XSLaren edukia

Plangintza eta Kontrol Sistemak27539

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Elcanoko Atala
Titulazioa
Negozioen Kudeaketako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27539

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1827.5
Gelako p.2740

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgaia, 4. mailan ematen da Kontabilitate eta auditoria moduloan barneratuta. Minorraren 1go lau-hilekoan ikasten da.

Funtsionamenduan dagoen enpresa kontabilitate-printzipioari jarraitua, elkarteek aurrikuspenak egiten dituzte, bai epe luzerakoak (4-5 urte) estrategi-plangintzan eta bai epe laburrerakoak (urte bat) urteko aurrekontuan.

Aurrekoan oinarrituta, ikasgaian epe luzeko plangintza teorikoa aztertzen da, hau da, 4-5 urtetarakoa. Honela, ondorengoak aurreikusitako dokumentuak formulatzen dira:

- Enpresaren balantzea

- Galdu-irabazien kontua

- Diruzaintza-fluxuak

Honetarako ezarritako helburu estrategikoei erantzuten saiatzen da:

- Salmentak

- Kostu-motak, finkoak eta aldakorrak

- Inbertsioen baliospena

- Finantza-erakundeek aztertzen dituzten ratiak

- Zergen analisia, eta abarrak.

Datu guzti hauek lortuta, plangintza orokorra egiteko metodoa aipatzen da eta bide batez enpresen balorazioa egiteko metodoak.

Urte-anitzeko lehenengo urteko kopuruekin, urteko aurrekontua ateratzen da. Aurrekontua hilabeteka zatikatzen da, errealitatearekin konparatu ahal izateko hileroko kontabilitate-itxierekin, besbiderapenak aztertzeko eta honen ondorioz enpresaren erabaki zuzenak hartzeko.

Ikasleen kopurua, taldeko ala bakarkako lana egingo dute, klasekokideei aurkezpena eginez.

Aurrekoarekin, enpresaren ekonomi eta finantza sailari dagozkion gaiak aztertzen dira, ikaslea enpresaren “controller” izango balitz bezala, finantza-zuzendaritzaz arduratzeko bidean. Ikasgaiaren edukia erabat kontablea ez bada ere, ikasitakoa oso baliogarria izango da ikuskaritza eta aholkularitza zereginetan.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

a. GAITASUNAK

C1. Indarrean dagoen araudiari begiratuta, kontabilitate-dokumentuak idatzi eta aurkeztea. Honekin lotutako graduari dagozkion gaitasunak: G001, G002, G003, G004, G005, G007

C2. Kudeaketa-ereduak eta kontabilitate eta finantza-tresnak erabiliz, erabakiak hartzeko prozeduen garapena. Honekin lotutako graduari dagozkion gaitasunak: G001, G002, G003, G004, G005, G007

C3. Negozio-kudeaketan lanbide iharduera era arrazoitua eta trebetasunaz garatzea. Honekin lotutako graduari dagozkion gaitasunak: G001, G002, G003, G005, G007

C4. Ahozko azalpenak zein idazkera era zuzenean egitea; jariotasuna ere kontutan hartzen da eta baita gaitasun kritikoa eta arrazoiketa. Honekin lotutako graduari dagozkion gaitasunak: G001, G002, G003, G006



b. IKASITAKOAREN EMAITZAK:

1. Estrategi-plangintzaren helburuak eta ekintzak ezagutzea

2. Estrategi-plangintzaren aurrikuspen ekonomiko eta finantziaroak egitea

3. Urteko aurrekontua egitea eta honekin aginte-taula ezartzea, desbiderapenak aztertzeko eta hauek ekiditzeko konponbideak bilatzeko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EDUKIAK (TEORIKO ETA PRAKTIKOAK)

1go gaia: Sarrera: epe luzeko eta epe laburreko plangintza

2. gaia: Urte anitzeko ekonomi eta finantza-informazioa prestatzea. Honen gauzatzea epe laburrean, urteko aurrekontuan islatuko da. Osagi guztietako azterketa sakona egitea:

2.1. Salmentengatiko eta zerbitzu prestazioengatiko sarreren aurrikuspena

2.2. Gastuen aurrikuspena

2.3. Aurrekoen gauzatzea galdu-irabazien kontuan

2.4. Inbertsioa-finantzaketa

2.5. Aurrikusitako diruzaintza-fluxuak

2.6. Finantza-agirien aurrikuspena

3. gaia: Enpresa-erabaki zuzenak hartzeko finantza-desbiderapenen azterketa eta hauen kontrolaren ezarpena

MetodologiaToggle Navigation

1. Klase magistralak: ikasgaia jarraitzeko oinarrizko kontzeptu teoriokoak aztertzen dira

2. Gelako praktikak:

2.1 Ikasleek enpresa bateko adibide praktikoa aztertu/garatu behar dute. Lan honen ondorioz taldeko lan bat aurkeztu behar da. Taldeko lanaren ohitura hartzeko eta ikasgaiak lotuta dituen gaitasunetan trebetasuna adierazteko, aurreko lana taldeka egingo da. Talde bakoitzaren gehienezko talde kopurua 4 ikasletakoa da.

2.2 Lanaren edukiak klasez kanpoko orduak eskatuko ditu

2.3 Lan-talde bakoitzak lanaren aurkezpena gainontzeko ikasleen aurrean egingo du galdereei erantzunak emanez.



Komenigarria da eguneroko klaseetara joatea eta baita tutoretzerara.

Klaseak informatika-gelan garatzen dira, beraz kontzeptu teorikoak erabat praktiko bihurtzen dira. Klase magistralek zein gelako praktikek, Excel eredu bat dute abiapuntu eta tresna honekin landuko dira balizko guztiak.

Klase magistraletan oinarrizko kontzeptu teorikoak irakasten dira eta bitartean aurrekontu-eredua nola egiten den azaltzen da, gelako praktiketan garatu ahal izateko.

Klasekoak ez diren orduetan ikasleak lanerako beharrezkoa den materiala bilduko du eta lanaren ariketa praktikoak ebatziko ditu.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 20
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 80

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azkenengo emaitza:

1. Egindako talde-lana: %80a

2. Lanaren aurkezpena: %20a



Klasera berataratzen ez diren ikasleei idatziko osoko froga bat eskainiko zaie.



C1, C2 eta C3 gaitasunak entregagai-lan eta idatzizko frogaren bidez neurtuko dira. C4 gaitasuna ordea, aurkezpena eta azkenengo azterketaren bidez neurtuko da.



Azkenengo azterketa egiteko eskubidea duten ikasleek, 2 deialdi ofizialetan egin ahal dute, azterketa ondorengo eran izanik:



1go atalak emaitzaren %80a balio du. Edukia:

1.a) Teorikoa: Aurrekontu bat egiteko eta kontrolatzeko kontzeptu eta irizpideen azalpenak

1.b) Praktikoa: Azaldutako aurrekontuaren urrats bateko azalpen zehatza

2. atalak emaitzaren %20a balio du. Aurreko praktikaren ahozko aurkezpena.



Ebaluazio era hau bi deialdietan erabiliko da. Etengabeko ebaluazioaz salbuetsita dauden ikasleak (ofizilaki baimenduta)azkenengo azterketak bi deialdieran egingo dituzte gaitasun guztiak neurtzeko.



Edozein ikaslek uko egin ahal izango dio ebaluazioaren sistema honi, lauhilekoko bederatzi lehen asteetan zehar, irakasleari idazki bat bidaliz; kasu honetan ebaluazioa, data ofizialetan eta kalifikazioaren % 100 ekarriko duen idatzizko azterketaren bitartez egingo da.



Ezohizkoa den deialdirako ebaluazioa, kalifikazioaren % 100 ekarriko duen idatzizko azterketaren bitartez egingo da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioa azterketa idatzi bat izango da, atal teoriko bat eta atal praktiko bat izango dituena. Bi atal horiek % 50eko exijentzia mailarekin gainditu beharko dira. Amaierako kalifikazioaren % 100 izango da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

EHUk E-moddle tresna korporatiboan egongo da ikusgai ikasgaia garatzeko beharrezkoa den informazioa.
Lan praktikoa egiteko ikasleek enpresa bateko urteko kontuak lortu behar dituzte haun azterketa egiteko. Baita enpresa berri bateko eredua sor dezakete.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1. PLANIFICACIÓN FINANCIERA EN LA PRÁCTICA EMPRESARIAL. Editorial Pirámide 2009. Autores Durban Oliva y otros

2. SISTEMAS DE PLANIFICACION Y CONTROL. Eduard Ballarín - Josep Mª Rosanas- Mª Jesús Grandes (Editorial Desclée de Brouwer)



3. ASOCIACIÓN ESPAÑOLA DE CONTABILIDAD Y ADMINISTRACIÓN DE EMPRESAS (AECA) (1995): La Contabilidad de Gestión como instrumento de control. AECA, Serie Principios de Contabilidad de Gestión, Documento nº 2, Madrid.



4. ASOCIACIÓN ESPAÑOLA DE CONTABILIDAD Y ADMINISTRACIÓN DE EMPRESAS (AECA) (1995): El marco de la Contabilidad de Gestión. AECA, Serie Principios de Contabilidad de Gestión, Documento nº 12, Madrid.



5. ASOCIACIÓN ESPAÑOLA DE CONTABILIDAD Y ADMINISTRACIÓN DE EMPRESAS (AECA) (1998): Costes estándares y análisis de desviaciones. AECA, Serie Principios de

Gehiago sakontzeko bibliografia


1. ASOCIACIÓN ESPAÑOLA DE CONTABILIDAD Y ADMINISTRACIÓN DE EMPRESAS (AECA) (1998): Política financiera y valor de empresa AECA Serie Principios de Valoración de Empresas, Documento nº 4, Madrid.

2. ASOCIACIÓN ESPAÑOLA DE CONTABILIDAD Y ADMINISTRACIÓN DE EMPRESAS (AECA) (1998): Estudio de la aplicabilidad de los diferentes métodos de valoración AECA Serie Principios de Valoración de Empresas, Documento nº 5, Madrid.

Aldizkariak

1. Asociación española de contabilidad y auditoría de cuentas aldizkaria
2. Finantzaketa eta kontabilitatea espainiako aldizkaria

Web helbideak

- Instituto Contabilidad y Auditoría de Cuentas ICAC.
http://www.icac.meh.es
- Asociación Española de Contabilidad y Administración de Empresas.
http://www.aeca.es
- Normas Internacionales de Contabilidad NICs/IFRS. Organismo IASB.
http://eifrs.iasb.org/eifrs/Menu
- Burtsan kotizatzen duten web-orrialdeak: bazkide-arloa

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

18:00-21:00 (1)

2-13

17:00-18:00 (2)

15-15

17:00-20:00 (3)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-12 00:00
  • Maiatz : 2023-05-11 00:00

Ikasgela(k)

  • 3 SEMINARIOS (DIVISIBLES CON TABIQUE MOVIL) - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (1)
  • AULA INFORMÁTICA 2.2 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (2)
  • AULA INFORMÁTICA 2.2 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (3)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-13

18:00-20:00 (1)

14-14

17:00-20:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-12 00:00
  • Maiatz : 2023-05-11 00:00

Ikasgela(k)

  • AULA INFORMÁTICA 2.2 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (1)
  • AULA INFORMÁTICA 2.2 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (2)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

18:00-21:00 (1)

2-13

18:00-19:00 (2)

15-15

18:00-21:00 (3)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-12 00:00
  • Maiatz : 2023-05-11 00:00

Ikasgela(k)

  • GELA BIDEOKONFERENTZIA - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (1)
  • GELA BIDEOKONFERENTZIA - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (2)
  • GELA BIDEOKONFERENTZIA - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (3)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-13

19:00-21:00 (1)

14-14

18:00-21:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-12 00:00
  • Maiatz : 2023-05-11 00:00

Ikasgela(k)

  • GELA BIDEOKONFERENTZIA - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (1)
  • GELA BIDEOKONFERENTZIA - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (2)