XSLaren edukia

Enpresen Kudeaketa II: Lanaren Antolakuntza eta Lan Metodoak27656

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Negozioen Kudeaketa + Lan Harremanak eta Giza Baliabideak
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27656

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala37.556.25
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.7.511.25

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

DESKRIBAPENA



Enpresen Kudeaketa II: Antolaketa eta Lan-metodoak irakasgaia, Lan eta Giza Baliabideen kudeaketa zientzietan interesa duten pertsona guztientzat zuzenduta dagoen gaia dugu.



Irakasgai honek, enpresa eta bere barnealdeko egiturari buruzko gora-behereen ikuspegi zabala eskaintzea du helburu, izan ere, arlo horretan lan egingo duten ikasleentzako ezinbestekoa izango baita.



Ikastaro honek, gaur egun arte ezagutu izan diren Administrazioaren zenbait teoria ezberdin, antolakuntza-egitura eta diseinuak, produktibitatea, lan-metodoak eta euren balizko hobekuntzak, prozesuak eta hauen kudeaketa eraginkorra, eta lanpostuen analisi, deskribapena eta balorapenei buruz arituko da, beste gai ezberdin batzuen artean. Hortaz, antolaketa eta lan-metodoei buruzko ezagutzak era teoriko- praktiko baten ezagutzera emango dira. Modu honetan, irakasgai honek, hauen kudeaketa optimoa lortzen saiatuko da, beti ere, enpresa, ikuspegi global batetatik hartuta, non enpresa, gizarteari balioa eransten dion erakunde bat den.



Enpresen Kudeaketa II: Antolaketa eta Metodoak irakasgaiak, Enpresen Kudeaketa I: Enpresaren Ekonomiak lantzen zuen dinamikarekin jarraituko du, hots, ikaslegoaren talde lana bultzatzen saiatuko da, batez ere, gaur egungo enpresetan eskatzen den gaitasunetariko bat baita. Irakasgai honetan landu ahal izango ziren kontzeptu multzoa kontutan izanda eta Ikasketa Planean irakasgaiak duen denbora esleipena kontutan izanik, kontzeptu garrantzitsuenen bilduma eskainiko dugu ikaslegoaren tipologia, ikasgaia irakasten den ikasketa kurtsoa eta Lan Harreman eta Giza Baliabideen Graduak zuzentzen duen filosofia kontutan izanik.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

KONPETENTZIAK/GAITASUNAK:



TITULAZIOARENAK:



(TGE1) Giza baliabideen arloko politikak eta jardun-ildoak enpresaren edo erakundearen posizionamendu estrategikoari jarraiki ezartzea.



ESPEZIFIKOAK:



(ZG1) Titulazioaren berezko hizkuntza teknikoan idatziz behar bezala komunikatzea, helaraztea eta harremanetan jartzea

(ZG2) Titulazioaren berezko hizkuntza teknikoan ahoz behar bezala komunikatzea, helaraztea eta harremanetan jartzea

(ZG3) Une bakoitzean eskuragarri dauden IKTak trebetasunez aplikatu eta erabiltzea, titulazioaren edukiei buruzko informazioa lortu eta tratatzeko

(ZG4) Problemak eraginkortasunez ebaztea, eta eskuratutako gaitasunak eta abileziak alternatibak identifikatu eta balioesteko erabiltzea.

(ZG5) Lanaren munduko errealitate sozial juridiko eta ekonomikoa kritikoki interpretatzea, graduan eskuratutako datuak eta jakintzak kontuan hartuta.

(ZG6) Lan-munduko interes kontrajarrien ondoriozko gatazkak identifikatu, beren gain hartu, bideratu eta, hala badagokio, konpontzea, eta pertsonen arteko harremanetan eta lan-harremanetan etika sustatzea

(ZG7) Lan munduko informazio garrantzitsua, jasotako hizkuntza teknikoaren arabera lortu, hautatu, eta erreflexiboki analizatu.

(ZG 8) Gizartearen aldaketa tekniko, sozial eta lan- eta kultura-arlokoei bizitza osoko prestakuntza-prozesu jarraitu baten bitartez aurre egiteko prestakuntza humanista eta profesional bat ematea.

(ZG9) Hainbat gizartek eta gizarte-taldek jasaten duten bazterketa, zapalkuntza eta bazterketa soziala, laborala, kulturala eta generoa baztertzeko sentimendua ulertzeko eta erakusteko aukera emango duen jarrera soziala garatzea.





IKASGAIARENAK:



(IG1)Enpresaren kudeketak, antolaketa eta lan metodoei dagokionez, enpresa baten epe luzeko bizi iraupenean duen garrantzia ulertzea.

(IG2) Enpresaren kudeaketa eredua identifikatu, ulertu, interpretatu, analizatu eta kritikatzea.

(IG3) Enpresaren kudeaketa prozesua identifikatu, ulertu, interpretatu, analizatu eta kritikatzea.

(IG4) Enpresaren lan metodoak identifikatu, ulertu, interpretatu, analizatu eta kritikatzea.

(IG5) Enpresa baten lanpostuak baloratzeko metodoak identifikatu, ulertu, interpretatu, analizatu eta kritikatzea





IKASKETA EMAITZAK:



(IE1) JAKIN: Enpresaren kudeaketan eragiten duten gertakari esanguratsuak identifikatu eta ezberdindu, kontzeptuak definitu eta azaldu, eta teoriak interpretatu eta oinarritu.

(IE2): EGITEN JAKIN: Analizatu, diagnostikoa egin eta erabakiak hartu: analisia bideratu, enpresarentzat esanguratsuak diten faktoreak deskonposatu, garrantzitsuak diren faktoreak aztertu eta sailkatu, eskemak egin, ondorioak atera, diseinatu, formulatu, erabakiak hartu eta arguadiatu.

(IE3) IZATEN JAKIN: Komunikazio idatzizko gaitasuna garatu eta adierazi, kritikatzeko gaitasuna garatu (norberari buruzkoa eta besteekikoa), lehiakorra izan (erabakiak hartu, ekiditu…) edo berritzailea izan (egin, desegin…), beste batzuen artean.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1go GAIA: Administrazio eta antolaketaren Eskolak



1. Sarrera.

2. Administrazio zientifikoa.

3. Administrazioaren teoría klasikoa.

4. Giza ikuspegia eta enpresan izan ahal dituen eraginak/ondorioak.

5. Eredu burokratikoa.

6. Sistemen teoria.

7. Bibliografía.

8. Kasu Praktikoa.

9. Autoebaluaketarako Galderak





2. GAIA: Antolaketaren egitura



1. Sarrera.

2. Antolaketa egituraren garapena.

3. Antolaketa funtzioak, organoak eta unitateak.

4. Antolaketa egitura motak.

5. Antolaketa unitateen dimentsioa.

6. Antolaketa egituraren mailen zenbatekoa.

7. Staff-a antolaketa unitatean.

8. Lanpostuen analisi eta deskribapena.

9. Antolaketa gidaliburuak.

10. Organigramak: Abantailak eta desabantailak.

11. Organigramen diseinua.

12. Organigrama motak.

13. Bibliografía.

14. Kasu Praktikoa.

15. Autoebaluaketarako Galderak.





3. GAIA: Prozesuak eta hauen hobekuntza.



1. Sarrera.

2. Prozesu kontzeptua.

3. Prozesu baten adierazpen grafikoa: prozesu diagramak.

4. Prozesu bidezko kudeaketa.

5. Prozesuen hobekuntza.

6. Prozesuen reingenieritza.

7. Bibliografia.

8. Kasu Praktikoa.

9. Autoebaluaketarako Galderak.





4. GAIA: Ekizkortasuna, kostuak, lan-denborak eta lan-metodoen hobekuntza.



1. Sarrera.

2. Ekoizkortasunaren kontzeptua.

3. Mugimenduen azterketa.

4. Lan-metodoen hobekuntza eta lan-prozesuen optimizazioa.

5. Lan-denboren azterketa.

6. Lan-ihardueraren balioztapena, lan-zikloak eta lan-denboren azterketa.

7. Bibliografia.

8. Kasu Praktikoa.

9. Autoebaluaketarako Galderak.



5. GAIA: Lanpostuen balioztapena.



1. Sarrera.

2. Lanpostuen balioztapena (VPT).

3. Lanpostuak balioztatzeko metodoak (VTP).

4. VTP-ak suposatzen ditue arazoak edo/ta ondorioak.

5. Bibliografia.

6. Kasu Praktikoa.

7. Autoebaluaketarako Galderak.



MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiaren ebaluaketa sistema JARRAIA izango da.



Edozein kasutan, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.





Ebaluaketa sistema jarraitu eta ez jarraituari buruzko xehetasunak hurrengoko ataletan adierazten dira.



Ikaslegoa, ohiko deialdi edo/eta ez ohiko deialdira ez bada aurkezten, edozein ebaluaketa sistema jarraitu duelarik, bere kalifikazioa EZ AURKEZTUA (EA) izango da.



Horrez gain, irakasgai honetan, EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide markur eta iruzurrezkoak

eragotzeari eta etika akademikoari buruzko protokoloa aplikatuko da (IKUS EHuko etika protokoloa).



Etika protokolo honek esaten duen moduena "ante la comprobación fehaciente de copia en una prueba de evaluación, ésta se calificará con la puntuación de suspenso a cada estudiante implicada o implicado, sin perjuicio de la responsabilidad que pudiera corresponder".



IRAKASKUNTZA, ERA PRESENTZIAL EDO BIMODALEAN EMANGO DA (betiere taldearen tamainak presentzialtasuna zailtzen badu). ARRAZOI SANITARIOAREN ONDORIOZ, PRESENTZIALTASUNA EZINEZKOA SUERTATZEN BALDIN BADA, IRAKASKUNTZA eta EBALUAKETA ONLINE IZANGO DA.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAKETA SISTEMA JARRAIA:

Ebaluaketa sistema jarraituak test moduko bi azterketa partzialen bitartez gauzatuko da, bien guztirako balorazioa 10 puntuetakoa izanik. Ikasgaia gainditu ahal izateko, test moduko azterketa partzial bietan lortutako noten batuketak, gutxienez, 5 puntu suposatu beharko ditu.



Ikaslegoak ez baldin baditu 5 puntu horiek lortzen, gainditutako test moduko azterketa partzialak ez dira gordeko, ez, ez ohiko deialdirako, ezta datorren ikasturterako ere. Kasu honetan, ikaslegoa ez ohiko deialdira aurkezteko aukera izango du eta EZ OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA atalean adierazten den moduan ebaluatua izango da.



Test moduko lehen azterketa partziala lauhilabetean zehar gauzatuko da eta guztirako balorapenaren %60a suposatuko du (6 puntu). Test moduko bigarren partziala, ostera, ohiko deialdiko azterketarako data ofizialean egingo da. Test moduko bigarren azterketa honek, guztirako balorapenaren %40a suposatuko du (4 puntu).



Test moduko azterketa partzial bakoitzaren galdera bakoitzak, lau erantzun posible izango ditu. Galdera bakoitza hurrengoko eran ebaluatuko da:



• Erantzun zuzenak: 0,2 puntu

• Erantzun okerrak: - 0,05 puntu

• Erantzun gabeko galderak: 0 puntu



EBALUAKETA SISTEMA ES JARRAIA:

Ebaluaketa ez jarraiko sistema 10 puntuekiko baloratzen den azken froga bakar baten bitartez gauzatuko da ohiko deialdiko azterketarako data ofizialean.



Azken froga bakar horrek test moduko azterketa bat egitea suposatuko du. Galdera bakoitzak lau erantzun posible izango ditu eta hurrengoko eran ebaluatuko da:



• Erantzun zuzenak: 0,2 puntu

• Erantzun okerrak: - 0,05 puntu

• Erantzun gabeko galderak: 0 puntu



Ebaluaketa sistema ez jarraitua gainditu ahal izateko, ikaslegoak 5 puntu lortu behar izango ditu test moduko azterketan final horretan.



Ikaslegoa, ohiko deialdira ez bada aurkezten, hots bi azterketa partzialetara edo eta, azken azterketara, edozein ebaluaketa sistema jarraitu duelarik, bere kalifikazioa EZ AURKEZTUA (EA) izango da.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez ohiko deialdian, ikaslegoak, ebaluaketa sistema jarria ala ez jarria jarraiturik, 10 puntuekiko baloratuko den froga final bakarra egiteko aukera izango du. Froga final honek, test moduko azterketa bat egitea suposatuko du. Galdera bakoitzak lau erantzun posible izango ditu eta hurrengoko eran ebaluatuko da:



• Erantzun zuzenak: 0,2 puntu

• Erantzun okerrak: - 0,05 puntu

• Erantzun gabeko galderak: 0 puntu



Irakasgaia gainditu ahal izateko, ikaslegoak 5 puntu lortu behar izango ditu test moduko azterketan final horretan.



Ikaslegoa, ez ohiko deialdira ez bada aurkezten, edozein ebaluaketa sistema jarraitu duelarik, bere kalifikazioa EZ AURKEZTUA (EA) izango da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikaslearentzat degorrigorrezkoak diren materialeak E-gela irakaskuntz plataformara igoko dira eta ikaslek erabiltzeko prest egongo dira kurtso hasieratik.

Ahumada, R.M.; Albizu, E.; Basterretxea, I.; Betzuen, A.; Castillo, J. eta Rekalde, I. (2014): Gestión de empresas II: Organización y Métodos de Trabajo, Ed: UPV-EHU, proyecto OCW (plataforma virtual).

Materiala lortzeko esteka hurrengokoa da:
http://ocw.ehu.es/course/view.php?id=324.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Aguirre Sádaba, A.A.; Castillo Clavero, A.M.; Tous Zamora, D., E. (2003): Administración de organizaciones en el entorno actual. Ed. Pirámide, Madrid.



Albizu Gallasategi, E. y Landeta Rodríguez, J. (Coor.): (2001), Dirección Estratégica de los Recursos Humanos, Ed. Pirámide, Madrid, pág. 49.



Aruñada, B. (1993): Economía de la empresa. Un enfoque contractual. Ed. Ariel.



Arruñada, B. (1998): Teoría contractual de la empresa. Ed. Marcial Ponsl.



Bateman, T. S.; Snell, S. A. (2001) Administración. Una Ventaja Competitiva. 4ª edición. Ed. McGraw-Hill, México.



Cabanellas Omil, J. (1997): Dirección de Empresas: Bases en un Entorno Abierto y Dinámico, Ed. Pirámide, Madrid.



Cuatrecasas, L. y Arbós, L. C. (2.010): Lean Management: Lean management es la gestión competitiva por excelencia. Implantación progresiva en 7 etapas. Profit.



Chiavenato, I. (2002): Administración en los nuevos tiempos. Ed. McGraw-Hill, Bogotá.



Chiavenato, I. (2006): Introducción a la teoría general de la Administración. Ed. McGraw – Hill. 7ªEd.



Diez de Castro, E.; Galan, J.L. y Martin, E. (2007): Introducción a la Economía de la Empresa, Ed. Pirámide, Madrid, Cap. 5, 6, 7, 8, 9, 10 y 12.



Diez de Castro, J.; Redondo López, C. (1996): Administración de Empresas. Ed. Pirámide, Madrid.



Gibson, J.L.; Ivancevich, J.M. y Donnelly, J.H. (1999): Fundamentos de Dirección y Administración de Empresas. Ed. IRWIN. EEUU.



Gómez, Mejía, L.R.; Balkin, D.; Leal, A. (2003); Administración. Ed. McGaw-Hill.



Grant, R.M. (1.998): Dirección Estratégica. Madrid. Civitas.



Hamilton, I. (1921): The sould an the body of an army, Ed. Arnold. Londres.



Hammer, M. y Champy, J. (1.994): Reingeniería. Norma.



Koontz, H. y Weihrich, H. (1994): Administración. Ed McGraw-Hill, 10ª Ed., Mexico.



Koontz, H. y Weihrich, H. (2004): Administración: Una perspectiva global. Ed McGraw-Hill, 10ª Ed., Mexico.



Koontz, H. y Weihrich, H. (2007): Elementos de administración. Ed. McGraw-Hill, México.



Lawrence, P.R. y Lorsch, J.W. (1987): La Empresa y su entorno. Ed Plaza y Jané. Barcelona.



Likert, R. (1989): El factor humano en la empresa. Ed. Deusto, Bilbao, 1989



Lopez de Gereño, A. (coord.); Ahumada, R.M.; Albizu, E.; Basterretxea, I.; Garcia, J.D.; Tejada, S.; Urionabarretnetxea, S. (2001): Introducción a la Gestión de Empresas, Ed. Universidad del País Vasco, Bilbao, 2. kap



Morris, D., y Brandon, J. (1.994): Reingeniería: Cómo aplicarla con éxito en los negocios. McGraw- Hill.



Pérez-Fernández de Velasco, J.A. (1.996): Gestión por procesos: reingeniería y mejora de los procesos de la empresa: cómo mejorar simultáneamente resultados y satisfacción del cliente. Madrid. ESIC.



Serra, A. (1986): Empresa y sistema económico. Ariel



Stoner, J.A., Freeman, R.E. y Gilbert, D. R. (1996): Administración. Prentice Hall, Mexico.



Suarez Suarez, A. (2001): Curso de Economía de la Empresa. Ed. Pirámide. Madrid, 7. edición. Cap. 4, 5 y 6-



Tena Millan, J. (1995): Organización de la empresa: Teoría y aplicaciones. Ed. Ed gestión, 1988.



Womack, J. P.; Jones, D. T., y Roos, D. (2.007): The machine that changed the world: The story of lean production-Toyota's secret weapon in the global car wars that is now revolutionizing world industry. Simon and Schuster.

Zerilli, A. (1994): Fundamentos de organización y dirección general. Ed.Deusto, Bilbao, 1989.

Web helbideak

http://www.bpmconsultantsgroup.com/Que-es-la-Reingenieria-Empresarial.html

http://www.gsi.dit.upm.es/~fsaez/intl/capitulos/5%20-Reingenier%EDa%20_I_.pdf

http://www.monografias.com/trabajos/reingenieria/reingenieria.shtml

http://www.monografias.com/trabajos18/preguntas-reingenieria/preguntas-reingenieria.shtml

http://prezi.com/6luctflzgysv/reingenieria-de-procesos/

http://www.univo.edu.sv:8081/tesis/009785/009785_Cap2.pdf

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AHUMADA CARAZO, ROSA MARIA
  • ALBIZU GALLASTEGUI, ENEKA
  • BETZUEN ALVAREZ, AMAIA JONE

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-12:00 (1)

09:00-10:00 (2)

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-10:30 (1)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-09:30 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-12:00 (1)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-13:30 (1)

Irakasleak