XSLaren edukia

Gizarte Ikerketarako Teknika Kualitatiboak27646

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Negozioen Kudeaketa + Lan Harremanak eta Giza Baliabideak
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27646

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala37.556.25
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.7.511.25

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gizarte Ikerketarako Teknika Kualitatibo ikasgai honen helburu nagusia ikasleak lan arloaren ikuspuntutik Gizarte Ikerketan murgiltzea da. Lortu beharrekoa beraz, gizarte ikerketa kualitatiboaren garapenerako gaitasunak eta oinarrizko eskumenak arlo ezberdinetan eskaintzea da: lanaren antolaketan, lan harremanetan, laneko gogobetetzean edo ebaluazioan. Horretarako, ikasturteko bigarren lauhilekoan irakasten den Gizarte Ikerketako Teknika Kuantitatiboekin batera, ikasleak gizarte ikerketaren oinarri metodologikoetara sartzea aurreikusten du, beti ere teknika eta tresnen erabilera ikasiz eta lan harremanen eta giza baliabideen esparruan aplikatutako ikuspegi bat landuz.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK

Graduko Zeharkako Gaitasunak:

Ahozko komunikazioa. Komunikatu, transmititu eta modu egokian (eraginkortasunez) ahoz komunikatu, graduari dagokion hizkuntz teknikoan

https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777121/Anexo+I+2014_05_22+CTG+Comunic+verbal.pdf/b736931f-e3ca-e0c7-83c1-f0364d01ad97



Idatzizko komunikazioa. Komunikatu, transmititu eta modu zuzenean idatzi Graduari dagokion hizkuntz teknikoan.

https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777121/Anexo+II+2014_07_13+CTG+Comunic+escrita.pdf/b9c6a0db-c8cc-2c6f-9985-8ef1b0107daf



Informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKTen) erabilera: Ikasleek erabilgarri dauden IKTak erabiliko dituzte, titulazioaren edukiekin lotutako informazioa lortzeko eta prozesatzeko

https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777121/Anexo+III+2014_05_22+CTG+Uso+TIC.pdf/99ff7d7c-16ee-6e91-71b8-f66e1268e90e



Graduko Gaitasun Zehatza: Lan merkatuarekin lotutako indikadoreak eta datu sozioekonomikoak interpretatu, eta lan arloan ikerketa proiektuak garatzeko teknika egokiak aplikatzea.

https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777368/17.-14_10_29+GUIA+CEG+n%C2%BA+17_1%C2%BA%2C2%C2%BA%2C3%C2%BA%2C+4%C2%BA.pdf/bc32a6f2-8d4e-3804-f25f-ccd0f4abe1ff



Ikasgaiaren gaitasun zehatzak:

• Informazioa aukeratu eta modu eraginkorrean bildu, ikerketa sozialeko proiektu batean teknika kualitatiboak aplikatuz

• Lanaren munduarekin erlazionatutako txostenak eta dokumentuak behar bezala aztertzea

• Lan munduan dagoen gizarte errealitate juridikoa eta ekonomikoa kritikoki interpretatu, datuen eta ezagutzaren arabera



IKASKUNTZAREN EMAITZAK

• Ikerketa sozio-laboralaren fase ezberdinak Ezagutzen eta erlazionatzen ditu.

• Diskurtsoa analizatu soziolaboral ingurunean

• Gizarte eta lan txostenak idatzi eta defendatu



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Gizarte ikerketarako prozesuaren sarrera.

2. Ikerketa kualitatiboaren diseinua

3. Behaketa/obserbazioa

4. Elkarrizketa

5. Eztabaida taldeak

6. Txostena ikerketa soziolaboralean

MetodologiaToggle Navigation

Gizarte Ikerketako Teknika Kualitatiboen ikasgaiaren irakaskuntzak 60 ordu ditu aurrez aurreko irakaskuntzan (6 kreditu), eta ikaslearen 90 orduko aktibitate ez presentziala. Ikasgelako irakaskuntzako orduak hiru irakaskuntza motatan banatzen dira, hau da, klase magistralak, ikasgelako praktikak eta ordenagailu praktikak, ikaskuntzako emaitzarik onenak lortzeko helburuarekin garatu beharreko gaitasunen arabera. Ordu kopuruaren banaketa Irakaskuntza Gidak berak ezartzen duena da.



• Klase magistralak: guztira 37,5 ordu. Bertan, gai bakoitzaren kontzeptuak eta oinarrizko edukiak erakusgarri moduan garatuko dira

• Gela praktikak: guztira 15 ordu. Praktika hauek magistralekin konbinatuko dira, eduki teorikoen zuzeneko eta erraz aplikatzeko bide gisa, beraz, ikasketa programetan sortzen den ezagutzaren ezarpena osatzen dute

• Ordenagailu praktikak: guztira 7,5 ordu. Lana garatzeko eta datu kualitatiboen analisia egin ahal izateko.







Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Erregulartasunez eskolara joaten ez diren ikasleek ezin izango dute ebaluaketa jarraia egin.

Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluaren arabera:

“Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.”



Azken ebaluazioa idatzizko proba bat izango da, gaiaren kalifikazioaren% 100 hartuko duena



UKO EGITEA:

Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluaren arabera:

12.2.- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.3 artikuluaren arabera:

“Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.”



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluaren arabera:

“Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.”



Azken ebaluazioa idatzizko proba bat izango da, gaiaren kalifikazioaren %100 hartuko duena



UKO EGITEA:

Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluaren arabera:

12.2.- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.3 artikuluaren arabera:

“Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.”



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiaren materialak, teorikoak eta praktikoak, eGela plataforman metatzen dira, ikasleek sarbidea izan dezaten, bai ebaluaketa jarraia sistema eta azken ebaluazioa jasotzen dutenentzat.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Juaristi, P. (2003). Gizarte ikerketarako teknikak. Teoria eta adibideak. Leioa: UPV/EHU



Corbetta, P. (2010). Metodología y Técnicas de Investigación Social. Madrid: McGraw Hill



Ruiz de Olabuénaga, JI. (2012) Teoría y Práctica de la Investigación Cualitativa. Bilbao: Universidad de Deusto



Valles, M. (1997). Técnicas Cualitativas de Investigación Social. Reflexión metodológica y práctica profesional. Madrid: Síntesis



Gehiago sakontzeko bibliografia

Vallejos, A., Ortí, M., Agudo, Y. (2007). Métodos y técnicas de investigación social. Madrid: Ramón Areces.

Aldizkariak

Empiria, Revista de Metodología de Ciencias Sociales, UNED.
http://revistas.uned.es/index.php/empiria

Lan Harremanak, Revista de Relaciones Laborales, UPV/EHU.
https://www.ehu.eus/ojs/index.php/Lan_Harremanak

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • APELLANIZ VALLE, KEPA XABIER
  • BELAUSTEGUI IBARLUCEA, LUIS
  • GONZALEZ RABAGO, YOLANDA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:00-12:30 (1)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-12:00 (1)

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:30-09:30 (1)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-12:30 (1)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-10:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-12:00 (1)

13:00-14:30 (2)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:30-15:00 (1)

Irakasleak