XSLaren edukia

Datuen Kudeaketa eta Analisi Estatistikoa I25045

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25045

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3248
Gelako p.1421
Ordenagailuko p.1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai honek fenomeno sozial eta politikoak modu enpirikoan ikertzeko gaitasuna eman nahi die Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Graduko eta Soziologiako Graduko ikasleei; hau da, estatistikak eskaintzen dituen tresnak erabiltzeko gaitasuna.



Ikasgai hau estatistikarako lehen sarrera da Soziologiako eta Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko ikasleentzat. Horrez gain, bi graduotako hirugarren ikasturtean ematen den Datuen Kudeaketa eta Analisi Estatistikoa II ikasgaiaren sarrera ere bada. Modu berean, harreman zuzenean dago bi graduotako hirugarren mailan ematen den Datuen Aldagai Anitzeko Analisia ikasgaiarekin.





Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Gradua zein Soziologiako Gradua lortzen dute ikasleek fenomeno politiko eta sozialak ikertzeko gaitasuna lortu behar dute. Helburu hau kontuan izanik, ikasgai honekin ikasleek gaitasun hauek lortu behar dituzte:



- Azterketa estatistikoak egiteko, datu kuantitatiboak prestatzeko eta kudeatzeko gaitasuna.

- Laginak kalkulatu eta datu estatistikoak haztatzeko gaitasuna

- Estatistika inferentzialaren oinarriak ulertzeko gaitasuna.

- Oinarrizko azterketa estatistiko deskriptiboak eta datuen alderaketak errazak egiteko gaitasuna.

- Ikerketen baitan sortzen diren datu estatistikoak interpretatzeko gaitasuna.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation



Klase magistraletan hiru gai nagusi landuko dira, ikasturtean zehar modu honetan banatuta:



1. IKERKETA PROZESUA, ESTATISTIKAREN ADARRAK, ALDAGAIAK ETA IBM SPSS PROGRAMA (16. astetik 18. astera)

2. ESTATISTIKA DESKRIBATZAILEA (19. astetik 26. astera)

3. ESTATISTIKA INFERENTZIALA (27. astetik 30. astera)



Gai bakoitzaren baitan, honako azpigai hauek landuko dira:



1. IKERKETA PROZESUA, ESTATISTIKAREN ADARRAK, ALDAGAIAK ETA IBM SPSS PROGRAMA (16. astetik 18. astera)



1.1. IKERKETA PROZESUA, IKERKETA TEKNIKAK ETA ESTATISTIKA GIZARTE ZIENTZIETAN

1.2. ESTATISTIKA DESKRIBATZAILEA ETA ESTATISTIKA INFERENTZIALA

1.3. ALDAGAIAK, KONSTANTEAK ETA ALDAGAI MOTAK

1.3.1. Aldagaiak eta konstanteak

1.3.2. Aldagai motak

1.4. ESTATISTIKA, PROGRAMA INFORMATIKOAK ETA IBM SPSS PROGRAMA INFORMATIKOA

2. ESTATISTIKA DESKRIBATZAILEA (19. astetik 26. astera)

2.1. MAIZTASUN TAULAK EDO MAIZTASUN BANAKETAK

2.1.1. Maiztasun-banaketen edo maiztasun-taulen berezitasunak

2.1.2. Aldagai kualitatiboen maiztasun-banaketak edo maiztasun-taulak

2.1.3. Aldagai kuantitatiboen maiztasun-banaketak edo maiztasun-taulak

2.1.4. Maiztasun-taulak eraikitzeko gomendio orokorrak

2.1.5. Maiztasun-taulak irakurtzeko gomendio orokorrak

2.2. DATU MULTZOEN ADIERAZPEN GRAFIKOAK EDO DATU DIAGRAMAK

2.2.1. Sektore-diagrama

2.2.2. Piktograma

2.2.3. Barra-diagrama edo zutabe-diagrama

2.2.4. Histograma

2.2.5. Maiztasun bakunen poligonoa

2.2.6. Maiztasun metatuen poligonoa edo ojiba

2.2.7. Lerro-diagrama

2.2.8. Kaxa-diagrama

2.2.9. Kartograma

2.2.10. Datu-diagramei buruzko gomendio orokorrak

2.3. NEURRI ESTATISTIKO DESKRIBATZAILEAK

2.3.1. Zentro-neurriak edo joera zentraleko estatistikoak

2.3.2. Sakabanatze-neurriak

2.3.3. Joera zentralekoak ez diren posizio neurriak

2.3.4. Forma- edo itxura-neurriak: alborapena eta kurtosia

2.3.5. Kontzentrazio-neurriak: Lorenz-en kurba eta Gini-ren indizea

2.3.6. Neurri estatistiko deskriptiboei buruzko ondorio orokorrak

2.4. BANAKETA NORMALA

2.4.1. Banaketa normalaren berezitasunak

2.4.2. Zorizko aldagaien probabilitate-banaketak eta probabilitatezko banaketa normala

2.4.3. Banaketa normal estandarra

2.4.4. Probabilitateak nola kalkulatu, banaketa normal estandarraren laguntzarekin

2.4.5. Taularen alderantzizko erabilera

2.5. ESTATISTIKA DESKRIBATZAILEA ETA TXOSTENAREN IDAZKETA



3. ESTATISTIKA INFERENTZIALA (27. astetik 30. astera)



3.1. LAGINA ETA LAGINKETA

3.1.1. Zer da lagina?

3.1.2. Laginen abantailak eta desabantailak

3.1.3. Laginketa motak

3.2. LAGINEN ERABILERAREN ONDORIOZ SORTZEN DIREN ERROREAK

3.3. PARAMETROA, ESTATISTIKOA ETA INFERENTZIA ESTATISTIKOA

3.4. INFERENTZIA KLASIKOA ETA TARTE ESTIMAZIOA

3.4.1. Inferentzia klasikoa edo puntu-estimazioa

3.4.2. Estatistika Bayestarra edo tarte-estimazioa

3.5. LAGINKETA BANAKETAK, LIMITEAREN TEOREMA ZENTRALA ETA ERRORE TIPIKOA

3.5.1. Laginketa-banaketak

3.5.2. Limitearen teorema zentrala

3.5.3. Batez bestekoaren errore tipikoa eta populazio finituetarako faktore biderkatzailea

3.5.4. Proportzioen errore tipikoa

3.6. ESTIMAZIOAREN TEORIA

3.6.1. Estimatzaile on baten berezitasunak

3.6.2. Tarte-estimazioa

3.7. HIPOTESI FROGA EDO HIPOTESI KONTRASTEA

3.7.1. Hipotesi-frogetako erroreak

3.7.2. Hipotesi-froga egiteko pausoak

3.7.3. Hipotesi-froga aldebikoak eta aldebakarrekoak

3.8. LAGINAREN TAMAINA NOLA KALKULATU

3.8.1. Laginaren tamaina kalkulatzeko formula eta haren osagaiak

3.8.2. Lagina eta fitxa teknikoa



Gai teoriko hauek guztiak lantzeko, ikasturte honetarako beren-beregi idatzi den liburu hau erabiliko da: JUARISTI, P. (2014): Aldagi bakarreko estatisitka deskribatzailea eta inferentziala gizarte zientzietan: teoria eta adibideak. UPV/EHU-ko euskara eta aleaniztasuneko errektoreordetzaren sare argitalpena.

Liburu hau UPV/EHUko web orriko helbide honetan deskargatu daiteke: http://testubiltegia.ehu.es/Datuen-kudeaketa/datuen-kudeaketa.pdf



4. IKASTURTEAN ZEHAR EGINGO DIREN PRAKTIKAK



Klase magistralez gain, ikasleek bi eratako praktikak egin beharko dituzte: ordenagailuko praktikak eta gelako praktikak.



Ordenagailuko praktikak



Ordenagailuko praktiken bidez, ikasleek datuen kudeaketa eta analisi estatistitikoa IBM SPSS programa informatikoaren bidez egiteko gaitasuna lortu behar dute.

Ikasgaia 15 astetan ematen da. Lehenengo astean ez da ordenagailuko praktikarik izango, beraz, ikasleek bi orduko zazpi praktika egingo dituzte ordenagailu gelan. Honako hauek dira egingo diren praktikak:



1. HISTOGRAMA ETA ZENTRO NEURRIAK (2. astea edo 3. astea, taldearen arabera)

2. SAKABANATZE NEURRIAK (4. astea edo 5. artea, taldearen arabera)

3. JOERA ZENTRALEKOAK EZ DIREN POSIZIO NEURRIAK (6. astea edo 7. artea, taldearen arabera)

4. FORMA NEURRIAK (8. astea edo 9. artea, taldearen arabera)

5. BANAKETA NORMALA (10. astea edo 11. artea, taldearen arabera)

6. LAGINA ETA LAGINKETA (12. astea edo 13. artea, taldearen arabera)

7. HIPOTESI FROGAK (14. astea edo 15. artea, taldearen arabera)



Ordenagailu gelako praktiketara joatea ezinbestekoa da ikasgaia gainditzeko.

MetodologiaToggle Navigation

Goi-Mailako Hezkuntzaren Europako Esparrura egokitutako graduetan eskaintzen diren ikasgai gehienek bezala, Soziologia eta Politika Zientziak eta Kudeaketa Publikoa graduetako bigarren mailan eskaintzen den Datuen Kudeaketa eta Analisi Estatistikoa I ikasgaiak ere 15 asteko iraupena du. Astean 2 ordu teorikoren bidez, bigarren mailako ikasleek 32 ordu eman behar dituzte irakaslearen azalpen teorikoak entzuten (eskola magistralak); 14 orduz aritu behar dira praktikak egiten ikasgelan (astean ordu bat), eta beste 14 ordu ordenagailu-gelan (zazpi astez, astean bi ordu), SPSS programa estatistikoa ikasten. Horrez gain, ikasleek bakarkako lana egin behar dute ikasgelatik kanpo. Hain zuzen ere, irakaslerik gabe, 48 ordu eman behar dituzte teoria lantzen; 21 ordu, praktikak egiten, eta beste 21 ordu, beren kontura ordenagailu-gelan lanak egiten.

Ikastaro hau iraupen eta lan egiteko modu hori kontuan hartuta eginda dago; hau da, Datuen Kudeaketa eta Analisi Estatistikoa I ikasgaia gainditzeko 150 ordu egin behar dira (60 ordu irakaslearekin eta 90 ordu ikasgelaz kanpo).



Ikasgaia gainditzeko azterketa teoriko bat egin behar da, eta praktikak ere gainditu egin behar dira. Praktiketara etortzen ez direnek azterketa teoriko-pratiko bat egin beharko dute.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgaia gainditzeko azterketa teorikoa gainditu behar da eta praktiken atala ere gainditu egin behar da.



Urtean zehar ordenagailuko praktiketara etortzen ez direnek, azterketa teorikoaz gain, azterketa praktikoa ere egin beharko dute.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deian ikasgaia gainditzeko azterketa teorikoa gainditu behar da eta praktiken atala ere gainditu egin behar da.



Urtean zehar ordenagailuko praktiketara ez direnak etortzen, azterketa teorikoaz gain, azterketa praktikoa ere egin beharko dute.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Esan bezala, ikasturtean zehar oinarrizko liburu hau erabiliko da:



JUARISTI, P. (2014): Aldagi bakarreko estatisitka deskribatzailea eta inferentziala gizarte zientzietan: teoria eta adibideak. UPV/EHU-ko euskara eta aleaniztasuneko errektoreordetzaren sare argitalpena. Liburu hau helbide elektroniko honetan dago: http://testubiltegia.ehu.es/Datuen-kudeaketa/datuen-kudeaketa.pdf



Aldizkariak

European Journal of Political Research
Inguruak. Revista Vasca de Sociología y Ciencia Política
International Political Science Review.
Revista de Estudios Políticos
Revista Española de Ciencia Política y de la Administración.
Revista Internacional de Sociología

Web helbideak

Centro de Investigaciones Sociológicas (CIS) (www.cis.es)
Consejo Superior de investigaciones Científicas (CSIC) (www.csic.es)
EUROSTAT (http://europa.eu)
Euskobarometro (www.ehu.es/cpvweb)
Gabinete de prospecciones sociológicas del País Vasco (www.euskadi.net)
Instituto Vasco de Estadística. EUSTAT (www.eustat.es)
Instituto Nacional de Estadística. INE (www.ine.es)
Instituto Navarro de Estadística (www.cfnavarra.es/estadistica)

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BARCENA HYNOJAL, IÑAKI BIZENTE
  • GOIKOETXEA MENTXAKA, JULE
  • ZUBIAGA GARATE, MARIO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00 (1)

09:00-11:00 (2)

17-30

11:00-13:00 (3)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

13:30-15:30 (1)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-4 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

13:30-15:30 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

10:00-12:00 (1)

13:00-15:00 (2)

17-30

11:00-13:00 (3)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

10:00-11:00 (1)

Irakasleak

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

13:00-14:00 (1)

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-11:00 (1)

Irakasleak