XSLaren edukia

Ekonomia Politikoa25040

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25040

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ekonomia Politikoa ikasgaiaren helburua ikasleak gaur egungo errealitatea aztertu eta ulertu ahal izateko gaitasunak eta oinarrizko ezagupenak lortzea da. Sarrera gisako ikasgai hau Soziologia eta Zientzia Politikoa eta Kudeaketa Publikoko Graduetan ematen da.



Sarrera gisako ikasgai bezala egituratuta dagoenez, Bigarren Hezkuntzako edozein espezialitatetik datozen ikasleak ulertu ahal izateko pentsatuta dago.



Ikasgai hau giltzarria izango da. Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Graduan etorkizunean lan munduan ikasleek aurre egin beharko dizkioten arazo sozioekonomikoen ulermenerako gaitasunak lortu ahal izateko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

OINARRIZKO GAITASUNAK ETA GAITASUN OROKORRAK



-Ingurune politikoko (ekonomikoko) fenomenoak behatzeko ezagutza lortzea eta kontzeptu, teoria eta ikuspegi metodologikoren esanahia eta egokitasuna ulertzea.



- Adierazleak egitea, datu kuantitatibo zein kualitatiboak erabiliz , fenomeno politikoen eta funtzionamendu instituzional eta administratiboaren fenomenoen dimentsio desberdinak identifikatu, aztertu eta ebaluatzeko.



- Arazo politikoei (ekonomikoei) zein gizartearen beharrizanei buruzko informazioa modu sintetikoan aztertzea, jarrera kritikoa garatuz eta zeregin profesionalean zorroztasun intelektuala eta morala erabiliz.



- Ikasleek haien lanean edo bokazioan beren ezagutzak modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa-arloan arrazoibideen lanketa eta defentsaren bitartez zein problemen ebazpenaren bitartez adierazten ohi diren gaitasunen jabe izatea.



- Ikasleek datu garrantzitsuak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea (normalean beren ikasketa-arloaren barruan), izaera sozial, zientifiko edota etikoko gai garrantzitsuei buruzko hausnarketa barneratzen duten iritziak emateko.



- Ikasleek informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak transmititu ahal izatea, bai publiko espezializatuari baita espezializatu gabeari ere.



ZEHARKAKO GAITASUNAK



- Autonomia eta autoerregulazioa

- Informazioaren kudeaketa eta herritartasun digitala



BERARIAZKO GAITASUNAK



- Errealitate politiko eta sozialaren aldaketa- zein jarraitutasun-prozesuak azaltzen dituzten faktore sozialak, politikoak eta ekonomikoak identifikatzea, definitzea eta aztertzea.



- Prozesu politikoak eta horiek nazioarte mailan izaten dituzten ondorioak aztertzea.



- Merkatuaren funtzionamenduaren eta ingurune ekonomikoaren bilakaeraren oinarrizko mekanismo ekonomikoak ezagutzea eta deskribatzea.



- Bigarren mailako informazioa kontsultatzea hainbat iturritan (erakunde ofizialak, liburutegiak, Internet) eta hortik abiatuta ondorioak eta txostenak egitea.



IKASKETA EMAITZAK



1. Ikuspegi kritikoan oinarrituz pentsamendu ekonomikoaren ideia nagusien bilakaera aztertu eta kontrastatu.



2. Konkurrentzia perfektuko merkatuaren funtzionamendua zuzentzen duten mekanismoak eta legeak interpretatzen jakin eta merkatu errealetan gertatzen diren hutsegite ezberdinei buruz hausnartu.



3. Herrialde bateko ekonomia neurtzeko baliagarriak diren aldagai makroekonomiko nagusiak (BPG, langabezia, inflazioa, etb.) identifikatu eta interpretatu, eragile ekonomikoengan dituzten efektuak analizatzearekin batera.



4. Estatuak ekonomian duen parte hartzea eta funtzioak desberdindu, alde batetik, eta politika ekonomikoko helburuen arabera bere esku hartzea arlo horretan interpretatzen eta baloratzen jakin, bestetik.



5. Gaur egungo ekonomiek aurrez aurre dituzten erronken inguruan hausnartu: globalizazioa, giza garapena, emakumezkoen papera ekonomian, ekologia, Ongizate Estatua, etab.



6. Datu ekonomikoak eta bigarren mailako iturrietako informazioa behar bezala erabiltzea, alor ekonomikoko txosten eta azterketa deskriptiboak zein ikerkuntza ekonomiko aplikatuak dokumentatzeko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

PROGRAMA TEORIKOA



LEHEN ATALA



1.Ekonomia politikoa eta gizarte zientziak. Kontzeptuari eta metodo zientifikoari zenbait zehaztapen.



2.Pentsamendu ekonomikoaren korronte nagusiak. Ikuspegi ekonomiko nagusiak, ekarpen garrantzitsuenak eta ordezkari nagusienak historian zehar.



BIGARREN ATALA



3. Merkatuen funtzionamendua. Merkatuen azterketa lehia perfektuaren ikuspegitik.



4. Konkurrentziako merkatuaren mugak. Ereduari egindako kritika nagusienak.



HIRUGARREN ATALA



5. Jarduera ekonomikoaren neurketa. Aldagai makroekonomiko nagusienak.



6. Estatua eta ekonomia. Politika ekonomikoaren helburuak eta tresnak



LAUGARREN ATALA



7. Gaur egungo ekonomiaren tendentziak, arazoak eta erronkak. Globalizazio ekonomikoa eta bere ondorioak. Ekarpen berriak ekonomian: ekonomia ekologikoa, ekonomia feminista, giza garapen jasangarria…





PRAKTIKEN PROGRAMA



1. Datu eta adierazleen bilketa eta analisia, errealitatea aztertzeko eta ondorioak ateratzeko.

2. Analisi kritikoa egin ahal izateko irakurgai zientifikoen irakurketa eta ulermena.

3. Idazlanen ahozko aurkezpena ondorio nagusienak azpimarratuz.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaia lantzeko erabiliko den metodologiak bi oinarri nagusi dauzka: batetik, klase teorikoak, irakaslearen kargu izango direnak; eta bestetik, programako gaiei buruzko aplikazio praktikoak: adierazle ekonomikoak erabiltzea, problemak ebaztea, eguneroko gaiei buruzko iruzkinak. Azalpenetarako ikasgelan dauden ikus-entzunezko baliabideak erabiliko dira (power point, bideoak, audioak...).



Programa praktikoaren baitan hainbat jarduera desberdin egingo dira: kasu-ariketak, problemak ebaztea, idatzizko lanak, lanen ahozko aurkezpenak, besteak beste. Programa praktikoa burutzeko, taldea bi multzotan banatuko da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 10
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1.- EBALUAZIO JARRAITUKO SISTEMA



Programa teorikoa: ebaluazio totalaren % 60

Programa praktikoa: ebaluazio totalaren% 40

Ebaluazio teorikoa: azken kalifikazioaren % 60 da, eta programaren gaitasun teorikoak ebaluatuko ditu

Programa praktikoaren ebaluazioa:

- Gaur egungo lan bati buruzko bakarkako lana, bilketa bibliografikoan oinarrituz (liburuak, artikuluak, etab): 10%.

- Aurrez egindako lanen ahozko aurkezpena ondorio garrantzitsuenak azpimarratuz: 10%

- 2-3 pertsonako talde-lana: errealitate ekonomikoaren adierazle garrantzitsuen datu bilketa eta analisia: 20%.

Programa praktikoan parte-hartzea ezinbestekoa da.

Irakasgaiko azken kalifikazioaren kalkulurako, zati bakoitza berari dagokion portzentajean hartuko da aintzakotzat, beti ere egitarau teorikoaren gutxieneko kalifikazioa 3,5/10 baldin bada.



UKO EGITEA

Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluari jarraiki deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko dute eskaria, hau da, azaroaren 22a baino lehenago (apirilaren 23a baino lehenago bigarren lauhileko irakasgaietan). Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.





2.- AZKEN EBALUAZIOKO SISTEMA



Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita.

Kasu honetan ikasgaiaren ebaluaziorako erabiliko diren materialak zehaztuko dira azken kalifikazioaren %100 izango delarik.



UKO EGITEA

Azken ebaluazioaren kasuan, ebaluazio egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.



Osasun-egoerak hala eskatzen badu eta azken proba aurrez aurre egin ezin bada, eGelako ikaslearen egoera horietarako ikaslearen gidan (edo koadernoan) zehaztutako prozedura aktibatuko da.



Azterketaren ordez banakako ataza bat jarriko da, eGela bidez entregatzeko modukoa, eta 6 orduko

denbora mugatuan egin beharko da. Egindako irakurketei buruzko galdera batzuei idatziz erantzutea

izango da egitekoa.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1.- EBALUAZIO JARRAITUKO SISTEMA



Programa teorikoa: ebaluazio totalaren % 60

Programa praktikoa: ebaluazio totalaren% 40



Ebaluazio teorikoa: azken kalifikazioaren % 60 da, eta programaren gaitasun teorikoak ebaluatuko ditu



Programa praktikoaren ebaluazioa:

- Gaur egungo lan bati buruzko bakarkako lana, bilketa bibliografikoan oinarrituz (liburuak, artikuluak, etab): 10%.

- Aurrez egindako lanen ahozko aurkezpena ondorio garrantzitsuenak azpimarratuz: 10%

- 2-3 pertsonako talde-lana: errealitate ekonomikoaren adierazle garrantzitsuen datu bilketa eta analisia: 20%.

Programa praktikoan parte-hartzea ezinbestekoa da.



Irakasgaiko azken kalifikazioaren kalkulurako, zati bakoitza berari dagokion portzentajean hartuko da aintzakotzat, beti ere egitarau teorikoaren gutxieneko kalifikazioa 3,5/10 baldin bada.



* EZ-OHIKO deialdirako, ohiko deialdian ebaluazio jarraitua aukeratu eta programa praktikoa gainditu duten pertsonei atal horretan lortutako kalifikazioari eutsiko zaio, hala nahi badute, eta idatzizko proba gainerako %60a izango da. Gainerako egoeretan, proba idatzia amaierako notaren %100 izango da.





UKO EGITEA

Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluari jarraiki deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko dute eskaria, hau da, azaroaren 22a baino lehenago (apirilaren 23a baino lehenago bigarren lauhileko irakasgaietan). Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.





2.- AZKEN EBALUAZIOKO SISTEMA



Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita.

Kasu honetan ikasgaiaren ebaluaziorako erabiliko diren materialak zehaztuko dira azken kalifikazioaren %100 izango delarik.



UKO EGITEA

Azken ebaluazioaren kasuan, ebaluazio egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.



Osasun-egoerak hala eskatzen badu eta azken proba aurrez aurre egin ezin bada, eGelako ikaslearen egoera horietarako ikaslearen gidan (edo koadernoan) zehaztutako prozedura aktibatuko da.



Azterketaren ordez banakako ataza bat jarriko da, eGela bidez entregatzeko modukoa, eta 6 orduko

denbora mugatuan egin beharko da. Egindako irakurketei buruzko galdera batzuei idatziz erantzutea

izango da egitekoa.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaia ondo jarraitu ahal izateko, ezinbestekoa da eGELA plataformaren bidez ematen den materiala erabiltzea, bai gai teoriko zein praktikoetarako.
Horretaz gain, egitarau praktikoan agertzen diren gai batzuk burutu ahal izateko ordenagailuak erabili beharko dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Conde, Francisco J.; González, Sara (2001) Indicadores económicos. Ed. Pirámide, Madrid.

Gallego, Juan R.; Nácher, Jose (coord.) (2001) Elementos básicos de economía. Ed. Tirant Lo Blanch, Valencia.

Krugman, Paul (2020): Fundamentos de Economía. Ed. Reverte, Madrid.

Mochón, Francisco (2009) Economía. Teoría y política. Ed. McGraw-Hill, Madrid.

Samuelson, Paul; Nordhaus, William D. (2000) Ekonomia EHU. Leioa. (757-781 ORRI.)

Serrano, José (dir.); Durán, Gemma; Guimón, José (2009) Entorno económico. Instrumentos para su análisis. Ed. Pirámide.

Torres, Juan (2011) Introducción a la Economía. Ed. Pirámide, Madrid.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Corona, Juan; Puy, Pedro (eds) (2001) Economía en broma y en serio. Minerva.
Estefanía, Joaquín (2007) La mano invisible. El gobierno del mundo. Ed. Punto de encuentro.
Galbraith, John Kenneth (1994) Un viaje por la economía de nuestro tiempo. Editorial Ariel.
Galbraith, John Kenneth; Salinger, Nicole (2005) Introducción a la economía. Una guía para todos (o casi). Ed. Crítica, 2ª edición.
Heilbroner, Robert; Milberg, William (1998) La crisis de visión en el pensamiento económico moderno. Editorial Paidos.
Jiménez Herrero, Luis M. (1996) Desarrollo sostenible y economía ecológica. Editorial Síntesis.
Krugman, Paul (1997) El internacionalismo moderno. La economía internacional y las mentiras de la competitividad. Ed. Crítica/Grijalbo-Mondadori.
Martínez, Mª Jose (2000) “Ekonomia pentsamenduaren eskolak”. Lur Entzilopedia Tematikoa, pp. 97-106.
Riechman, Jorge (1998) Necesitar, desear, vivir. Sobre necesidades, desarrollo humano, crecimiento económico y sostenibilidad. Ed. Los Libros de la Catarata. Madrid.
Stiglitz, Joseph E. (2006) Cómo hacer que funcione la globalización. Ed. Taurus.
Sutcliffe, Bob (2005) 100 imágenes de un mundo desigual. ed. Icaria / Intermón Oxfam.
Vara, Mª Jesús (2006) Estudios sobre género y economía. Ed. Akal. Madrid.

Aldizkariak

Ekonomiaz
Información Comercial Española
Papeles de Economía
Economistas
Revista de Economía Mundial

Web helbideak

http://www.ine.es
http://www.eustat.es
http://www.europa.eu/eurostat
http://www.mineco.es
http://www.ilo.org
http://www.berria.info
http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/economia/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALSASUA LOPEZ, JESUS LUIS
  • ETXANO GANDARIASBEITIA, IKER
  • URIZAR ELCANO, ITZIAR

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00 (1)

09:00-11:00 (2)

2-15

10:00-11:30 (3)

10:00-11:30 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-10:00 (1)

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-10:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

2-15

09:30-11:00 (3)

10:30-12:00 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:30-14:30 (1)

Irakasleak

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:30-13:30 (1)

Irakasleak