XSLaren edukia

Komunikazio Komertziala, Korporatiboa eta Instituzionala27083

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27083

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3248
Gelako p.2842

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Komunikazio Komertziala, Korporatiboa eta Instituzionala (KKKI) ikasgaia, Komunikazioko graduetako (Kazetaritza, Publizitatea eta Ikus-entzunezko Komunikazioa - KAPUKO) 1go mailan irakasten da, lehen lauhilekoan, eta “Komunikazio Komertzialaren Oinarriak” moduluaren barruan kokatzen da. Derrigorrezko ikasgaia da, 6 ECTSkoa. Ikasgai honetan, komunikazioaren esparru zehatz batekin egiten dute lehen harremana ikasleek; hain zuzen, publizitatearen, enpresaren eta erakundeen arlora bideratutako komunikazioarekin. Ondoren izango dituzten beste ikasgai espezifiko batzuetan, ikasgai honetan abiatutako kontzeptuak landu eta sakonduko dituzte, beti ere graduaren eta espezialitatearen arabera.

Enpresa, erakunde edo instituzio guztiek balio handia ematen diote beren irudiari eta gizarte-erantzukizunari, hots, beren markari. Gaur egun, inoiz baino gehiago dira beharrezkoak prentsa-kabineteak eta barne- eta kanpo-komunikazioaz arduratzen diren sailak enpresetan zein erakundeetan. Arlo horiek profesionalen ardurapean egon behar dute.



Ikasgai honetan ikasleak hainbat kontzeptu ezagutuko ditu, hala nola publizitatearen arloko komunikazioaren eta harreman publikoen analisia eta planifikazioa, eta hedabideekin harremanetan jartzeko baliatu ohi diren teknikak eta estrategiak.

Helburua hauxe da: informazioaren kudeaketan modu eragingarrian aritu nahi duten etorkizuneko graduatuei ikuspegia zabaltzea, bai barne-komunikazioaren arloan, bai kanpo-komunikazioaren arloan, edozein enpresa edo erakunde mota delarik.

Publizitate eta Harreman Publikoen Gradura etorrita, ikasgai honetan abiatutako kontzeptu gehienak sakonago garatuko dira ondoren datozen ikasgaietan; Kazetaritza graduan, esaterako, batik bat [dircom]Komunikazio Arduradunaren espezialitatearen bitartez egiten zaio bidea. Horien guztien aurretik, ikasleek “Komunikazioa eta Publizitatea: pertsuasio-estrategiak” izeneko ikasgaia ere izango dute 1go mailan, bigarren lauhilekoan.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikasgai hau amaitzerakoan, ikasleak gai izango dira:

1. Komunikazioaren elementu ezaugarriak identifikatzeko, eta, zehazki, publizitatearen arlora aplikatzeko.

2. Markaren elementu ezaugarriak identifikatu eta kasu partikularretara aplikatzeko.

3. Publizitate-kanpaina baten faseak eta estrategiak diseinatzeko, parte-hartzaileak bereiziz eta bakoitzaren egitekoak zehaztuz.

4. Erakundeetako identitatea eta irudia zertan datzan ezagutzeko, zein komunikazio-teknika baliatzen diren identifikatuz, batik bat harreman publikoetako tresna gisa.

Ikaste-emaitza horiek ikasgaia kokatzen den hiru Graduetan komunak diren ondorengo gaitasun orokor hauek garatzen dituzte: komunikazioaren teoriak ulertu eta praktikan jartzea, gertaerak eta proiektu komunikatiboak modu kritikoan aztertu eta baloratzea, komunikazio proiektuak planifikatu eta kudeatzea, eta komunikazio arazoen aurrean irtenbide sortzaileak aplikatzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Gaitegi teorikoa

I- KOMUNIKAZIOA ZUZENDARITZA-ESTRATEGIA GISA: KOMUNIKAZIO KOMERTZIALA, KORPORATIBOA, INSTITUZIONALA ETA POLITIKOA KONTZEPTUAK DEFINITZEN HASTEA

1. Komunikazioa, informazioa eta iritzi publikoa

2. Komunikazio-zuzendaritza

3. Barne- eta kanpo-komunikazioa



II- KOMUNIKAZIO KOMERTZIALA

1. Komunikazio komertziala: hurbilpena

2. Publizitate-sistema

3. Publizitatearen planifikazioa

4. Marka

5. Hedabideen planifikazioa



III- KOMUNIKAZIO KORPORATIBOA: IDENTITATEA, KULTURA ETA JARRERA KORPORATIBOA

1. Enpresa-kultura

2. Korporazioen izen ona

3. Gizarte-erantzukizun korporatiboa



IV- KOMUNIKAZIO INSTITUZIONALA ETA POLITIKOA.

1. Gobernutik egindako komunikazioa

2. Lobbyinga

3. Hauteskunde garaiko komunikazioa

4. Gizarte-erakundeen komunikazioa



V- KOMUNIKAZIO TEKNIKAK: Publizitatea, HHPP, Patrozinioa, Mezenazgoa, Ekintza bidezko komunikazioa, Ekitaldien antolaketa, Promozioen komunikazioa, Propaganda, etab.



Gaitegi praktikoa

Praktikak proposatutako gaitegi teorikoari egokituak izango dira.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgai honek hainbat irakaskuntza-ikasketa metodo erabiltzen ditu dagozkion gaitasunen garapena bermatzeko. Saio teorikoetan, publizitatean, enpresan eta instituzioetan garatzen den komunikazioaren funtsezko teoria, eredu eta kontzeptuen azalpenekin batera, ikasleen parte-hartze aktiboa sustatuko da, gaiei buruzko eztabaida eta aurkezpenetan.

Praktika-saioetan ariketa indibidual zein taldekoak bideratuko dira, eta, gaiari dagokionean eta irakasleak hala deritzonean, baita ahozko aurkezpenak ere.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 50
    • GALDETEGIA/ERANTZUN ANITZEKO ETA/EDO ERANTZUN IREKIKO GALDEREKIN (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAITUA:

Irakasgai honetan ebaluazio jarraituari ematen zaio lehentasuna, gai teorikoak jorratuz eta praktiketako lanak ikasturtean zehar eginez, eta hauek izango dira irizpide nagusiak ikasleentzat:

1.Alde teorikoa: galdetegi idatzia (%50).

2.Alde praktikoa: hainbat lan ikasturtean zehar (%50).



Irakasleak ikaslearen gidan zehaztuko du zein material, tresna eta baliabide —teknologikoak edo bestelakoak— onartuko diren ebaluazio probetan.

Irakaslearekin izango diren saioetara etortzea derrigorrezkoa izango da. Saio praktikoetara etortzea derrigorrezkoa da. Gutxienez, praktiken %80an parte hartu behar du ikasleak, ebaluaketa jarraituan onartua izateko. Praktikak behar bezala betetzen ez baditu, ikasleak ezin izango du proba teorikorik egin.

Proba teorikoa suspendituz gero, ikasgai osoa suspenditu egiten da.

Azken nota emateko, ezinbestekoa izango da bai alderdi teorikoa eta bai praktikoa, biak gakindituak izatea.

EBALUAZIO JARRAITUARI UKO EGITEA:

Ikasleen ebaluaziorako araudian jasotzen denaren arabera, ikasleak uko egin ahal izango dio ebaluazio jarraituari eta ebaluazioa azken probaren bitartez egiteko eskatu. Horretarako, eskaera idatziz helarazi behar dio irakasle arduradunari lauhilekoaren lehen bederatzi asteen barruan.

AZKEN PROBA:

Azken probaren bitarteko ebaluazio sistemak zati teorikoa (%50) eta zati praktikoa (%50) izango du. Proba teorikoa suspendituz gero, ikasgai osoa gainditu gabe geratzen da.

Irakasleak ikaslearen gidan zehaztuko du zein material, tresna eta baliabide —teknologikoak edo bestelakoak— onartuko diren ebaluazio probetan.

OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA:

Ikasleak uko egin diezaioke ebaluazioaren ohiko deialdiari. Horretarako, ebaluazio jarraituaren kasuan, eskaera idatziz helarazi behar dio irakasle arduradunari lauhilekoa amaitu baino hilabete bat lehenago. Kalifikazioa Ez Aurkeztua izango da.

Azken probaren bitarteko ohiko ebaluazioaren kasuan, ebaluazio deialdiari uko egiteko nahikoa izango da probara ez aurkeztea. Kasu horretan, kalifikazioa Ez Aurkeztua izango da.



* Ebaluazio-sistema hau modu presentzialean nahiz ez-presentzialean aplikatuko da, egoerak hala eskatzen badu.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian egin beharreko probak, zati teorikoa (%50) eta zati praktikoa (%50) izango du.

Proba teorikoa suspendituz gero, ikasgai osoa suspenditu egiten da.

Irakasleak ikaslearen gidan zehaztuko du zein material, tresna eta baliabide —teknologikoak edo bestelakoak— onartuko diren ebaluazio probetan.

Ezohiko ebaluazio deialdiari uko egiteko nahikoa izango da probara ez aurkeztea. Kasu horretan, kalifikazioa Ez Aurkeztua izango da.



* Ebaluazio-sistema hau modu presentzialean nahiz ez-presentzialean aplikatuko da, egoerak hala eskatzen badu.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak Egela plataforman argitaratzen dituen materialak derrigorrez landu beharko ditu ikasleak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ACED, C. (2013). Relaciones Públicas 2.0. Cómo gestionar la comunicación corporativa en el entorno digital. Barcelona, UOC.



CERVERA FANTONI, Á. L. (2004). Comunicación total. Madrid, ESIC.

GARCIA UCEDA, M. (2010). Las claves de la publicidad. Madrid: ESIC.

KOTLER, Ph. eta ARMSTRONG, G. (2014). Marketinaren oinarriak. Bilbo: Deusto.

ORTEGA MARTINEZ, E. (2010). Publizitate-komunikazioa. Donostia: Deusto Argitalpenak.

RIES, A., L. RIES, y R. G. del RÍO (2005). La caída de la publicidad y el auge de las relaciones públicas. Barcelona: Ediciones Urano.

ROJAS ORDUÑA, O. (2008). Relaciones públicas la eficacia de la influencia. Madrid: ESIC.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ADC-DIRCOM (2000). El estado de la comunicación en España. Madrid: ADC-Dircom.
ARCEO, J. L. (ed.) (2004). Las Relaciones Públicas en España. Madrid: McGraw Hill.
BARQUERO CABRERO, J. (1999). Manual de Relaciones Públicas empresariales e institucionales. Barcelona: Gestión 2000.
BASSAT, L. (2001). El libro rojo de la publicidad. Barcelona: Plaza&Janés.
BEL MALLÉN, J. I. (coord.) (2004): Comunicar para crear valor. Pamplona: EUNSA.
BOORMAN, N. (2008). No Marcas. Madrid: Temas de Hoy.
COSTA, J. (2001). Imagen corporativa en el siglo XXI. Buenos Aires: La Crujía Ediciones.
COSTA, J. (2004). Dircom on-line. El master de Dirección de comunicación a distancia. La Paz: Editorial Design.
Del PINO, C. A.CASTELLÓ e I. RAMOS-SOLER (2013). La comunicación en cambio constante. Madrid: Fragua.
DUNAY, P., KRUEGER, R. (2010). Facebook Marketing for Dummies. NJ: Wiley Publishing.
KLEIN, N. (2001). No logo. El poder de las marcas. Barcelona: Paidós.
KREPS, G. L. (1995). La comunicación en las organizaciones. Madrid: Addison-Wesley Iberoamericana.
LOSADA DÍAZ, J.C. (coord.) (2004). Gestión de la comunicación en las organizaciones. Barcelona: Ariel.
SOTELO ENRÍQUEZ, Carlos (2001). Introducción a la comunicación institucional. Barcelona: Ariel.

Aldizkariak

Advertising Age.
Anuario de la Publicidad Nielsen/Repress.
Anuncios. Suplemento mensual de la revista Anuncios.
Campaña. Anuario de Campaña.
El Publicista.
European Journal of Advertising
International Journal of Advertising.
IPMARK. Información de Publicidad y Marketing
Journal of Advertising
Journal of Advertising Research
Journal of Current Issues and Research in Advertising
Journal of Media Planning
Journal of Promotion Management
Journal of Broadcasting and Electronic Media

Web helbideak

http://www.aimc.es
http://www.autocontrol.es
http://www.anunciantes.com
http://www.apcp.es
http://www.adecec.com
http://www.canneslions.com
http://www.dircom.org
http://www.elsolfestival.com
http://www.infoadex.es
http://www.marketingdirecto.com
http://www.ojd.es

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • JIMENEZ IGLESIAS, ESTEFANIA
  • MARTINEZ MARTINEZ, JOSU
  • NERECAN UMARAN, AMAIA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00 (1)

09:00-11:00 (2)

2-15

11:00-13:00 (3)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

02 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

2-15

09:00-11:00 (3)

Irakasleak

02 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

02 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

03 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00 (1)

09:00-11:00 (2)

2-15

09:00-11:00 (3)

Irakasleak

03 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

03 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:00-15:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00 (1)

09:00-11:00 (2)

2-15

11:00-13:00 (3)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

32 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

2-15

09:00-11:00 (3)

Irakasleak

32 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

11:30-13:30 (1)

Irakasleak

32 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:00-15:00 (1)

Irakasleak