XSLaren edukia

Teoria Politiko Garaikidea27186

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27186

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Mintegia1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

1.- TEORIA POLITIKO GARAIKIDEA irakasgaia Politika Zientziako diziplina sostengatzen duten oinarrizko ideia eta kontzeptuak barneratzeko ardatzaz garrantzitsua da. Ondoko irakasgaiei zuzenki lotuta dago: POLITIKA ZIENTZIAKO OINARRIZKO KONTZEPTUAK (1. Maila / Lehen Lauhilekoa), ANALISI POLITIKOAREN OINARRRIAK (1. Maila / Bigarren Lauhilekoa) eta PENTSAMENDU POLITIKOAREN HISTORIA (2. Maila / Lehen Lauhilekoa). Zehazki, irakasgaiak aipatu irakasgaien edukiak sakontzeko balio du, XX. eta XXI. mendetan garaturiko teoria politiko ezberdinen testuinguru bereziaren baitan.



2. TEORIA POLITIKO GARAIKIDEA irakasgaiaren eta bere edukien xedeak bi ikasketa mota uztartzen ditu. Batetik, eztabaida teoriko-politiko garaikideak elikatzen dituzten oinarrizko kontzeptuak ikastea:

politikotasunaren kontzeptualizazioa eta boterearen kontzeptua, Estatuaren papera eta demokrazia ereduak, legea/zilegitasuna tentsioa eta betebehar politikoaren oinarriak, justiziaren ideia, boterearen lurralde egituraketa gizarte multikultural eta eleanitzetan, feminismoaren fenomenoa, bioteknologiaren garapena eta politika publikoetan duen eragina, liberalismo eta komunitarismoaren arteko eztabaida, globalizazioaren erronkak. Bestetik, garai ezberdinetako eztabai teoriko nagusien protagonista izan diren egile garrantzitsuak landuko dira ere.



3. Ikasgaiaren dinamikak heziketa-jarduerak eta irakaskuntza-ikaskuntza metodologia uztartzen ditu, Europako ECTS kredituaren eta EEESaren gidalerroekin bat: saio magistralak (apunteak kurtso hasieran banatuko dira) eta gelako eta laborategiko praktikak (aipatu praktiketarako materiala kurtso hasieran banatuko da ere).



4. Ikastaroaren gai-zerrendak saio teoriko eta eztabaidarako saio praktikoak aurreikusten ditu. Azken horiek ikasleek landu eta zehaztu beharko dituzte, egin aurretik. Ez da beharrezkoa klaseetara etortzea. Ikastaroaren dinamika, ordea, parte-hartzailea da nagusiki. Ikastaroak saio teorikoak eta saio praktikoak uztartuko ditu. Horiek ebaluazioari buruzko atalak dioenari jarraiki ebaluatuko dira, ohiko deialdian zein ezohiko deialdian.



5. Ikastaroaren ebaluazioak bi formatu ditu. Lehena azterketa batekin itxiko den ebaluazio misto batean datza. Bigarrena, ezohikoa, ahozko azterketa batekin osatutako idatzizko azterketa batean oinarritua dago.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

A) GAITASUN GENERIKOAK

A1. Ezaguera eskuratzea eta kontzeptu, teoria eta ikuspegi metodologikoen esanahia eta egokitasuna ulertzea inguru politikoaren fenomenoak behatzeko (Zeharkakoa).

A2. Arazo politikoei eta gizartearen beharrei buruzko informazioa sintetikoki aztertzea, ikuspegi kritikoa garatuz eta zorroztasun intelektual eta morala erabiliz eginkizun profesionalean (Zeharkakoa).

A3. Administrazio Publikoen egitura, antolakuntza eta funtzionamendua ulertzea, beren maila ezberdinetan, administrazioa planifikatu eta kudeatzeko prozesuak zehaztu ahal izateko (Generikoa).

A4. Erakunde eta sistema politikoen egitura eta funtzionamendua ulertzea ikuspegi konparatzaile batetik, beren osagaiak eta jardute lege-markoak identifikatzeko, elkarren arteko harremanak interpretatzeko, beren funtzionamenduari buruzko ondorioak atera eta bestelako aukerak proposatzeko (Generikoa).

A5. Nazioarteko politika ulertzea, bere eragile eta erakunde-, antolakuntza- eta politika-egituren eta beste arloekin duen harremanaren identifikazioaren bidez, eskualdekatze eta eskualdeak munduan integratzeko prozesuak aztertu eta erabakiak hartzeko testuingururako eszenatoki berriak identifikatzeko (Generikoa).

A6. Gobernantzari eta xede publikoak eta erabaki politikoak ezartzeko prozesuei buruzko ikuspuntuak ezagutzea politika publikoak planifikatu, ezarri, ebaluatu eta aztertu ahal izateko (Generikoa).

A7. Hauteskunde prozesuak ezagutzea, lehentasun politikoen sortze eta adierazpenetik sistema demokratikoen logika ordezkatzaileraino, komunikazio politikoko kanpainak egin, hauteskunde ondoko eszenatokiak zehaztu eta beren emaitzak interpretatu ahal izateko (Generikoa).

A8. Adierazleak zehaztea datu kuantitatibo zein kualitatiboez baliatuz fenomeno politikoen eta erakunde eta

administrazioen funtzionamenduaren dimentsio ezberdinak identifikatu, aztertu eta ebaluatu ahal izateko (Zeharkakoa).

A9. Aktore politikoak, beren gaitasuna eta portaera identifikatzea testuinguru zehatz batean, sistema politikoan duten

eraginak aztertu eta eszenatoki ezberdinak aurreikusi ahal izateko (Generikoa).



B) IKASKUNTZAREN EMAITZAK (GAITASUN ZEHATZAK)

B1. Egile nagusien eta aipatuek XX. eta XXI. mendetako Politika Zientziako eztabaida normatiboari egin dioten ekarpenaren ikuspegi globala eskuratzea. Diziplinaren garapen teorikoak izan dituen aro nagusiak baldintzatu dituzten egile handien lana ezagutzea.

B2. Diziplinako korronte teoriko garaikide ezberdinak ulertzea: beraien arteko harremanak, beren argudioak, ekarpenak, jorratu dituzten gaiak, politika modernoaren ikuspegian izan duten eragina.

B3. Ikuspuntu teoriko ezberdin horien ezaguera dela medio, zenbait erreminta praktiko eskuratzea fenomeno politiko garaikideak aztertu ahal izateko. Pentsatzen ikastea eta gai ezberdinen inguruko argudioak emateko gaitasunak agertzea.

B4. Diziplinak azken hamarkadotan bizi izan dituen eztabaida normatiboen gai nagusiak kritikoki eta espiritu diskurtsibo dialektikoarekin aztertzea.

Gai horien jatorria ulertzea, aporiak eta ikuspegi teoriko bakoitzak gai bakoitzean dituen kontraesanak aztertzea, ikuspegi teoriko ezberdinetatik emaniko argudioak identifikatzea. Aroak eta argudioak defendatzen dituzten eragileak bereiztea eta beren garrantzi politikoa ebaluatzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. gaia. Zer da teoria politikoa?

2. gaia. Boterearen kontzeptua eta teoriak.

3. gaia. Legalitatea, legitimitatea eta betebehar politikoa.

4. gaia. Teoria politikoaren nolakotasuna. Demokrazia kontzeptuak.

5. gaia. Teoria politikoaren lekua. Nazionalismoa, Lurraldea, Burujabetza, Federalismoa, Sezesioa, Globalizazioa.

6. gaia. Teoria politikoa, zertarako? Justiziaren kontzeptua.

7. gaia. Teoria politiko Feminista.

8. gaia. Teoria politiko Kritikoa.

MetodologiaToggle Navigation

Heziketa-jarduerek (irakaskuntza modalitateak) eta ikastaroaren metodologiak klasean eginiko lanari eskainitako ordu zehatzak ikasleak bere kabuz egin beharko duen lanarekin uztartuko dituzte. Azken hori praktiketan eta irakasgaiaren azken ebaluazioan hartuko da aintzat.

Irakasgaiaren lan-zama honela banatuko da: 60 ordu klasean lan egiteko (4 ordu astero, saio teorikoak zein praktikoak).

Horiez gain, norberak bere kabuz egin beharko duen lanari eskainiriko 90 ordu inguru (materialen irakurketa, lanen eta tailer praktikoen prestaketa, ebaluazio-txostenak).

Saio magistralek ikastaroaren % 80a hartuko dute (60tik 46) eta klasean egindako praktikek ikastaroaren % 20a (60tik 14), araudiak dioena betez. Esan halere saio magistralek dinamismo kutsu bat izango dutela, ikasleen partaidetza sustatzeko eta klasean eginiko praktikak arinak eta intentsuak izan eta ustiapen handiena ahalbidetu dezaten.

Klasean eginiko praktikak astean behin izango dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko Ebaluazioa mistoa izango da. Ondorengo frogak izango ditu: idatzizko azken azterketa (% 50a) eta etengabeko ebaluazioko praktikak ikastaroan zehar, horretarako antolatu tailerren edukietatik abiatuta (% 50a).



Indarrean dagoen Unibertsitateko arauei jarraiki, salbuespeneko arrazoiengatik klasera etorri ezin duten ikasleen edo ikastaroaren ebaluazio-dinamika arrunta jarraitu ezin dutenen ebaluazioak Ohiko Ebaluazio egokitua izan dezake. Horretarako beren egoera irakasleari jakinarazi beharko diote, ikastaroa osatzen duten hamabost eskola-astetako hirugarrena bukatu baino lehen. Horrela bada, ondoko prozedura aplikatuko da aipatu pertsonen ebaluazioan: idatzizko azken azterketa bat (% 50a) eta ahozko/idatzizko/praktika azterketa, non ikastaroko material guztiez gain irakaslearekin

adosturiko liburu baten irakurketa sartuko den. Azterketan irakasleak proposaturiko gaiak edo ideiak azaltzea eskatuko zaio irakasleari (% 50a).



Azken ebaluazioa lortzeko bi frogak gainditu beharra dago, bai azken azterketa baita froga praktikoa ere. Honela, ikasleak 2,5 puntu lortu beharko ditu, gutxienez, froga bakoitzean.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko ebaluazioak (hau da, ikasturteko bigarren deialdia) idatzizko azterketa bat izango du (% 50a) eta baita ahozko/idatzizko/praktika froga bat (% 50a), Ohiko Deialdian egindakoaren antzera.

Nahi duten ikasleek azken azterketako edo ikastaroan zehar eginiko froga praktikoetako nota gorde dezakete, betiere aipatu nota partzialak gutxieneko 2,5eko puntuazioa gainditu badu. Ez badute aipatu nota partziala mantendu nahi eta Ezohiko Deialdian parte hartzeko asmoa badute, asmo hori irakasleari jakinarazi beharko diote, esandako Ezohiko Deialdiaren data baino lehen. Kasu horretan, ikaslearen azken nota Ezohiko Deialdian eginiko frogan lorturiko hori izango da; hau da, Ohiko Deialdian lorturiko notari efektu guztietarako uko egin diola ulertuko da.



Klasera erregularki ez doazen edo ikastaroaren ebaluazio-dinamika arrunta jarraitu nahi ez duten pertsonak ezohiko deialdian ebaluatzeko (gogoratu horretarako beren egoera irakasleari jakinarazi beharko diotela, ikastaroa osatzen duten hamabost eskola-astetako hirugarrena bukatu baino lehen) ondoren ezarritako prozedura jarraituko da: idatzizko azken azterketa bat (% 50a) eta ahozko/idatzizko/praktika azterketa, non ikastaroko material guztiez gain irakaslearekin adosturiko liburu baten irakurketa sartuko den. Azterketan irakasleak proposaturiko gaiak edo ideiak azaltzea eskatuko zaio irakasleari (% 50a). Pertsona hauek ezingo dute Ohiko Deialdiko inolako notarik mantendu.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

BARRY, Brian (1996): “Teoría política: lo viejo y lo nuevo”, en Robert E. Goodin y Hans-Dieter
Klingemann, eds.: Nuevo manual de Ciencia Política, Madrid, Istmo, 2001, pp. 765-791.
MAIZ, Ramón, comp. (2001): Teorías políticas contemporáneas, Valencia, Tirant Lo Blanc.
PAREKH, Bhikhu (1996): “Teoría política: tradiciones en filosofía política”, en R.E. Goodin y H.D.
Klingemann, eds.: Nuevo manual de Ciencia Política, Madrid, Istmo, 2001, pp. 727- 748.
GARGARELLA, R. (1999): Las teorías de la justicia después de Rawls. Un breve manual de filosofía política. Paidós. Barcelona.
RAPHAEL, D. D. (1983). Problemas de filosofía política, Alianza Universidad.
ANTXUSTEGI, E. (1998). Filosofia politikorako irakurketak I eta II. UPV-EHU.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BARRY, Brian (1996): “Teoría política: lo viejo y lo nuevo”, en Robert E. Goodin y Hans-Dieter

Klingemann, eds.: Nuevo manual de Ciencia Política, Madrid, Istmo, 2001, pp. 765-791.

MAIZ, Ramón, comp. (2001): Teorías políticas contemporáneas, Valencia, Tirant Lo Blanc.

PAREKH, Bhikhu (1996): “Teoría política: tradiciones en filosofía política”, en R.E. Goodin y H.D.

Klingemann, eds.: Nuevo manual de Ciencia Política, Madrid, Istmo, 2001, pp. 727- 748.

----

GARGARELLA, R. (1999): Las teorías de la justicia después de Rawls. Un breve manual de filosofía política. Paidós.

Barcelona.

RAPHAEL, D. D. (1983). Problemas de filosofía política, Alianza Universidad.

ANTXUSTEGI, E. (1998). Filosofia politikorako irakurketak I eta II. UPV-EHU.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ARENDT, Hannah (1963): Eichmann en Jerusalén. Un ensayo sobre la banalidad del mal, Barcelona, Lumen, 2003.
BENHABIB, Seyla (1990): Teoría feminista y teoría crítica, Valencia, Alfons el Magnanim.
DOWNS, Anthony (1957): La teoría económica de la democracia, Madrid, Aguilar, 1973.
KYMLICKA, Will (1995): Ciudadanía multicultural. Una teoría liberal de los derechos de las minorías, Barcelona, Paidós,
1996.
RAWLS, John (1971): Una teoría de justicia, México, Fondo de Cultura Económica, 1978.
VON BEYME, Klaus (1991): Teoría política del siglo XX. De la modernidad a la postmodernidad, Madrid, Alianza, 1994.
----
AGAMBEN, G. (2010): Estado de excepción. Homo sacer II, 1. Pre-textos. Valencia.
ARENDT, H. (1998): Crisis de la República. Taurus. Madrid.
AZURMENDI, J. (1997). Demokratak eta biolentoak.Elkar. Donostia.
MARCHART, O. (2009): El pensamiento político posfundacional. La diferencia política en Nancy, Lefort, Badiou y
Laclau.FCE. México.
MOUFFE, C. (1999):El retorno de lo político. Comunidad, ciudadanía, pluralismo, democracia radical. Paidós. Barcelona.
SASSEN, S. (2010): Territorio, autoridad y derechos. De los ensamblajes medievales a los ensamblajes globales. Katz.
Buenos Aires.

Aldizkariak

Political Theory
Revista Española de Ciencia Política

Web helbideak

Lapiko kritikoa
Traficantes de sueños

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BARCENA HYNOJAL, IÑAKI BIZENTE
  • GOIKOETXEA MENTXAKA, JULE
  • ZUBIAGA GARATE, MARIO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00 (1)

09:00-11:00 (2)

17-30

09:00-10:30 (3)

09:30-11:00 (4)

Irakasleak

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

12:00-14:00 (1)

Irakasleak

01 Mintegia-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

12:00-14:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

13:00-15:00 (1)

11:00-13:00 (2)

17-30

12:30-14:30 (3)

12:00-13:00 (4)

Irakasleak

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

13:00-14:00 (1)

Irakasleak