XSLaren edukia

Gizarte Ikerketa Kualitatiboa25008

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25008

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3958.5
Gelako p.1421
Laborategiko p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gizarte Ikerketa Kualitatiboa Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Graduan zein Soziologiako Graduan irakasten den 6 ECTS kreditudun nahitaezko irakasgaia da. Gizarte ikerketa kualitatibo bat burutzeko urratsak zertan diren, teorikoki eta praktikoki, jorratzea da ikasgaiaren helburua. Horretarako, hainbat teknika kualitatibo landuko ditugu bai maila teorikoan baita maila praktikoan ere.



Helburu zehatzak:

1.- Gizarte ikerketa kualitatiboaren funtsezko ezaugarriak ezagutzea

2.- Gizarte ikerketa kualitatiboaren proiektua sortzen trebatzea

3.- Informazio bilketarako teknika egokienak aukeratzen eta prestatzen saiatzea

4.- Ulermena eta ahoz zein idatzizko adierazpen gaitasuna sustatzea

5.- Talde lana bultzatzea

6.- Sintesi eta analisi kritikoa egiteko gaitasuna piztea

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Soziologiako Graduko bigarren mailako gaitasunak:



C2CC01: Teoria soziologikoko eskola nagusiak analizatzea eta bere ahalmen esplikatiboa balioestea.

C2CC02: Errealitate sozialari aplikatutako kontzeptuak, teknikak eta iturri estatistikoak egokitasunez azaltzea, erabiltzea eta kudeatzea.

C2CC03: Metodo eta ikerkuntza sozialaren oinarrizko teknikak desberdinak (kuantitatiboak eta kualitatiboak) aplikatzea.

C2CC04: Gizarte garaikidea definitzen duten egitura-prozesuak analizatzea eta interpretatzea.

C2CC05: Iritzi publikoaren eta informazio-gizartearen modelo teoriko esplikatibo desberdinak azaltzea eta definitzea.

C2CC06: Soziologikoki, banakoen eguneroko esperientzia osatzen duten bizipenak eta hauek eransten dieten esanahia analizatzea eta interpretatzea.



Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Graduko bigarren mailako gaitasunak:



C2CC01: Politikaren eta gobernantzaren analisi eta diagnostikorako,kontzeptu eta ikuspegi teorikoak, bere bilakaerarekin batera, sistematikoki ulertzea.

C2CC02: Portaera politiko indibidual eta kolektiboa eta bere eraginak ulertu eta analizatzeko, alderdi politikoen eta hauteskunde-prozesuen paperari arreta berezia jarriz, sistema politiko adierazgarrien egitura eta funtzionamendua identifikatzea.

C2CC03: Diagnostikoak edo txostenak lantzeko helburuarekin,fenomeno baten gainean datuak sortu eta lortzeko erreminta praktikoak hartzea. Informazioa kudeatzea eta datu estatistikoak eta dokumentuak interpretatzeko gaia izatea.

C2CC04: Arazoak identifikatzea eta konponbideak proposatzea egoera zehatzen aurrean diseinatzeko eta eragin-lerroak ebaluatzeko ahalmena eta esku-hartzea frogatuz.

C2CC05: Jarduera politikoko informazio-gizartearen modelo teoriko esplikatibo desberdinak eta prozesu komunikatiboen inpaktuak azaltzea eta definitzea.

C2CC06: Bitartekari, interes-gatazkak eta eskubide-defentsa lanetan jarduteko, administrazioaren eta herriaren maila desberdinen arteko erlazioen baldintzatzaileak ulertzea.



Irakasgaiko gaitasunak:



G1.- Gizarte ikerketa kualitatiboaren askotariko tradizioen oinarriak ezagutzea.

G2.- Aipatutako ikuspegia bereizten duten kontzeptu metodologikoak zehatz definitzea.

G3.- Datuen ekoizpen prozesuan ematen diren baldintzak eta egoerak eratu eta ebaluatzea.

G4.- Teknika aniztasuna egokitasunez erabiltzea gizarte ikerketa kualitatiboaren kasu bakoitzean.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

TEORIKOAK:

1. Gizarte ikerketa kualitatiboaren instituzionalizazio prozesua: mailak eta ikuspuntuak [G1,G2]

1.1.-Errealitate sozialaren ezagutza: Soziologia gizartearen zientzia gisa.

1.2.-Gizarte ikerketaren mailak eta ikuspuntuak.



2. Gizarte ikerketa kualitatiborako prozesuaren uneak [G2, G3]

2.1.-Gizarte ikerketa kuantitatiboko prozesuaren oinarrizko ezaugarriak.

2.2.-Gizarte ikerketa kualitatiboko prozesuaren oinarrizko ezaugarriak.

2.3.-Diseinu teknikoaren izaera eta dinamika ikerketa kualitatiboan.



3. Testuak/diskurtsoak ekoizten dituzten teknikak: Elkarrizketa irekia.[G2, G3, G4]

3.1.- Elkarrizketa gizarte ikerketarako tresna gisa.

3.2.- Elkarrizketa motak.



4. Testuak/diskurtsoak ekoizten dituzten teknikak: Eztabaida taldea. [G2, G3, G4]

4.1.-Talde-teknikak eta solasaldia.

4.2.-Talde motak.



5. Testuak/diskurtsoak ekoizten dituzten teknikak: Objektibazio kualitatiboko beste modalitate enpiriko batzuk.[G2, G3, G4]

5.1.- Bizitza-kontakizunak eta bizitzaren istorioak ikerketa kualitatiboan.

5.2.- Behaketa ikerketa kualitatiboan.



6. Ikerketa txostena. [G1,G2,G3,G4]





PRAKTIKOAK:

• Testu zientifikoen irakurketa ulerkorra egitea [G1, G2, G3, G4]

* Kasu eta adibideak aztertzea [G2, G3, G4]

• Ikerketa-txostena egitea: ikerlana planteatzea, ikerlanaren diseinu teknikoa egitea, ikerlanean egin beharreko dinamiken gidoiak egitea, eta landa-lana (elkarrizketak eta taldeak) antolatzea [G1,G2,G3,G4]





MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiak 6 kreditu ditu eta irakaskuntza 39 ordu magistral eta 21 ordu praktikotan banatzen da. Beraz, irakasgaiaren gaitasunak barneratzeko ikasleak ikasgelaz kanpoko 90 orduko lana bete beharko du bere kabuz, eta tutoretzaren bidez.



* SAIO TEORIKOAK: Saio teorikoetan irakasleak gai bakoitzari dagokion oinarrizko aspektu teoriko zein praktikoei buruzko azalpenak emango ditu.



* SAIO PRAKTIKOAK: Saio hauetan ikasleak saio teorikoetan ikusitako alderdiak praktikan jarri egingo ditu.



* BAKARKAKO IKASKETA: Modalitate honetan ikasleak (bakarka edo taldeka) ikasgelaz kanpo agintzen eta proposatzen diren jarduerak landuko ditu, batez ere, irakurgaiak landu, bibliografia bilatu, ikerlana diseinatu, landa lana egin eta aurkezpen idatzia zein ahozkoa prestatu.



* TUTORETZA SAIOAK: Saio hauetan irakasleak ikastearen prozesuaren jarraipena egingo du.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 25
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 45
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAIA:

Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita.



EBALUAZIO FINALA:

Etengabeko ebaluazioari uko egin nahi dutenek ebaluazioko proba baten bidez izango dira ebaluatuak. Proba honek azken notaren % 100 balioko du eta bi zati izango ditu: teorikoa (irakasgaiaren eduki tematikoan oinarritutako galdera teorikoak) eta praktikoa (praktiketan eta banakako zein talde lanetan oinarritutako kasu praktiko baten ebazpena). Proba gainditzeko, proba osatzen duten zati guztiak gainditu beharko dira.



UKO EGITEA:

Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluari jarraiki deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari. Azken ebaluazioaren kasuan, ebaluaketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.



OHAR GARRANTZITSUA:

Osasun arrazoiak direla eta, irakasgaia modalitate ez presentzialera egokitu behar izatekotan, gorago aipatutako ebaluazio sistema bera mantenduko da, bai ebaluazio jarraiari dagokionez baita ebaluazio ez jarraiari ere.









Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioa garatu beharreko proba idatzi baten bidez egingo da, bai ebaluazio jarraiari dagokionez baita ebaluazio finalari ere.



OHAR GARRANTZITSUA:

Osasun arrazoiak direla eta, irakasgaia modalitate ez presentzialera egokitu behar izatekotan, gorago aipatutako ebaluazio sistema bera mantenduko da, bai ebaluazio jarraiari dagokionez baita ebaluazio ez jarraiari ere.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasturtean zehar nahitaez erabili beharreko materialak e-gelan jarriko dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ALONSO, L.E. (1998). La mirada cualitativa en sociología. Madril: Fundamentos.

BLANCHET, A.; CHICLIONE, R.; MASSONNAT, J. y TROGNON, A. (1989). Técnicas de Investigación en Ciencias Sociales. Datos. Observación. Entrevista. Cuestionario. Madril: Narcea.

DELGADO, J.M. y GUTIÉRREZ; J. [Coords.] (1994). Métodos y técnicas cualitativas de investigación en ciencias sociales. Madril: Sintesis.

FLICK, U. (2012). Introducción a la investigación cualitativa. Madril: Morata.

JUARISTI, P. (2003). Gizarte ikerketarako teknikak. Teoria eta adibideak. Bilbo: UPV-EHU.

GORDO, A. y SERRANO, A. (2008). Estrategias y prácticas cualitativas de investigación social. Madril: Pearson-Prentice Hall.

ISPIZUA, M. y LAVIA, C. (2016). La investigación como proceso. Planificación y desarrollo. Madril: Dextra.

VASILACHIS de GIALDINO, Irene (2006). Estrategias de investigación cualitativa. Bartzelona: Gedisa.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ALGUACIL, Julio (2011). Cómo se hace un trabajo de investigación en sociología. Madril: Catarata. AURINI, J. C.; HEATH, M.; HOWELLS, S. (2016). The How to of Qualitative Research. London: Sage.
BIGLIA, B. eta al.(2015). Ikerkuntza Feministarako epistemologiari eta metodologiari buruzko gogoetak. Lan Koadernoak 67.zbk. Hegoa Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU.
BOGDAN, R. C., & BIKLEN, S. K. (2007). Qualitative research for education: An introduction to theory and methods. Boston: Pearson.
CRESWELL, J.W. (2007). Qualitative inquiry & research design: Choosing among the five approaches (2nd ed.). Thousand Oaks, CA: Sage.
CHULIÁ, E. & AGULLÓ, M. V.(2012). Cómo se hace un trabajo de investigación en Ciencia Política. Madril: Catarata.
DENZIN, N. K., & LINCOLN, Y. S. (2012-2013). Manual de Investigación Cualitativa. Bartzelona: Gedisa.
GARCÍA FERRANDO, M.; IBÁÑEZ, J. y ALVIRA, F. [Comps.] (1986). El análisis de la realidad social. Métodos y técnicas de investigación social. Madril:Alianza.
KAUFMANN, J-C. (2021). La entrevista comprensiva. Madril: Dado.
MUCCHIELLI A. (2001). Diccionario de Métodos Cualitativos en Ciencias Humanas y Sociales. Madril: Síntesis.
PLUMMER, K. (1989). Los documentos personales. Madril: Siglo XXI.
RUIZ OLABUÉNAGA, J.I. (1996). Metodología de la investigación cualitativa. Bilbo: Universidad de Deusto.
TAYLOR, S.J. y BOGDAN, R. (1990) Introducción a los métodos cualitativos de investigación. Buenos Aires: Paidós.

Aldizkariak

* Athenea Digital http://antalya.uab.es/athenea/indice/index.html
* Qualitative Sociology Review http://www.qualitativesociologyreview.org
* Sociological Research http://www.socresonline.org.uk/archives.html
* The International Journal of Qualitative Method http://ejournals.library.ualberta.ca/index.php/IJQM/index
* The Qualitative Report http://www.nova.edu/ssss/QR/aindex.html

Web helbideak

http://www.qualitative-research.net/
http://www.c4qi.org/
http://www.aqr.org.au/
http://www.qualitativeresearch.uga.edu/QualPage/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • MARTIN RONCERO, UNAI
  • MARTINEZ DE ALBENIZ EZPELETA, IÑAKI
  • OTERO GUTIERREZ, BEATRIZ

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00 (1)

11:00-13:00 (2)

2-15

10:00-11:00 (3)

12:00-13:30 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-10:00 (1)

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:30-14:30 (1)

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:00-14:00 (1)

Irakasleak

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:00-14:00 (1)

Irakasleak

01 Laborategiko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

10:00-11:00 (1)

Irakasleak

01 Laborategiko p.-4 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

10:00-11:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00 (1)

11:00-13:00 (2)

2-15

11:00-12:30 (3)

11:00-12:00 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

10:00-11:00 (1)

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:30-13:30 (1)

Irakasleak

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:30-13:30 (1)

Irakasleak

31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-10:00 (1)

Irakasleak