XSLaren edukia

Negoziaziorako Teknikak27662

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Negozioen Kudeaketa + Lan Harremanak eta Giza Baliabideak
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27662

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Gelako p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honen helburua negoziaziorako behar diren tresna kontzeptual eta analitikoak lantzea da. Ezagutza hartatik negoziazioetan ari direnen portaera aztertu eta ulertzea izango da helburu nagusietako bat. Horrekin batera, ikasleek ikasiko dute negoziazioaren egoeraren arabera zein teknika eta estrategia diren egoki eta eraginkorrak. Halaber, ikasleek lan gatazken negoziazio prozesuak aztertuz, haiek nola planifikatu eta kudeatu ikasiko dute.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Graduko gaitasun orokorrak (GGO):

Gatazken gestioa: Lanaren munduaren elkarren aurkako interesek eragindako gatazkak identifikatu, bere egin, bideratu eta, hala legokiokeenean, ebaztea.



Graduko gaitasun generikoak:

Informazioaren gestioa eta buru-maneiua (helburuak ezarri, jarduerak antolatu, informazioa eraginkor jaso...)

Komunikazioa, talde lana, eta pentsamendu kritikoa (asmoak interpretatu, kooperazioa, lidergoa, arrazonamendu logikoa...)

Gatazken gestioa https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777121/Anexo+VIII+2014_06+CTG+1%2C3%2C4%2CTFG+Gestion+conflictos.pdf/3624ecda-0dd9-7c25-a019-87d4575df1bc



Gaitasun espezifikoak:

-Gatazka eta hura kudeatzeko ekarpen kontzeptual eta teorikoak ulertzea eta erabiltzea

-Negoziazioari buruzko ekarpen teorikoak ulertzea eta erabiltzea kasu errealetan

-Negoziazio-teknikak zuzen eta eraginkor erabiltzea egoera simulatuetan



Graduren gaitasun espezifikoa (9):

Lan Harremanen arloetan egoki eta eragingarri negoziatzea





Lortu beharreko gaitasunak eta Helburu operatibo zehatzak



-Gatazkari buruzko ikuspegi psikosoziala analisietan lehenestea

-Antolakunde-gatazketan negoziazioa nola bideratu, planifikatu eta garatu ezagutzea eta kasu simulatuetan aplikatzea

-Negoziazio-kasu baten azterketa eta ikerketa egitea

-Negoziazio-tekniketan nork bere burua gaitzea

-Negoziazio-prozesuei eragiten dieten faktore psikosozialak antzematea eta bereiztea

-Negoziazio-prozesuen testu-inguru psikosoziala aztertzea

-Bitartekaritza eta bestelako ekinbideak negoziazioarekin parekatzea eta bereiztea





Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.Gatazkak antolakudeetan

2.Negoziazioaren izaera

3.Negoziazioaren prozesua

4.Negoziazioaren plangintza estrategikoa

5.Boterea eta eragin-prozesuak negoziazioan

6.Komunikazioa eta elkarrekintza negoziazioan

7.Bitartekaritza eta epailetza







MetodologiaToggle Navigation

Eskola-saioetan azalpen teorikoak emateaz gain, ariketak eta praktikak egingo dira. Oso garrantzitsua da eskoletara joatea eta haietan parte hartzea.

Azalpen teorikoen eduki eskematikoak moodle-n izango dituzue eskura. Baina sakontzeko, bibliografian aipatzen diren testuak erabiliko dituzue.

Horrez gain, lan praktikoak egingo dira lan gatazka eta negoziazio prozesuei buruz.





Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azken ebaluazioa sistema.

Azken ebaluazioak aukera ematen du proba baten bitartez ebaluatzeko ikaskuntzaren emaitzak. Proba hori irakasgaiaren ebaluazio orokorra egiteko azterketa edo jarduera batek edo gehiagok osatuko dute eta azterketa aldi ofizialean egingo da.

Horrez gain, ikasturtean zehar egindako jarduerak ere barne hartu ahal izango ditu, azterketa aldi ofizialean ezarritako proban ebaluatu ezin diren ikaskuntzaren emaitzak baloratzeko.

Jarduera horien haztapena ehuneko 40 da.



Araudian kontuan hartzen diren kasuetan, ikasleek eskoletan parte hartzerik ez badute, irakaslearekin adostuko dute jardueren edo praktiken eskakizuna zelan bete, eta kasu guztietan azterketa egin beharko dute.



Kasu guztietan kontuan hartuko dira Ebaluazio-araudia eta etika akademikoaren protokolokoa. Gomendatzen diegu ikasleei biak kontsultatzea(ikus araudia:https://www.ehu.eus/es/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorako-arautegia y https://www.ehu.eus/es/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/akademia-araudiak )





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azken ebaluazio sistema: proba bakar batean, bertan praktika eta teoria ebaluatuko dira.

Azterketa proba bakar batean egingo da, bai edukiak, bai gaitasunak ebaluatzeko. Araudiak dioen eran egingo da ebaluazio hau.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

EGelako materialak
Gelan banatuak (gehien-gehienak eGeñlan egongo dira, baina baliteke zerbait eskolan bertan ematea)
Gelan egindakoak (azalpenak, arbeleko eskemak eta abar)



BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Munduate, Lourdes & Medina, Francisco José (2005), Gestión de conflicto, negociación y mediación, Madril: Pirámide



Munduate, Lourdes & Medina, José (1994), Conflicto y negociación, Madril: Eudema



Del Corte, Txabi; Apodaka, Eduardo; Zabaleta, Olatz (2007) Lan Giroko Harremanak, Bilbo: Erroeta (Negoziazioari buruzko atala, batez ere. Liburu honetan agertzen diren ariketak eta abar eskoletan bertan egingo ditugu).



Apodaka, Eduardo (2004) Komunikazioaren Gizarte Psikologia, Bilbo: UEU (hemendik komunikazioari buruzko gaiak eta gatazka eta komunikazioari buruzkoak; oro har, Gizarte Psikologiaren esku-liburua da).



Ovejero, Anastasio (2004), Técnicas de negociación. Cómo negociar eficaz y exitosamente. Madril: MCGraw-Hill.



Farré, S. (2004), Gestión de conflictos: Taller de Mediación, Bartzelona: Ariel.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ALZATE, R. (1998) Análisis y resolución de conflictos: Una perspectiva psicológica, UPV/EHU, Bilbao.
COSTA, M., LÓPEZ, E. (2006) Manual para la ayuda psicológica: dar poder para vivir. Más allá del counseling, Pirámide, Madrid.
PONTI, F. (2002) Los caminos de la negociación: personas, estrategias y técnicas, Granica, Barcelona.

Web helbideak

http://www.ianca.com.ar
http://www.mediacioninternacional.com
www.acuerdojusto.com.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • APODAKA OSTAIKOETXEA, EDUARDO JESUS
  • CERRATO ALLENDE, FRANCISCO JAVIER
  • UGARTEBURU GASTAÑARES, MIREN ITZIAR

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:00-13:00 (1)

11:30-13:30 (2)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:00-12:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:30-12:00 (1)

10:30-13:00 (2)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:00-13:00 (1)

Irakasleak