XSLaren edukia

Sektore Publikoaren Ekonomia27194

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
27194

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3958.5
Mintegia710.5
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgaiaren helburua da Sektore Publikoak ekonomian duen eginkizuna, bere jokabidea, eta horrek ekonomiaren gain eragiten dituen ondorioak, ikuspegi kritiko batez azertzea.

Horretarako Estatuak jarduera ekonomikoaren gain esku hartzeko dituen tresnak aztertuko ditugu, aurrekontu publikoetan gauzatzen direnak, hala nola: finantziazio iturriak, gastu politiken bidezko eskuhartze mailak eta motak. Horrekin batera, analisi konparatua egiteko bidea ematen diguten hainbat adierazle ekonomiko erabiliko ditugu, sektore publikoaren jarduketa ebaluatzeko helburuaz.

Irakasgaia behar den moduan jarraitu ahal izateko, aurreko ikasturteetan jasotako Ekonomiazko ezaupideak beharrezkoak dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GRADUKO ZEHARKAKO GAITASUNAK

Ingurumen ekonomikoan ematen diren fenomenoaz konturatzeko, oinarrizko kontzeptu eta metodologien esanahia eta egokitasunak ulertzeko ezagutza lortzea.

Gizartearen beharren eta arazo ekonomikoen inguruko informazio sintetikoa aztertzea, profesioan jarduteko iritzi kritikoa eta zehaztasun intelektuala garatuz.

Datu kuantitatiboak eta kualitatiboak erabiliz, fenomeno ekonomikoen dimentsioak eta administrazioen eta instituzioen funtzionamenduak aztertu eta ebaluatu ahal izateko adierazleak eraikitzea.



KURTSOKO GAITASUN OROKORRAK

Antolaketa eta kudeaketa trebetasunak garatzea, ekintza zehatzak planifikatu eta burutzeko, bereziki kudeaketa publikoaren eta politika ekonomikoaren eremuan.



IKASKETAREN EMAITZAK

1. Sektore publikoaren eginkizun eta jokabideaz hausnartzea, jarduketa publikoak ekonomian nola justifikatzen den eta zer ondorio eragiten dituen ikuspegi kritikoaz aztertuz

2. Aurrekontu Publikoa Administrazio Publikoaren jarduera ekonomiko eta finantzarioaren argazki gisa ulertu eta interpretatzea

3. Aurrekontu Publikoa kudeaketa tresna gisa aztertzea, finantzazio iturriei buruz eta gastu politiken bitartez gauzatzen den esku-hartze maila eta motaz hausnartuz

4. Estatuaren jarduera ekonomikoa baloratzea, analisi konparatua egiteko bidea ematen diguten hainbat adierazle ekonomiko erabiliz

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

PROGRAMA TEORIKOA



1.GAIA SEKTORE PUBLIKOA EKONOMIAN

Estatuak Ekonomian duen eginkizunak izandako bilakaera. Eremu ekonomikoan esku-hartze publikoa zergatik eta zertarako azaltzen duten ekarpenak. Estatuaren funtzio nagusiak eta esku-hartze publikoak Ekonomian hartzen dituen alor nagusiak.



2.GAIA ESKUHARTZE PUBLIKOAREN TRESNAK: GASTU ETA SARRERA PUBLIKOAK

Gastu Publikoa: kontzeptua, sailkapena, bilakaera. Gastu Publikoko politikak. Sarrera Publikoak eta zergapetzea: kontzeptua, sailkapena, bilakaera. Zerga-politika. Defizit Publikoa eta haren finantziazioa.



3.GAIA AURREKONTU PUBLIKOA

Aurrekontu Publikoa: kontzeptua, ezaugarriak eta printzipioak. Aurrekontuaren egitura eta edukia. Aurrekontu-zikloa. Aurrekontu-kontuen saldoak.



4.GAIA ESPAINIAKO SEKTORE PUBLIKOA: EZAUGARRI NAGUSIAK

Espainiako Sektore publikoa: eremua eta agente nagusiak. Espainiako zerga-sistemaren egitura eta ezaugarriak. Gastu publikoaren egitura eta gastu politikak. Espainiako Sektore publikoaren dimentsioa, adierazleen bitartez.



5.GAIA EUSKAL SEKTORE PUBLIKOA: EZAUGARRI NAGUSIAK

Eskumen eremu eta agenteak. Kontzertu Ekonomikoa eta Hitzarmen Ekonomikoa. Estatuarekiko harreman finantzarioak: Kupoa eta Ekarpena. Zerga alorra: politika fiskala EAEn eta NFKn. EAEren egituratze politiko berezia (erakunde komunak eta foru organoak) eta hortik eratortzen diren bereizgarri finantzario eta fiskalak.



PRAKTIKEN PROGRAMA



1.- Aurrekontu publikoak aztertzeko tresnak: datu eta adierazleen bilaketa eta analisia

2.- Artikulua zientifikoak irakurri, landu eta ulertzea, analisi kritikoa burutzeko xedez

3.- Idatzizko lan bat egin eta klasean aurkeztea, ezaugarri esanguratsuenak nabarmenduz

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaia lantzeko erabiliko den metodologiak bi oinarri nagusi dauzka: batetik, klase teorikoak, irakaslearen kargu izango direnak; eta bestetik, programako gaiei buruzko aplikazio praktikoak: adierazle ekonomikoak erabiltzea, problemak ebaztea, eguneroko gaiei buruzko iruzkinak. Horretarako ikasgelan dauden ikusentzunezko baliabideak erabiliko dira (power point, bideoak, audioak...)

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 30
    • Aurrekontu publikoari buruzko ariketa praktikoa (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1.- EBALUAZIO JARRAITUKO SISTEMA



.- Asistentzia erregularra eta partehartze aktiboa: %15

.- lan idatziak eta klasean komentatuak: %15

.- Bibliografia bilatuz lan bat egin eta gelan aurkeztea: %30

.- Aurrekontuei buruzko ariketa idatzia: %40



Ebaluazio jarraituan partehartzeko ezinbesteko baldintzak:

.- Ebaluazio jarraituari helduz gero goiko lau atalak bete behardira. Horietakoren bat beteko ez balitz azken ebaluazioko sistemara pasako litzateke, horretarako zehaztutako materialak erabiliz.

.- Derrigorrezko asistentzia eskatzen da (gutxienez eskola oduen %80 bermatu behar da) eta jarduerak osatzeko ezartzen diren epeak errespetatzea.



UKO EGITEA

Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluari jarraiki deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



2.- AZKEN EBALUAZIOKO SISTEMA

Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita.

Kasu honetan ikasgaiaren ebaluaziorako erabiliko diren materialak zehaztuko dira azken kalifikazioaren %100 izango delarik.



UKO EGITEA

Azken ebaluazioaren kasuan, ebaluazio egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.









Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1.- EBALUAZIO JARRAITUKO SISTEMA



.- Asistentzia erregularra eta partehartze aktiboa: %15

.- lan idatziak eta klasean komentatuak: %15

.- Bibliografia bilatuz lan bat egin eta gelan aurkeztea: %30

.- Aurrekontuei buruzko ariketa idatzia: %40



Ebaluazio jarraituan partehartzeko ezinbesteko baldintzak:

.- Ebaluazio jarraituari helduz gero goiko lau atalak bete behardira. Horietakoren bat beteko ez balitz azken ebaluazioko sistemara pasako litzateke, horretarako zehaztutako materialak erabiliz.

.- Derrigorrezko asistentzia eskatzen da (gutxienez eskola oduen %80 bermatu behar da) eta jarduerak osatzeko ezartzen diren epeak errespetatzea.



UKO EGITEA

Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluari jarraiki deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.





2.- AZKEN EBALUAZIOKO SISTEMA

Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita.

Kasu honetan ikasgaiaren ebaluaziorako erabiliko diren materialak zehaztuko dira azken kalifikazioaren %100 izango delarik.



UKO EGITEA

Azken ebaluazioaren kasuan, ebaluazio egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.





Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasgaia ongi jarraitu ahal izateko ezinbestekoa da ikasgai-zerrendan agertzen diren teoriko zein praktiko ikasgai bakoitzari buruzko eGELA plataforman eskaintzen den materiala erabiltzea.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Albi Ibañez, Emilio; Zubiri, Ignacio; González-Páramo, José Manuel (2009): Economía Pública I y II (3ª Edición Actualizada). Editorial Ariel.



Bustos Gisbert, Antonio (2015): Curso básico de Hacienda Pública, Editorial Colex.



Egea Ibáñez, Enrique (2008): Lecciones de Hacienda Pública (sector público y presupuestos). Diego Marín Librero editor.



Gonzalo y González, Leopoldo (2005): El Sector Público en España. El sujeto y el campo de actividad financiera pública. Régimen presupuestario de las Administraciones Públicas. Editorial Dykinson.



Stiglitz, Joseph E. ; Rosengard, Jay K. (2016): La Economía del Sector Público (4ª edición). Editorial A Bosch.





Gehiago sakontzeko bibliografia

Albi Ibañez, Emilio; Onrubia, Jorge (2015): Economía de la Gestión Pública. Cuestiones fundamentales. Ed. Ramón Areces.

Álvarez, Fernando; Corona, Juan F.; Díaz, Amelia (2007): Economía Pública, una introducción. Ariel.

De Pablos Escobar, Laura; Valiño Castro, Aurelia (2000): Economía del Gasto Público: Control y Evaluación. Ed. Civitas.

Egea Ibáñez, Enrique (2009): Sector Público. Delimitación, dimensión, composición y evolución. Aranzadi, Thomson Reuters.

Lopez, Mª Teresa, Utrilla Alfonso (2000): Lecciones sobre el Sector Público Español. Ed. Civitas.

Utrilla, Alfonso; Urbanos, Rosa Mª (2001): La Economía Pública en Europa. Editorial Síntesis

Aldizkariak

Gestión y Análisis de Políticas Públicas

Hacienda Pública Española

Presupuesto y Gasto Público

Web helbideak

Ad concordiam: Ekonomia-Itunaren sustapenerako erakundea
http://www.conciertoeconomico.org/

Departamento de Hacienda y Finanzas del Gobierno Vasco
http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/ogasun-finantza-saila/hasiera/

Eurostat
ec.europa.eu/eurostat/

Eustat
http://www.eustat.eus/

Instituto Nacional de Estadística
http://www.ine.es/

Ministerio de Hacienda y Función Pública
http://www.minhafp.gob.es

OECDren atari estatistikoa
https://stats.oecd.org/

Secretaria de Estado de Presupuestos y Gastos
http://www.pap.minhafp.gob.es/sitios/pap/es-ES/Paginas/Inicio.aspx

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALSASUA LOPEZ, JESUS LUIS
  • ETXANO GANDARIASBEITIA, IKER
  • URIZAR ELCANO, ITZIAR

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

13:00-15:00 (1)

13:00-15:00 (2)

17-30

13:00-15:00 (3)

13:00-13:30 (4)

Irakasleak

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

13:30-14:00 (1)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

14:00-15:00 (1)

Irakasleak