XSLaren edukia

Kontabilitateari Aplikatutako Finantza Matematika27538

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Elcanoko Atala
Titulazioa
Negozioen Kudeaketako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
27538

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1827.5
Gelako p.2740

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Kontabilitateari Aplikatutako Finantza Matematika irakasgai hau Kontabilitate Moduluan kokatzen da. 2008ko Kontabilitate Plan Orokorrak Finantza Matematiketako tresna batzuen beharra dauka eragiketa kontable batzuk burutu eta aktibo eta pasiboak baloratzeko. Beraz,erabaki egokiak hartu ahal izateko, Kontabilitatea eta Finantza Matematikak materiak bateratzea ezinbestekoa da.



Kontabilitate Plan Orokorrak kontzeptu berriak ezartzen ditu. Hala nola, kostu amortizatua, interes tipo efektiboa eta eguneratze eragiketen erregistroa. Ondorioz, kontabilitatea lantzen duenak finantza matematikako zenbait oinarrizko ezagutza izan behar du. Hortaz, irakasgaiaren helbururik nagusiena kontabilitatearen arduradunak bere lana burutzeko beharrezkoak dituen gaitasunak lantzea da.



Ikasleak funtzio kontablea eta finantza funtzioa burutzeko beharrezkoak diren oinarrizko eragiketak landuko ditu irakasgaian.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAIATASUNAK



GA1- Mailegu eragiketak aztertzea eta ulertzea, pasibo finantzarioak kontabilizatuz elkartearen irudi fidela isladatzeko (kostu amortizatua). Gaitasun honek Graduko G001, G003 eta G004 gaitasunekin harremana du.



GA2- Maileguen edo leasing eragiketen amortizazio taula bankario eta taula kontableak eraiki, orokorki onartutako kontabilitate printzipioak eta indarrean dagoen legeria jarraituz.Gaitasun honek Graduko G001, G003 eta G004 gaitasunekin harremana du.



GA3- Finantza hizkuntzako oinarrizko hiztegia ondo ezagutu eta era egokian erabiltzea. Gaitasun honek Graduko G007 eta CCM06 gaitasunekin harremana du.



GA4- Modelu matematikoak eta finantza produktu desberdinak zehaztea. Gaitasun honek Graduko CCM01 eta Graduko G001 gaitasunekin harremana du.



IKASKUNTZAREN EMAITZAK



IE1- Amortizazio taula kontableak kalkulatzen ditu.



IE2- Mailegu eta Leasing eragiketak kontabilizatzen ditu,interesak aldizkatzen dituelarik.



IE3- Enpresaren egoera kontableak idazten ditu.









Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Gaia: Sarrera: eragiketa finantzariok eta kontabilitatea. Kapitalizazio eta eguneratze eragiketak eta errenten teoria.



2. Gaia: Kostu amortizatua eta interes tipo efektiboa.



3. Gaia: Mailegu eragiketen kontabilitatea.



4. Gaia: Leasing eragiketen kontabilitatea.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan hainbat metodo erabiltzen dira, baina batez ere problemen ebazpena. Lan autonomoa sutatuko da, ikasleei gaiaren alde desberdinak ulertzen lagunduko dieten baliabide informatikoen bidez.



Eskola magistraletan irakasleak azalpen laburrak emnago ditu eta ikasgelako denbora gehiena hainbat jardueratan erabiliko da, normalean bakarkako lanean, eta batzuetan, talde lanean.



Ikasgelan ikasleek esku hartuko dute problemak ebazteko lanetan. Problemak eta ariketak emango zaizkie, banaka edo taldean ebazeko. Horrela, sakondu ahal izango dute gaiaren ezagutza teorikoan.



Ikasleei ikaskuntza erraztu eta bermatzeko, feedbacka emango zaie aurretik ezarritako ebaluazio irizpideen arabera, ikasleek kontzientzia har dezaten beren ikaste prozesuaz eta bera hobetzeko moduez.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 50
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • Banakako lanak (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 5
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 5

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren ebaluazioa banakako amaierako probaren bidez egingo da. Idatzizko probak irakasgaiaren notaren %100a ebaluatuko du.



Irakasgaia azterketa partzialez bidez gainditu daiteke. Ikasturtean zehar, maileguen eragiketak ikusi ondoren lehenengo azterketa partziala burutuko da. Azterketak funtsean izaera praktikoa izango du eta gaindituz gero, atal hori ez da berriro ebaluatuko. Bigarren azterketa partziala leasing eragiketak landu ondoren burutuko da. Azterketak ikasleek landutako kalkulu orrietan oinarrituko dira.



Azken kalifikazioa lortuko da kalifikazio horien batezbestekoa eginez, baina ezinbestekoa izango da azterketa partzial biak gaindituak izana.



Era berean, azterketa partzialak gaindutu ez duenak azken proba idatzia egiteko aukera izango du, nagusiki praktikoa eta ikasleek egindako kalkulu orrietan oinarrituta.



Ebaluazio partziala egin ezin duten ikasleek azken ebaluazio baten bidez egiaztatu behar izango dute ikaskuntza emaitzak lortu izana.



Ikasleek uko egin ahal izango diote ohiko deialdiari azterketan ez aurkeztuz.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian erabiliko dira ebaluazio partziala burutu ezin duten azken ebaluaziora doazen ikasleekin erabiliko diren ebaluazio irizpide berberak. Alegia, azken ebaluazio baten bidez egiaztatu behar izango dute ikaskuntza emaitzak lortu izana. Azken proba idatzia izango da, nagusiki praktikoa eta ikasleek egindako kalkulu orrietan oinarrituta.



Ezohiko deialdiari uko egiteko nahikoa izango da bertara ez aurkeztea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasturtearen hasieran, irakasgaian erabili beharreko materialak zeintzuk diren ikasle-gidan adieraziko da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1. BUSTOS CONTELL, Elisabeth

Matemáticas financieras en el nuevo PGC - Ed. Pirámide



2. PALLEROLA COMAMALA, Joan

Matemática financiera para el nuevo plan general contable - Ed. Ra-Ma



3. PALLEROLA COMAMALA, Joan

Aplicaciones contables con Excel - Ed. Ra-Ma

Gehiago sakontzeko bibliografia

Ikasturtearen hasieran, Bibliografia gehigarria ikasle-gidan adieraziko da.

Aldizkariak

Ikasturtearen hasieran aldizkari interesgarriak ikasle-gidan adieraziko dira.

Web helbideak

Ikasturtearen hasieran internet baliabideak ikasle-gidan adieraziko dira.

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

15:00-18:00 (1)

2-3

15:00-16:00 (2)

4-4

15:00-17:00 (3)

5-5

15:00-16:00 (4)

6-6

15:00-17:00 (5)

7-10

15:00-16:00 (6)

11-11

15:00-17:00 (7)

12-13

15:00-16:00 (8)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-16 00:00
  • Maiatz : 2023-05-02 00:00

Ikasgela(k)

  • eAULA INFORMATICA II - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (1)
  • eAULA INFORMATICA II - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (2)
  • eAULA INFORMATICA II - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (3)
  • eAULA INFORMATICA II - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (4)
  • eAULA INFORMATICA II - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (5)
  • eAULA INFORMATICA II - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (6)
  • eAULA INFORMATICA II - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (7)
  • eAULA INFORMATICA II - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (8)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-3

16:00-18:00 (1)

4-4

17:00-18:00 (2)

5-5

16:00-18:00 (3)

6-6

17:00-18:00 (4)

7-10

16:00-18:00 (5)

11-11

17:00-18:00 (6)

12-13

16:00-18:00 (7)

14-15

15:00-18:00 (8)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-16 00:00
  • Maiatz : 2023-05-02 00:00

Ikasgela(k)

  • eAULA INFORMATICA II - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (1)
  • eAULA INFORMATICA II - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (2)
  • eAULA INFORMATICA II - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (3)
  • eAULA INFORMATICA II - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (4)
  • eAULA INFORMATICA II - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (5)
  • eAULA INFORMATICA II - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (6)
  • eAULA INFORMATICA II - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (7)
  • eAULA INFORMATICA II - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (8)