XSLaren edukia

Gatazka Politikoa eta Ekintza Kolektiboa28320

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2022/23
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Kodea
28320

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Politikotasunaren muinean dagoen elkarreragin gatazkatsuak eta ez-aruatuak, graduan zehar aztertzen den politika arautuaren jatorrian dago. Ezin izango litzateke ulertu eguneroko jarduera politikoa gatazkaregandik aldenduta. Gizarte ekimena eta ekintza kolektiboa etengabeko harremanean dago politika instituzionalarekin, eta elkarreragin horretan topa genezake demokratizazioaren gakoa. Hori horrela bada fenomeno politikoaren azterketa orokorrean, zer esan genezake euskal prozesu politikora hurbiltzen bagara. Azken hamarkada hauetan bizi izan dugun protesta zikloan, politikotasunaren arragoan biltzen diren aldagai guztiak bildu dira, estatu, herri eta naziogintza prozesu hirukoitzaren baitan: gizarte mugimendu anitz, askotariko protesta motak, bortizkeria, ordenu publikoa zaintzeko modu desberdinak, gatazka eta honen ondorioak kudeatzeko jarduerak, etab. Hauek guztiak landuko ditugu irakasgai honetan.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

-Politikotasunaren erroak ulertzeko tresna teoriko analitikoak ezagutu eta erabiltzen ikasi.

-Ekintza kolektibo gatazkatsu eta partehartzailearen gakoak identifikatu eta aztertzeko baliabide teoriko eta enpirikoak garatu.

-Euskal protesta zikloaren zergatiak, moduak eta bideratze saiakerak kokatzeko baliabideak landu.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

GAIAK





1. ZERTAZ ARI GARA? Politikotasuna eta antagonismoa. Gatazkaren birtualitateaz: Tucididesetik Makiavelora. Ikuspegi klasikoak. Gatazka, ikergai. Politika liskartsuaren teoriak.



2. ZERGATIK, ZERTARAKO? Protestaren jatorria. Ekintza kolektiboa eta erakundetzea. Gizarte mugimenduak eta demokratizazio prozesuak. Tilly-ren ekarpena. Euskal protesta zikloaren ezaugarritzea: herrigintza, naziogintza, estatugintza. Euskal gatazka sozial eta politiko historikoak eta egungo estrategien analisia.



3. NOLA AZTERTU? Ekintza liskartsua aztertzeko tresna analitikoak. Gizarte mugimenduen agenda klasikoa. Liskarraren dinamika. McAdam, Tarrow eta Tilly-ren ekarpenak (MTT). Mekanismo eta prozesuak. Metodologien erabilera. Egungo liskarretara aplikazioa.



4. NOLA ERAGIN? Ekintza kolektiboaren adierazpenak. Bortizkeriaren inguruko hausnarketa. Biolentzia eta ez-biolentzia. Protesta baliabide zaharrak eta berriak. Teknologia berrien eragina protestan.



5. NOLA ARAUTU? Ordenu publikoa eta protestaren eragina. Erakundeen begirada. Disidentzia eta insurgentziaren aurkako jarduerak. Poliziagintza ereduak eta protestaren errepresioa. Salbuespen egoera eta sekurokrazia.



6. NOLA BIDERATU? Liskarraren bilakaera eta kudeaketa partekatua. Konponbide ereduak, bizikidetza eta berradiskidetzea. Trantsiziozko Justizia. Gatazken memoria. Euskal gatazkaren konponbide prozesuaz.

MetodologiaToggle Navigation

IRAKASGAIAREN PLANGINTZA ETA EBALUAKETA.



Gai bakoitzari bataz beste bi aste eskainiko dizkiogu, lau klase, bi ordukoak. Gaiak lanketa hirukoitza izango du: sarrera gisako azalpen teorikoa, irakurgaien lanketa eta tailerra.



1. AZALPEN TEORIKOA. Irakasleak gaiaren aurkezpen orokorra egingo du, ildo nagusiak mahaigaineratuz.



2. TALDEKAKO LANA: TAILERRAK eta IRAKURGAIEN AURKEZPENA. Ikasleak bost taldeetan (4 lagun) bilduko dira kurtsoaren hasieran eta talde bakoitzak gai baten ardura hartuko du: euskal protesta zikloaren bilakaera, ekintza kolektiboa aztertzeko tresna analitikoak, protesta motak, poliziagintza, eta gatazkaren kudeaketa. Irakasgaian landutako eduki teorikoak eta ikuspegi praktikoak uztartuko dira tailerretan. Gaiaren lanketa sakona 2/3 irakurgaien bitartez egingo da. Ikastaroan zehar, ikasle bakoitzak gutxienik irakurgai baten lanketa partehartzailea kudeatuko du, klasean bertan burutuko den lanketa/eztabaidarako metodologia landuz. Tailerra, bi egunetan egingo litzateke. Ahal bada, ikusentzunezko iturriak eta kanpoko eragileak ekarriko dira gaia argitze aldera.



Teorian sakontzea, adibide praktikoak aztertzea, galderak plazaratzea eta hauen inguruan taldean hausnartzea izango da tailerren helburua.



Ebaluaketaren % 30 joango da tailerrean.



3. IRUZKINA. Sei gaiak biko hiru multzotan antolatuko dira eta multzo bakoitza amaitzerakoan, ikasleak gai horretan erabilitako material guztia (teorikoa eta tailerretan landutakoa) oinarri hartuta iruzkin bat (guztira hiru) osatu beharko du (6/8 orri), eta 10 egunen epean eman beharko dio irakasleari, bigarren gaia amaitzen den egunetik hasita. Bigarren iruzkina ahoz aurkeztu beharko du ikasleak, irakaslearekin edukiko duen elkarrizketaren baitan. Hiru iruzkin horiek, ebaluaketaren %40 osatuko dute.



4. LIBURUA. Ikasleak irakasgarairekin lotutako liburu bat irakurriko du. Hautaketa irakasleak proposatutako zerrenda batetik egingo da. Liburuko edukiak azken iruzkinean txertatzeko ahalegina kontuan hartuko da ebaluaketan.



5. AZKEN IRUZKINA. Azterketaren egunean azken iruzkina egingo da, ikastaroan zehar landutako eduki guztiak kontuan hartuz, irakurritako liburua barne. Idatzi labur edo argazki baten inguruko hausnarketa proposatuko da. Ikas-material guztia eskura izango du ikasleak. Ebaluaketaren %30 ebatsiko da egun horretan.





Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Ahozko defentsa (%): 10
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

IRAKASGAIAREN PLANGINTZA ETA EBALUAKETA.



Gai bakoitzari bataz beste bi aste eskainiko dizkiogu, lau klase, bi ordukoak. Gaiak lanketa hirukoitza izango du: sarrera gisako azalpen teorikoa, irakurgaien lanketa eta tailerra.



1. AZALPEN TEORIKOA. Irakasleak gaiaren aurkezpen orokorra egingo du, ildo nagusiak mahaigaineratuz.



2. TALDEKAKO LANA: TAILERRAK eta IRAKURGAIEN AURKEZPENA. Ikasleak bost taldeetan (4 lagun) bilduko dira kurtsoaren hasieran eta talde bakoitzak gai baten ardura hartuko du: euskal protesta zikloaren bilakaera, ekintza kolektiboa aztertzeko tresna analitikoak, protesta motak, poliziagintza, eta gatazkaren kudeaketa. Irakasgaian landutako eduki teorikoak eta ikuspegi praktikoak uztartuko dira tailerretan. Gaiaren lanketa sakona 2/3 irakurgaien bitartez egingo da. Ikastaroan zehar, ikasle bakoitzak gutxienik irakurgai baten lanketa partehartzailea kudeatuko du, klasean bertan burutuko den lanketa/eztabaidarako metodologia landuz. Tailerra, bi egunetan egingo litzateke. Ahal bada, ikusentzunezko iturriak eta kanpoko eragileak ekarriko dira gaia argitze aldera.



Teorian sakontzea, adibide praktikoak aztertzea, galderak plazaratzea eta hauen inguruan taldean hausnartzea izango da tailerren helburua.



Ebaluaketaren % 30 joango da tailerrean.



3. IRUZKINA. Sei gaiak biko hiru multzotan antolatuko dira eta multzo bakoitza amaitzerakoan, ikasleak gai horretan erabilitako material guztia (teorikoa eta tailerretan landutakoa) oinarri hartuta iruzkin bat (guztira hiru) osatu beharko du (6/8 orri), eta 10 egunen epean eman beharko dio irakasleari, bigarren gaia amaitzen den egunetik hasita. Bigarren iruzkina ahoz aurkeztu beharko du ikasleak, irakaslearekin edukiko duen elkarrizketaren baitan. Hiru iruzkin horiek, ebaluaketaren %40 osatuko dute.



4. LIBURUA. Ikasleak irakasgarairekin lotutako liburu bat irakurriko du. Hautaketa irakasleak proposatutako zerrenda batetik egingo da. Liburuko edukiak azken iruzkinean txertatzeko ahalegina kontuan hartuko da ebaluaketan.



5. AZKEN IRUZKINA. Azterketaren egunean azken iruzkina egingo da, ikastaroan zehar landutako eduki guztiak kontuan hartuz, irakurritako liburua barne. Idatzi labur edo argazki baten inguruko hausnarketa proposatuko da. Ikas-material guztia eskura izango du ikasleak. Ebaluaketaren %30 ebatsiko da egun horretan.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraitua egin duten ikasleak ez ohiko deialdira aurkezten badira, froga horretan ebaluazioaren %40 jokatuko dut, aurreko metodologiaren arabera lortutako emaitza mantendu nahiko balute. Ukatuko balute, ez-ohiko froga horretan ebaluazioaren %100 izango dute, metodologia ez-jarraitua egitea erabaki duten ikasleak bezala.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

-Arendt, H. (1998): Crisis de la República. Taurus. Madrid.
-Arendt, H. (1969, 2021): Indarkeriaz. Katakrak. Iruñea.
-Della Porta, D.& Diani, M. (1999): Social Movements. An introduction. Blackwell Publishers. Oxford.
-Ibarra, P. & Tejerina, B. (eds)(1998): Los movimientos sociales. Transformaciones políticas y cambio cultural. Trotta. Madrid.
-Ibarra, P. (2005): Manual de Sociedad civil y movimientos sociales. Síntesis. Madrid.
-Johnston, H. (2011): States & Social Movements. Polity Press. Cambridge.
-Maquiavelo, N. (2003): Discursos sobre la primera década de Tito Livio. Alianza. Madrid.
-Marchart, O. (2007): El pensamiento político posfundacional. La diferencia política en Nancy, Lefort, Badiou y Laclau. FCE. España.
-McAdam, D. & McCarthy, J. D. & Zald, Mayer, D. (1999): Movimientos sociales: perspectivas comparadas. Istmo. Madrid.
-Tarrow, S. (2012): El poder en movimiento. (3º ed) Alianza. Madrid.
-Tarrow, S. (2012): Srangers at the Gates. Movements and States In Contentious Politics. CUP. New York.
-Tilly, C. (2007): Contienda política y democracia en Europa. 1650-2000. Hacer. Barcelona.
-Tilly, C. (2007): Violencia Colectiva. Hacer. Barcelona.
-Tilly, C.; Tarrow, S. eta McAdam, D. (2001): Dynamics of Contention, CUP, Cambridge. [In Spanish (2005): Dinámica de la contienda política, Editorial Hacer, Barcelona]
-Zubiaga. M. Et al. (2014): La rebelión inacabada. Una historia de la Izquierda abertzale. Icaria: Barcelona.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-Azurmendi, J. (1997). Demokratak eta biolentoak. Elkar. Donostia.

-Azurmendi, J. (1998). Oraingo gazte eroak. Elkar. Donostia.

-Azurmendi, J. (1999). Euskal Herria krisian. Elkarlanean. Donostia.

-Azurmendi, J. (2007): Volksgeist. Herri gogoa. Ilustraziotik nazismora. Jakin.

-Butler, J. (2010): Marcos de Guerra. Las vidas lloradas. Paidos. Barcelona.

-Casanova, I. (2007). ETA. 1958-2008. Medio siglo de historia. Txalaparta. Tafalla.

-Fisas, V. (2001): Cultura de Paz y gestión de conflictos. Icaria. Barcelona.

-Funes, M.J. (ed)(2011): A propósito de Tilly. Conflicto, Poder y acción colectiva. CIS. Madrid

-Laclau, E. (2008): Debates y combates. Por un nuevo horizonte de la política, FCE, Buenos Aires.

-Lederach, J.P. (1998, 2007): Construyendo la paz. Reconciliación sostenible en sociedades divididas. Cuadernos Bakeaz. Bilbao.

-Letamendía, F. (1997): Juego de espejos: conflictos nacionales centro-periferia. Trotta. Madrid.

-Ross, K. (2008): Mayo del 68 y sus vidas posteriores. Ensayo contra la despolitización de la memoria. Acuarela. Madrid

Gehiago sakontzeko bibliografia

-Mouffe, C. & Laclau, E. (1985): Hegemony and Socialist Strategy. Verso. London.
-Olariaga, A. (2020): Euskal Matxinada. Genealogia eta egungo eztabaida. Txalaparta. Tafalla.
-Zizek, S. (2009): Sobre la violencia. Seis reflexiones marginales. Paidós. Barcelona.
-Zubiaga, M. (1999): La autodeterminación como cambio político, in M. Gomez Uranga; I. Lasagabaster; F. Letamendía & R. Zallo (eds.), Propuestas para un nuevo escenario. Democracia, cultura y cohesión social en Euskal Herria, Manu Robles-Arangiz Insititutua, Bilbo.
-Zubiaga, M. (1999): La nueva desobediencia, Ezpala, 12, Bilbo.
-Zubiaga, M. (2002): Gizarte Zibilaren ahotsa eta bere ezaugarriak, Eusko Ikaskuntza, Donostia.
-Zubiaga, M. (2002): Hacia una consulta popular soberanista, Manu Robles-Arangiz Institutua, Bilbo.
-Zubiaga, M. (2007): Boteretik eraginera: mekanismoak eta prozesuak Leitzarango eta Urbina-Maltzagako liskarretan, doctoral thesis, UPV-EHU, Leioa.
-Zubiaga, M. (2009): Desde Lemoiz al TAV, ¿pasando por Leitzaran?, in Batzuen Artean (2009), AHT. Las razones del no, Txalaparta, Tafalla.
-Zubiaga, M., Lasagabaster, I. & Gomez Uranga, M. (2003): Por un proceso soberanista civil y democrático, Manu Robles-Arangiz Institutua, Bilbo.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BARCENA HYNOJAL, IÑAKI BIZENTE
  • GOIKOETXEA MENTXAKA, JULE
  • ZUBIAGA GARATE, MARIO