XSLaren edukia

Komunikazioa Euskaraz: Gizarte Zientziak25038

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25038

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Komunikazio-gaitasunak funtsezkoak dira Giza eta Gizarte Zientzietako alor guztietan. Izan ere, arloko profesionalek askotariko egoera komunikatiboei erantzun beharko diete beren ohiko zereginetan; informazio eta datu-bilketan; landa-lanean; idatziak, azalpenak eta hitzaldiak prestatzean; komunikabideetan; jarduerako beste kide batzuekiko harremanetan, eta abar. Horrek ezinbestean eskatuko dio hainbat talderekin eta hainbat esparrutan lan egitea; parte-hartzea eta lankidetza eskatuko dizkio.

Prestakuntza-prozesuan zehar, beraz, honako gaitasunak eskuratu beharko ditu, besteak beste: Soziologia eta Politika gaiei buruzko ideiak, argudioak, arazoak eta konponbideak ahoz adierazteko gai izatea, askotariko entzuleen aurrean; laneko dokumentuak idazteko gai izatea, hainbat testuingururi buruzkoak eta askotariko irakurleei egokituak; etengabeko prestakuntzarako jarrera ona izatea, gizarte- zein politika-esparruetako esku hartzeetan eragiteko eta laneko garapenean hobetzen laguntzeko; sarearen eta komunikazio digitalaren ahalmen erretoriko berriak ondo ezagutzea.

Bestalde, Soziologia eta Politikako profesionalek ere komunikazioaren eta hedabideen esparruan egiten duten ekarpena funtsezkoa da, ohiko solaskide eta gogoeta-kide direlako hedabideen eguneroko jardunean. Gainera, kontuan harturik Soziologia eta Politikaren esparruko jardun garrantzitsuenak gazteleraz edo frantsesez garatu ohi direla, profesionalak euskal komunikazioan trebatzeak berebiziko garrantzia du Soziologia eta Politikaren esparruak euskalduntze aldera, eta ondorioz, eremu publiko soziopolitikoan euskararen normalizazioa sustatze aldera. Profesional horien ahozko zein idatzizko ekoizpenak erreferentziazko eredutzat hartzen dira gizartean. Funtsezkoak dira, beraz, esparru hauetako profesionalak eredu soziolinguistikoak iruteko, eta lehentasunezko lekua hartzen dute euskararen normalizazioan.

Komunikazioarekin lotutako behar horiek islatuta daude Soziologia Graduko ikasketa-planean zehazturiko gaitasun orokor hauetan, betiere euskarazko komunikazioa oinarri hartuta.



- Datuen eta praktika sozialen gaineko jarrera kritikoa garatzea.

- Etorkizun profesionalari begira, argudiatzeko eta analisi soziologikoak egiteko garaian zorroztasun intelektual eta etikoa erabiltzea.

- Ikerkuntza soziologikoko txosten bat lantzea eta aurkeztea



Halaber, Gradu Amaierako Lanean ikasleak hizkera akademikoari dagozkion parametro linguistikoak ezagutu behar ditu, txosten idatzia garatzeko. Begi bistakoa da ahozko eta idatzizko komunikazioarekin lotutako gaitasunek ikasle guztiek egin behar duten gradu-bukaerako lanean arrakasta izateko duten garrantzia. Hartara, berariaz zehaztuta daude gaitasun horiek Soziologiako Graduko zein Politika Zientzien Graduko ikasketa-planean lan horri eskainitako atalean. Garrantzitsua da azpimarratzea euskararen kasuan, arrazoi soziolinguistikoak direla eta, berebiziko ahalegina egin behar dutela Gizarte Zientzien alorreko profesionalek komunikazio-egoera desberdinetan egokiro erantzun ahal izateko behar duten errepertorio linguistikoa garatze aldera. Zehazkiago, goi mailako tituludunengandik edozein gizartetan espero den bezala, euskararen erregistro formalak zuzen eta egoki erabiltzeko gauza behar dute izan, ahoz zein idatziz, arte alorreko profesionalek.

'Komunikazioa euskaraz: Gizarte Zientziak' (KE) irakasgaian komunikazio-egoeren eta testu-generoen aniztasuna landuko da, Gizarte Zientzien alorreko profesionalek beren lana euskaraz egin ahal izateko ezinbestekoa duten gaitze linguistikoan sakonduz, eta alor akademiko eta profesionaletan baliatu beharko dituzten zenbait testu-genero lantzen dira, ahozkoak zein idatzizkoak, eta espezializazio maila desberdinetakoak: iritzi-artikuluak, artikulu akademikoak, komunikazioak, txostenak, hitzaldiak, eta abar.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1. Irakasgai honek GAITASUN HAUEK hartuko ditu jomugan:

1. gaitasuna. Soziologia eta Politika Zientzien arloan ohikoak diren komunikazio molde bereziak (ahozkoak, idatzizkoak, bideratzeko gaitasuna (dibulgazioa, eztabaida, iritzi-artikuluak, artikulu akademikoa…).

2. gaitasuna. Modu eraginkor eta argian komunikatzea, ahoz zein idatziz, beste profesionalekin, erakundeekin eta hedabideekin, bakoitzaren maila eta beharretara egokituz eta moldea birformulatuz.

3. gaitasuna. Hainbat iturritako informazioa bilatzea, analizatzea eta kudeatzea, eta datu horiek kritikoki interpretatzea.

4. gaitasuna. Euskal kulturako adierazpideen interpretazio soziopolitikoak egiteko gaitasuna.

ZEHARKAKO GAITASUNAK:

Gaitasun horiek lantzeko metodologia aktibo eta kooperatiboak erabiliko direnez, zeharkako gaitasunak garatzeko aukera ere izango du ikasleak: a) talde-lanean jarduteko gaitasuna; b) IKTak erabiltzeko gaitasuna; eta c) hizkuntza-gaien inguruan gaitasun kritikoa garatzea.



IKASKUNTZAREN EMAITZAK:

Horrenbestez, irakasgai honetan ikasleak trebatuko da ezagutza hauetan:

a) Testuinguru komunikatiboa kontuan hartuta, nork bere testuak zuzendu eta egokitu.

b) Soziologia eta Politika Zientzien arloko testu-generoen ezaugarriak identifikatu.

c) Hizkuntza-zalantzak argitzeko eskuragarri dauden kontsulta-baliabideak (hiztegi elektronikoak, datu-base terminologikoak, corpusak) eraginkortasunez erabili.

d) Soziologia eta Politika Zientzien arloko komunikazio-egitasmoak kritikoki aztertu.

e) Euskal kulturako adierazpideak ezagutu: batetik, euskal kulturaren inguruko interpretazio soziopolitikoak egin; eta bestetik, diskurtso soziopolitikoak sortzeko euskal kulturako adierazpideak ezagutu.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EDUKI TEORIKOAK



1.KOMUNIKAZIOA SOZIOLOGIAN ETA POLITIKA ZIENTZIETAN

1.1. Komunikazio-testuinguruak eta hizkuntza-estrategiak

1.1.1. Ahozko komunikazioa

1.1.2. Idatzizko komunikazioa

1.1.3. Komunikazio digitala

1.1.4. Komunikazio sinbolikoa: euskal kultura

1.2. Komunikazio-estrategiak eta hizkuntza-aldakortasuna

1.3. Testu-generoak

1.3.1. Testu artistikoak eta testu kulturalak

1.3.2. Dibulgazio-testuak (eskuliburua, iritzi-artikulua...)

1.3.3. Saiakera-testuak

1.3.4. Ikerkuntza-testuak (artikulua, hitzaldia, komunikazioa, doktore-tesia)

1.3.5. Txosten teknikoak (txostena, katalogoa...)



2. DIBULGAZIOA SOZIOLOGIAN ETA POLITIKA ZIENTZIETAN

2.1. Dibulgazioa eta komunikazio-esparruak

2.1.1. Iritzi-artikulua

2.1.2. Saiakera-testuak

2.1.3. Komunikazio-kanpaina

2.1.4. Internet eta sare sozialak

2.2. Euskal kultura eta komunikazio-esparruak



3. IKERKETA SOZIOLOGIAN ETA POLITIKA ZIENTZIETAN

3.1. Komunikazio espezializatuaren bereizgarriak

3.2. Dokumentazio-lana eta informazio-iturriak

3.3. Ikerketa eta komunikazio-esparruak

3.3.1. Txosten teknikoak

3.3.2. Artikulu akademikoa

3.3.3. Komunikazioa

3.4. Euskal kultura eta Ikerketa Kulturalak: Herri Ikerketak, Memoria Ikerketak, Genero Ikerketak.



EDUKI PRAKTIKOAK

Irakasgaiaren alderdi praktikoa jarduera hauen inguruan antolatuta dago.



I. KLASEKO JARDUERAK (0-4 puntu).

Helburua: klasean aurkezturiko kontzeptuez, hizkuntza-baliabideez eta hizkuntza-estrategiez jabetzea.

Zeregina: klasean hainbat jarduera egingo dira talde txikitan edo talde handian, ikasgaiko eduki teorikoak ulertu direla ziurtatzeko, edo hainbat hizkuntza-baliabide aurkezteko. Halaber, eduki teorikoez jabetu dela ziurtatzeko, hainbat galdetegi edo proba idatzi ere egingo dira.



II. ORDENAGAILU GELAKO PRAKTIKAK(0-4 puntu).

Helburua: testu-generoen ezaugarriak identifikatzea, eta testuak ekoizteko prozedurak (planifikazioa, egituratzea eta ekoizpena) lantzea.



III. BAKARKAKO LANA: SAIAKERA IRAKURGAI (0-2 puntu).

Helburua: klasean aurkezturiko kontzeptuez, testugintzaz, hizkuntza-estrategiez eta kultur interpretazioez jabetu dela frogatzea.

Zeregina: hizkuntza-/kultura-politikaz, hizkuntzaren/kulturaren soziologiaz edo euskal kulturaz diharduen saiakera baten interpretazio kritikoa.

MetodologiaToggle Navigation

Tailerren metodologia erabiliko da eta, beraz, lan praktikoak izango dira ardatz nagusia: lan praktiko horietatik abiatuta bideratuko dira teoria-edukiak. Klaseko saioetan talde-eztabaidak sustatuko dira teorien edukiez jabetzeko, eta ordenagailu gelako saioetan idazkuntza tailerra izango dugu ardatz.

Egela plataforma erabiliko da irakasgaiaren materialak eta zereginak eskuragarri

izateko baita zereginak jasotzeko ere. Irakasleak materialak ikusgai jarriko ditu zereginen jarraibide eta entregatze-datak bertan publikatuko dira.



Trebatze-prozesuan jardun hauek erabiliko dira:

-Banakako lanak

-Talde-lanak

-Ordenagailu-praktikak

-Eskola teorikoak (ariketetan jorraturiko arazo eta egiturak azaltzeko)

-Ahozko aurkezpenak

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAITUA

Ebaluazioa jarraitua gainditzeko, hiru atal hauek gainditu beharko dira:

I. Klaseko talde-jarduerak [0-4 puntu]

I. Ordenagailu-gelako praktikak [0-4 puntu]

III. Saiakera irakurgai: bakarkako lana [0-2 puntu]



Ebaluazio-irizpideak ebaluazio jarraituan:



I. KLASEKO TALDE-JARDUERAK[0-4 puntu]

- Asistentzia eta jarrera (3 puntu).

- Iritziak trukatzeko eta konpartitzeko komunikazio-gaitasuna garatu dela erakustea, eta eztabaidak proposatu eta bideratzeko gaitasuna (3 puntu).

- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (1 puntu).

- Irakasgaian eskainitako kontzeptu linguistiko eta soziolinguistikoak bereganatu dituztela erakustea (3 puntu).



II. ORDENAGAILU GELAKO PRAKTIKAK [0-4 puntu]

- Irakasgaian eskainitako kontzeptu linguistiko eta soziolinguistikoak bereganatu dituztela erakustea (3 puntu).

- Iritziak trukatzeko eta konpartitzeko komunikazio-gaitasuna garatu dela erakustea, eta eztabaidak proposatu eta bideratzeko gaitasuna garatu dela erakustea (3 puntu).

- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (1 puntu).

- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (3 puntu).



III. SAIAKERA IRAKURGAI [0-2 puntu]

- Irakasgaian eskainitako kontzeptu linguistiko eta soziolinguistikoak bereganatu dituztela erakustea (3 puntu).

- Irakasgaian testuak idazteko jorratu diren kontzeptu eta gaitasunak garatu direla erakustea (2 puntu).

- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (2 puntu).

- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (3 puntu).



OHARRAK:

- Batez besteko kalifikazioa egin ahal izateko, hiru atalak gainditu behar dira.

- Ikasgaia gainditu ahal izateko, gutxienez jardueren %80a egin beharko da garaiz eta egoki.

- Kasu justifikatuetan ebaluazio jarraitua egiterik ez duten ikasleek irakasleari idatzi bat helarazi behar diote, 5. eskola-astea baino lehen, ebaluazio jarraitura lotuko ez direla jakinarazteko, eta justifikazioaren berri emateko.

- Ebaluazio jarraitua gainditzen ez duten ikasleek, ebaluazio jarraitua egiten hasi eta alde batera uztea erabakitzen duten ikasleek edo hasieratik bukaerako azterketaren bidez bakarrik ebaluatuak izatea aukeratzen duten ikasleek, bukaerako azterketa egiteko eskubidea dute (puntuazioaren % 100). Eskubide hori gauzatu ahal izateko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat helarazi behar dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, lauhilekoaren hasierako 9 asteen barruan (1-9 asteetan). Halako idatzirik bidali ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko dira.

- UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12. artikuluaren arabera, ohiko deialdiari uko egiteko, nahitaezkoa da lauhilekoa bukatu baino hilabete lehenago irakasleari idatzi bat helaraztea ukoa jakinarazteko.

- Ikasgai honetan ikasle-irakasle arteko komunikazioa ez ezik, ikasle-ikasle arteko komunikazioa ere euskaraz garatuko da (klaseko jardueren zein proiektuen kalifikazioan izango du eraginik komunikazio-irizpide honen aurreko jarrerak).



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

AZKEN EBALUAZIOA:

Azken ebaluazioak hiru atal hauek izango ditu:



I. Galdera laburrak eta galdetegia (0-3 puntu).

II. Testu-sorkuntza (0-3 puntu).

III. Ahozko gogoeta (0-2 puntu).

IV. Bakarkako lana: saiakera (0-2 puntu) [NAHITAEZ APROBATU BEHARREKOA].



Ebaluazio-irizpideak azken ebaluazioan:



I. GALDERA LABURRAK ETA GALDETEGIA(0-3 puntu).

- Irakasgaian eskainitako kontzeptu linguistiko eta artistikoak bereganatu dituztela erakustea (10 puntu).



II. TESTU-SORKUNTZA (0-3 puntu).

- Irakasgaian testuak idazteko jorratu diren kontzeptu eta gaitasunak garatu direla erakustea (3 puntu).

- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (3 puntu).

- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (4 puntu).



III. AHOZKO GOGOETA (0-2 puntu).

- Ahozko aurkezpena: ahozko testua eta ikusteko euskarria aurkezpenerako egokiak eta zuzenak izatea. Ikusteko euskarria eta ahozko diskurtsoa egokiro uztartzea (6 puntu).

- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (4 puntu).



IV. BAKARKAKO LANA: SAIAKERA (0-2 puntu).

- Irakasgaian eskainitako kontzeptu linguistiko eta soziolinguistikoak bereganatu dituztela erakustea (3 puntu).

- Irakasgaian testuak idazteko jorratu diren kontzeptu eta gaitasunak garatu direla erakustea (2 puntu).

- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (2 puntu).

- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (3 puntu).



OHARRAK:

- Bakarkako lana gainditu egin behar da nahitaez.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Testu akademikoak: Soziologia eta Politika Zientziak: http://testubiltegia.ehu.es
Hiztegiak eta corpusak sarean http://www.hiztegia.net
Euskaltzaindia: Euskera (http://www.euskaltzaindia.net/euskera)
UPV/EHU-ren kontsultagunea: hizkuntza-baliabideak: http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/Hizkuntza baliabideak
EUSKALTZAINDIA: http://www.euskaltzaindia.net

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

AGIRRE, J.M. (2009): Itzulpen estrategiak. Gaztelaniazko testu juridikoak eta administratiboak. Donostia: HAEE/IVAP.

ALBERDI, X.; SARASOLA, I. (2001): Euskal estilo-libururantz. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.

ALBERDI, X.; UGARTEBURU, I. (1999): Euskaltzaindiaren araugintza berria: ikastaroa. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.

ARRANZ, Iñaki (2006): Hitza azti. Irun: Alberdania.

CONDE GUTIÉRREZ DEL ALAMO, Fernando (2009): Análisis sociológico del sistema de discursos. Madril: Centro de Investigaciones Sociológicas.

EUSKALTZAINDIA (1985-2005): Euskal Gramatika, Lehen Urratsak I-VI. Bilbo: Euskaltzaindia.

EUSKALTZAINDIA (2000): Hiztegi Batua, Euskera, 2000-2, 45. liburukia.

EUSKALTZAINDIA (1998): Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua. Euskaltzaindiaren arautegiko 87. Araua.

EZEIZA, J; ALDEZABAL, I., ELORDUI, A., ZABALA, I., UGARTEBURU, I., ELOSEGI, K. (2010). PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. EHUko Euskara Errektoreordetzaren sareko argitalpena: http://testubiltegia.ehu.es/Prest-komunikazio-gidaliburua

FERNÁNDEZ LÓPEZ, Sergio (2007): Cómo gestionar la comunicación: en organizaciones públicas y no lucrativas, Madril: Narcea.

GARZIA, J. (2005): Kalko okerrak. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

GARZIA, Joserra (2008): Jendaurrrean hizlari. Irun: Alberdania.

HAEE/IVAP (1994): Hizkera argiaren bidetik. Gasteiz: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE/IVAP).

HAEE/IVAP (1997): Argiro idazteko proposamenak eta ariketak. Gasteiz: HAEE/IVAP.

HAEE/IVAP (2003): Galdezka: euskarazko zalantzei erantzunez, Gasteiz: HAEE/IVAP.

HAEE/IVAP (2005): Libro de estilo del IVAP. Gasteiz: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE/IVAP).

HAEE/IVAP (2009): IVAPeko estilo-liburua. Gasteiz: HAEE/IVAP.

HAEE/IVAP (2014): Komunikazio elektronikoa. IVAPen gomendioak web-orriak idazteko. Gasteiz: HAEE/IVAP.

INIGUEZ RUEDA, Lupicinio (2003): Análisis del discurso. Manual para las ciencias sociales. Bartzelona: UOC.

JIMENEZ, I. (2013): Aiztoa eta arkatza. Tafalla: Txalaparta.

KALTZAKORTA, M. (2008): Prosa komunikagarriago egiten. Zenbait proposamen (I). Udako Euskal Unibertsitatea.

LEAL GARCÍA, Aurora (1987): Construcción de sistemas simbólicos: la lengua escrita como creación, Gedisa.

LLORENTE, Carmen eta Francisco GARCÍA GARCÍA (2015): "La construcción simbólica de los logos corporativos", Arte, individuo y sociedad 27-2, 257-277.

SARASOLA, I. (1997): Euskara batuaren ajeak. Irun: Alberdania.

TASCÓN, M. (2011): Twittergrafía. El arte de la nueva escritura. Madril: Catarata

ZABALA, I. (argit.) (1996): Testu-loturarako baliabideak: euskara teknikoa. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.

URKIOLA, Garazi (2013): "Gaztelerazko eslogan dialogiko edo polisemikoen euskaratzea: itzulpen konparazioa eta estrategiak", Sancho el Sabio: Revista de cultura e investigación vasca, 169-196.

ZUAZO, k. (2005): Euskara batua. Ezina ekinez egina. Donostia: Elkar.

Aldizkariak

Euskera agerkaria: www.euskaltzaindia.eus/euskera
Bat Soziolinguistika aldizkaria: www.soziolinguistika.eus/bat
Jakin aldizkaria: www.jakingunea.com
Uztaro aldizkaria:www.uztaro.com

Web helbideak

http://www.euskaltzaindia.eus/
http://www.hiztegia.net/
http://hiztegiak.elhuyar.org/
http://ehu.es/ehg/zehazki/
http://www.euskara.euskadi.net
http://www.ei.ehu.es
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/p267-home/eu/
http://garaterm.ehu.es/garaterm_ataria/eu
http://31eskutik.com/
http://www.erabili.eus/


5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ENSUNZA ALDAMIZETXEBARRIA, ARIANE
  • MUGURUZA ASEGUINOLAZA, BEÑAT
  • ZUBELDIA ARRUABARRENA, LARRAITZ

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

13:00-15:00 (1)

2-15

13:00-15:00 (2)

13:00-14:00 (3)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

14:00-15:00 (1)

Irakasleak