XSLaren edukia

Ekonomia eta Ogasun Sistema27639

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Negozioen Kudeaketa + Lan Harremanak eta Giza Baliabideak
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27639

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala37.556.25
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.7.511.25

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Lehenengo mailan, Ekonomia Politikoan, ikasleek teoria ekonomikoaren funtsak ezagutu dituzte: merkatuaren funtzionamendua eta bere akatsak; ekonomian gobernuak egiten duen esku-hartzearen gakoak; agregatu ekonomikoak zein hazkundea; eta, besteak beste, teoria ortodoxoak makroekonomiarako proposatutako bi hurbilketa nagusiak.

Orain, bigarren mailan, beharrezkoa ikusten dugu gaian sakontzea, batez ere, ikuspuntu hauetatik: desparekotasunen zuzenketa, iraunkortasuna eta ekonomia feminista. Horrela, saiatuko gara garatzen gure egresatuen gaitasunak analisi ekonomiko kritikorako eta konpromiso sozialerako (Lan Harreman eta Giza Baliabideetan graduatuentzat ezinbestekoak direnak). Hala ere, ikasgaiaren izena Ekonomia eta Ogasun Sistema denez, garrantzi berezia emango diogu sektore publikoak egin beharreko lanari, ondoko helburu hauek lortze aldera: mundu bidezkoagoa, iraunkorragoa eta berdintasunezkoagoa, generoren ikuspegitik. Horrela, ikasgaiaren eduki-baliabideak ondoko GIH-rekin lerrokatuta egongo dira:

• 13. GIH. Klima aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea

• 10. GIH. Desberdintasuna murriztea herrialdeetan eta herrialdeen artean

Barne Produktu Gordinari errepaso labur bat ematen hasiko gara; horrela, bere definizioa berrikusiko dugu eta gogoratu dugu, askotan, erabilia izan dela ongizatea adierazteko. Helburua izango da, hasiera batean, aurreko moduluan landu gabe utzitako zenbait aspektutan sakontzea eta aurkeztea ekonomia ortodoxoak egiten duen identifikazioa, hots, biztanleko BPGren hazkundea eta populazioaren bizitza-kalitatearen hobekuntza. Ondoren, azalduko ditugu horrek dauzkan arazoak, bi ikuspuntu hauetatik: ingurugiroaren iraunkortasuna eta errenta zein aberastasunaren banaketan sortzen diren ezberdintasunak.

Lehenengo urratsa izango da hazkundearen helburua zalantzan jartzea eta Ekonomia Ekologikoaren paradigma ezagutaraztea, ekonomia ulertzeko beste modu bat. Horrela, zera lortu nahi dugu: ez identifikatzea planeta mugatu batean ezinezkoa den hazkunde etengabea pertsonen ongizatearekin. Bestalde, aurrerapen soziala neurtzeko adierazle alternatiboak ikasiko ditugu. Hala ere, lehen esan dugun bezala, errenta eta aberastasunaren banaketaren ikasketan sakondu behar dugunez, ezberdintasunak neurtzeko adierazlerik erabilienak analizatuko ditugu; ahaztu gabe, jakina, horien inguruan eztabaidak daudela. Halaber, mugikortasun sozialarekin loturiko arloak ere esploratuko ditugu, ezberdintasun mailarekin lotuta.

Ikasgaiaren zati hau bukatu aurretik, ekonomia feminista landu eta aurreko puntuekin lotuko dugu; hortaz, gure helburua izango da demostratzea horietan definitutako helburuak (mundu iraunkorragoa eta bidezkoagoa lortzea) ekonomia feministarenak ere badirela. Bukatzeko, Sektore Publikoaren kontuak analizatuko ditugu eta gobernuen finantzazio-iturri nagusiak aurkeztuko ditugu, hau da, zergak. Estatu espainiar zein Euskal Autonomia Erkidegoko sistema fiskalak aztertu ondoren, zerga pertsonal nagusiak ikasiko ditugu (Ondarearen gaineko Zerga, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga). Saiatuko gara beti era praktiko batean egiten, tributu-araudia ulertzen laguntzen duten kasu praktikoak ebatziz. Horrela, ikasleei emango dizkiegu zergak likidatzeko konpetentziak, enpresa arloan euren lanbidea praktikan jartzeko beharrezkoak direnak. Materia horretan interesatuta dauden ikasleek, laugarren moduluan, sakontzeko aukera izango dute; horretarako, Enpresaren Erregimen Fiskala izeneko hautazko ikasgaian matrikulatu ahal izango dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

IKASGAIAREN KONPETENTZIA ESPEZIFIKOAK



1. Espainiako ekonomiaren oraingo egoera eta bilakaera deskribatzeko ezinbestekoak diren funtsezko adierazle estatistikoak ulertu eta zehaztasunez interpretatzea.



2. Egiturazko eraldaketa nagusiak identifikatzea, Espainiako ekonomiaren etorkizuneko erronkak azaldu ahal izateko.



3. Espainiar ekonomian gertatzen diren esku-hartze publikoen antolakuntza eta moneta- eta zerga-politika makroekonomikoen funtzionamendu-mekanismoak eta helburuak analizatzea.



4. Estatu Espainiarraren zerga-sistemaren egitura analizatzea (lurraldeak, Itun eta Konbenioaren erregimenak, lotura puntuak, tributu-administrazioak eta erakunde legegileak), egoera bakoitzari aplikagarria zaion legedia modu egokian aukeratzeko.



5. Tributu Lege Orokorraren eta Tributu Foru Arau Orokorren tributu-hiztegia norbereganatzea eta zehaztasunez erabiltzea, euren testuinguruan erabiltzeko eta zergarik garrantzitsuenei aplikatu ahal izateko.



6. Tributu-sistema osatzen duten zergarik garrantzitsuenak analizatzea eta haien funtzioaren inguruan eta errenta birbanatzeko eta dirubilketarako haien gaitasunaren inguruan hausnartzea.



7. Tributuak sailkatzea eta eguneroko egoerak analizatzea, kasu bakoitzari dagokiona egokiro aukeratzeko eta, zergen egiturara hurbiltzeko asmoz, oinarrizko likidazioak egitea.



TITULAZIOAREN KONPETENTZIA ESPEZIFIKOAK



15. Fiskalitate eta kontabilitatearen arloetan era eraginkorrean kudeatzea eta aholkatzea.



Menperatze-maila eta irakaskuntzaren emaitzen inguruko informazioa:

https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777368/15.-14_10_29+GUIA+CEG+n%C2%BA+15_1%C2%BA%2C2%C2%BA%2C3%C2%BA%2C+4%C2%BA.pdf/7182beb2-52b6-9372-96c7-b7b68c74768e



17. Lan merkatuaren inguruko datuak eta adierazle sozio-ekonomikoak interpretatzea eta lan arloan ikerkuntza proiektuak garatzeko teknika egokiak aplikatzea.



Menperatze-maila eta irakaskuntzaren emaitzen inguruko informazioa:

https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777368/17.-14_10_29+GUIA+CEG+n%C2%BA+17_1%C2%BA%2C2%C2%BA%2C3%C2%BA%2C+4%C2%BA.pdf/bc32a6f2-8d4e-3804-f25f-ccd0f4abe1ff



GRADUKO ZEHARKAKO KONPETENTZIAK



Problemak eraginkortasunez ebaztea, balizko alternatibak identifikatu eta baloratzeko eskuratu diren gaitasunak eta trebeziak erabiliz (M2)



Menperatze-maila eta irakaskuntzaren emaitzen inguruko informazioa:

https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777121/Anexo+IV+2014+CTG+Resol+problem.pdf/8c6c7ffc-fabc-787d-22ad-c075fc1b4923



IKASKUNTZAREN EMAITZAK



Ikasleak ondoko hauetarako gauza izango dira:



- paradigma ekonomiko nagusiaren arazoak identifikatzeko

- datuak eduki teorikoei begira analizatzeko eta ikuspuntu kritikoa emateko

- ekonomiaren ikuspegi ekologikoa, berdintasunezkoa eta feminista garatzeko

- Indarrean dagoen tributu-araudia analizatzeko, helburu hauekin: identifikatzea problemak ebazteko beharrezkoak diren urratsak; arauak zuzentasunez aplikatzea; eta, azkenik, zerga pertsonalak likidatzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

I ZATIA: EKONOMIA-SISTEMAREN ANALISIA



ARLO TEORIKOAK



- BPG eta bere bilakaera (nominala, erreala, eros-ahalmenaren paritateak, kanbio-tasa korronteak, etab.)

- hazkunde ekonomikoa eta bere neurketa. Hazkundea eta ongizatea: bien identifikazioa

- hazkunde etengabearen ereduak sortutako arazoak

- iraunkortasuna, ekonomiaren ikuspegi alternatiboak eta aurrerapen soziala neurtzeko beste adierazle batzuk

- ezberdintasunak eta mugikortasun soziala: ezberdintasunen neurketa (adierazleak); ezberdintasunen existentziak sortutako arazoak; zer den mugikortasun soziala eta nola neurtzen den

- ekonomia feminista: patriarkatua eta lanaren banaketa sexuala; patriarkatua indartzen duten mekanismoak; ekonomia feminista baterako politikak

- administrazio publikoen kontuak: diru-sarrerak eta gastuak nazio kontabilitatean



ARLO PRAKTIKOAK



- datuak analizatzea, eduki teorikoei begira

- ondorioak lortzea, adierazleetan oinarrituta

- diskurtso kritikoa eta gizartearekin konprometitua garatzea



II ZATIA: TRIBUTU-SISTEMA



ARLO TEORIKOAK



- Tributaziorako sarrera orokorra: oinarrizko kontzeptuak, Tributu Foru Arau Orokorra eta Ekonomia Ituna

- Arlo praktikoan landuko diren tributuen arauak



ARLO PRAKTIKOAK



Tributu-sistemaren zerga pertsonalik garrantzitsuenak likidatzea:

- Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga

- Ondarearen gaineko Zerga

- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga



MetodologiaToggle Navigation

IKASGAIAREN LEHENENGO ZATIAN (EKONOMIA SISTEMAREN ANALISIA)



- eskola magistralak erabiliko ditugu ikasgaiaren eduki-baliabideak aurkezteko, hau da, ikertzeko erabiliko direnak

- klase praktikoak emango ditugu

- landu beharreko gaien inguruko datuak erabiltzen ikasiko dugu (stats.oecd.org, Eurostat eta Eustat bezalako base ofizialetatik lortuak edo ad hoc prestatuak), herrialdeen arteko konparazioak egiteko edota bilakaerak analizatzeko.

- ikasleek idatzizko txostenak egiten ikasiko dute, informazioa laburbiltzeko, datuak azaltzeko eta ondorioetara heltzeko (beharrezkoa denean)



IKASGAIAREN BIGARREN ZATIAN (TRIBUTU SISTEMAREN ANALISIA)



- Ikasleei beharrezko tributu araudia bide elektronikoz entregatuko zaie

- Ikasleek edukiak analizatzeko eta beharrezko eduki zehatzak identifikatzeko gai izan beharko dira

- Aurretik analizatutako araudiari dagozkion kasu praktikoak ikasleei helaraziko zaizkie

- kasu praktikoak ebatziko ditugu, beharrezko azalpen guztiak emanez, eta ikasleen feed back-a jasotzen saiatuko gara.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleek ebaluazio jarraitua aukeratu ahal izango dute edo hari uko egin ahal izango diote. Ikasle batek ebaluazio jarraituan parte hartu nahi duela ulertuko da baldin eta metodo horretako probetara aurkezten bada; bestalde, probetara aurkezten ez bada, ebaluazio metodo horri uko egin diola ulertuko dugu.



EBALUAZIO JARRAITUA



Ekonomia Sistemaren analisiaren zatiak azken notaren %75eko pisua edukiko du (7.5 puntu). Ebaluazioa idatzizko proben bidez egingo da, honako hauek barneratu ahal izango dituztenak:

- galdera laburrak, kontzeptualak edota test galderak (guztiak izan litezke teorikoak edo teoriko-praktikoak)

- datuak analizatzeko kasu praktikoak, klaseetan landutakoak bezalakoak.

Tributu Sistemaren zatia (notaren gainontzeko %50) idatzizko azterketa baten bidez ebaluatuko dugu, honako hauek barneratu ahal izango dituena:

- galdera laburrak, kontzeptualak edota test galderak (guztiak izan litezke teorikoak edo teoriko-praktikoak).

- tributazioaren kasu praktikoen ebazpenak. Proba horietan ikasleek tributu-araudiaren atal batzuk erabili ahal izango dituzte (koefizienteak, eskalak, taulak edo inprimakiak), bide elektronikoz aldez aurretik haien esku ipiniko ditugunak, nolakoak diren jakin dezaten.



Ikasgaiak, beraz, bi zati edukiko ditu. Gainditzeko, zati biak aprobatu beharko dira. Ebaluazio irizpide zehatzak lauhilekoaren hasieran eGelan argitaratuko dira.





Ikasle batek ebaluazio jarraituan parte hartuz gero, bere kalifikazioa izango da probetan lortutako puntu guztien batura. Ebaluazio jarraituan parte hartu ezean, ikasleak azterketa globalera joan ahal izango dira. Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8. artikuluak jasotzen duen ebaluazio jarraituari uko egiteko eskubidea kontuan hartuko da.





EBALUAZIO GLOBALA



Ebaluazio jarraituan parte hartu nahi ez duten edo ezin duten ikasleentzat 10 puntuko azterketa bat egingo da, materia osoa ebaluatzeko, ohiko deialdi ofizialaren egunean. Azterketa horrek ere bi zati (Ekonomia Sistema eta Tributu Sistema) edukiko ditu eta biak gainditu beharko dira (ebaluazio jarraituaren baldintza berberekin).



Gradu Bikoitzeko ikasleek, haien ikasketen ezaugarriak direla-eta, ebaluazio sistema berezi bat edukiko dute.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian 10 puntuko azterketa bat egingo da, materia osoa ebaluatzeko, ezohiko deialdi ofizialaren egunean. Azterketa horren egitura ohiko deialdiko azterketarena izango da eta, hemen ere, zati biak gainditu beharko dira (baldintza berberekin).

Ebaluazio jarraituan parte hartu duten ikasleek, ezohiko azterketara aurkezten badira, ez dute errepikatu beharko ebaluazio sistema horretan gainditu zituzten zatiak.

Deialdi honetan "aurkeztutzat" hartuko ditugu azterketa egiten duten ikasle guztiak eta "ez aurkeztutzat" egiten ez dutenak.



Gradu Bikoitzeko ikasleek, haien ikasketen ezaugarriak direla-eta, ebaluazio sistema berezi bat edukiko dute.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Sailak prestatutako materialak, web-bidez entregatuko direnak
Web-bidez entregatuko diren erreferentzia bibliografikoak
Web-bidez entregatuko den tributu-araudia

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Lequiller, Francois., & Blades, Derek. (2009). Comprendiendo las cuentas nacionales. París: OECD publishing



Pazos, M. (2015). Desiguales por ley: Las políticas públicas contra la igualdad de género. Madrid:Los Libros de la Catarata



Piketty, T. (2015). El capital en el siglo XXI. Madrid: Fondo De Cultura Económica



Raworth, K. (2018). Economía rosquilla: 7 maneras de pensar como un economista del siglo XXI. Barcelona:Paidós

Gehiago sakontzeko bibliografia

Sakontzeko bibliografia esteka honetan dago:

https://sites.google.com/view/materialosagarriak/bibliografia?authuser=0

Aldizkariak

Papeles de Economía Española
Ekonomiaz

Web helbideak

Foru Aldundien web-orriak:

http://www.bizkaia.net
http://www.gipuzkoa.net
http://www.alava.net

Espainiako Tributu-agentziaren web-orria:

http://www.aeat.es

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • OLEA OGANDO, JESUS MARIA
  • OTAZUA GARMENDIA, GARIKOITZ
  • ZUBIRI REY, JON BERNAT

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:30-15:00 (1)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:30-16:30 (1)

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-12:30 (1)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:00-15:30 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-16:30 (1)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-14:00 (1)

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

16:30-17:00 (1)

Irakasleak