatutako lanak burutzea eta azterketa idatziak gainditzea baloratzen dira.

Idatzizko azterketak kalifikazio osoaren %80arekin ebaluatuko dira eta gainerako %20a proposatutako zereginak bertaratzea, parte hartzea eta behar bezala betetzearekin bat etorriko dira.

Etengabeko ebaluazioko ikasleentzat, klase praktikoetara joatea eta gelan egitekoak burutzea eta aurkeztea derrigorrezkoa da.

Lehen lauhilekoaren amaieran idatzizko proba teoriko-praktikoa egingo da eta azterketa ofizialean (maiatza-ekaina) azken proba.

Lehen lauhilekoaren amaieran proba gainditzen bada (gutxienez notaren %80tik %40), kalifikazioa ezohiko deialdira arte mantenduko da (ekaina-uztaila).

Modu berean, ikasgelan egindako lanetan lortutako nota gordeko da (% 20 arte).

Lehen lauhilekoan partziala gainditzen ez duten ikasleek gai hau ohiko eta / edo ezohiko deialdian egin beharko dute.

Azken froga teorikora ez aurkeztea uko egitea dela ulertuko da eta kalifikazioa “ez aurkeztua” izango da.



2. AZKEN AZTERKETAREN BIDEZKO EBALUAZIOA

Ebaluazio jarraitutik kanpo geratzen direnek, klasera etorri ezin dutelako eta beharrezko baldintza guztiak betetzen ez dituztelako, maiatza-ekaineko deialdian azkeneko azterketa teoriko-praktiko bat egiteko aukera izango dute. Azterketa honen atal teorikoak %80ko balioa izango du eta praktikoak %20.

Gainditzeko, bi aldeetan puntuazioaren erdia atera behar da, bi emaitzak batu ahal izateko (teoriaren %40 eta praktikaren %20a). Froga honetara ez aurkeztea uko egitea dela ulertuko da eta kalifikazioa “ez aurkeztua” izango da.



Irakasgai honetako irizpideak “Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegian” eta “Protokoloa, upv/ehuko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzkoa”n oinarritzen dira.

Ebaluazio frogen garapenean debekatuta egongo da liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, hala nola telefonoa edo bestelako gailu elektroniko edo informatikoa ere, froga honen atal praktikoa gauzatzeko izan ezik; kasu honetan, kasuan-kasu adieraziko diren laguntza-materialak erabili ahal izango dira.

Edozein jokabide makur edo iruzur kasuetan, EHUak etika akademikoari eta praktiken iruzurrezko prebentziorako aurreikusitako protokoloak aplikatuko dira. Horrela, proban bertan iruzur, kopia edo plagioa antzematen bada, ikasgelan dagoen irakasleak azterketa eta kasuan kasuko materialak entregatzeko eskatuko dio ikasleari, eta gertaeraren berri jasoko du idatziz. Irakasgaiaren ardura duen irakasleak ikasleari jakinaraziko dio suspentso kalifikazioa daukala ariketan.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian azken azterketa teoriko-praktikoa egingo da (% 80 teoria eta% 20 praktikoa).

Gainera, klaseetan egindako lanetan beharrezko puntuak lortu ez dituzten amaierako edo etengabeko ebaluazioko ikasleek zati praktikoa egin beharko dute azken kalifikazioaren %20ra arte.

Bi zatietan (teorikoan eta praktikoan) gutxienez notaren erdia lortu behar da azterketa gainditzeko.

Lehenengo lauhilekoan etengabeko ebaluazio-sistema jarraitzen duten eta lehen lauhilekoaren proba teoriko-praktikoa gainditu duten ikasleak bigarren lauhilekoaren eduki teorikoak soilik egingo dituzte.

Ikaslea ez ba da aurkezten, azterketa ukatutzat ematen da eta “ez-aurkeztua” bezala agertuko da kalifikazioetan.



On line moduko azterketaren kasuan, deialdi arruntako irizpide berberak mantenudko dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak egelan erantsitako materialak (diapositibak, arauak, sentetziak, kasuak…)
Irakasgaiari buruzko oinarrizko gidaliburua.
Langileen Estatutua eguneratua.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

FOTINOPOULOU BASURKO, O y otros, Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideari buruzko ikasgaiak, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.

RAMIREZ MARTINEZ, J.M. y otros, Curso de Derecho del Trabajo y de la Seguridad Social, Ed. Tirant lo Blanch, Valencia, última ed.

Legislación laboral y de seguridad social, ed. Thomson- Aranzdi, Pamplona, azken bertsioa.



Gehiago sakontzeko bibliografia

SALA FRANCO y otros: Derecho del Trabajo, ed. Tirant lo Blanch, Valencia, azken bertsioa.
MARTIN VALVERDE, A.y otros: Derecho del Trabajo, ed. Tecnos, Madrid, azken bertsioa.
ALONSO OLEA,M. y otros: Derecho del trabajo, Ed. de la Facultad de Derecho de la Universidad Complutense, Madrid, azken bertsioa.
Mementos práctico-social, Francis Lefebvre, Santiago de Compostela, azken bertsioa.

Aldizkariak

UPV-EHUko liburutegiaren datu-basearen bitartez, ikasleak arloko aldizkari gehienak kontsultatu ditzake

Web helbideak

OIT/LANE
Europar Batasuna
Ministerio de empleo y Seguridad Social/Enplegu eta eta GS Ministerioa
Gizarte Segurantza
Servico Público de Empleo Estatal/Estatu Mailako Enplegu Zerbitzua
Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
Lanbide
Consejo General del Poder Judicial/Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia
Sindikatuak
Enpresari-elkarteak Organización Internacional del Trabajo OIT
Unión Europea: empleo y política social

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARRUE MENDIZABAL, MARTA
  • GALDOS LOYOLA, MARIA ELENA
  • ZAPIRAIN BILBAO, ANA ISABEL

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-12:30 (1)

10:00-11:00 (2)

16-30

11:30-12:30 (3)

11:30-12:30 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:00 (1)

16-30

12:30-13:30 (2)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:00 (1)

16-30

12:30-13:30 (2)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:00-11:00 (1)

09:00-10:00 (2)

16-30

09:00-10:00 (3)

11:30-12:30 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-14:00 (1)

16-30

11:30-12:30 (2)

Irakasleak

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:00 (1)

16-30

14:00-15:00 (2)

Irakasleak