Breadcrumb

Sarrera-sorkuntza-eta-diseinuko-gradua

Sorkuntza eta Diseinuko Gradua

Aplikazio habiaratuak

sorkuntza-eta-diseinuko-gradua-presentacion

Sorkuntza eta Diseinuko Graduak, arteen eta giza zientzien arlokoak, zure prestakuntza sormenaren, kulturaren eta diseinuaren esparru profesionalera bideratzeko aukera emango dizu. Sorkuntza plastikoak eta diseinuak, ezagutza forma moduan ulertuta, beraiekin dakarte nagusiki dinamikoa den diziplina anitzeko jakintza, gizartearen erritmora eta haren eskaeretara egokitzen dena.

Titulazioak prozesu artistikoen praktika, analisi eta kritikaren bidezko prestakuntza eskainiko dizu eta eskuratuko dituzun baliabide teoriko eta praktikoen bidez aukera izango duzu hiru aipamen hauetakoren batean espezializatzeko: Objektuaren Eremua: Zeramika; Diseinu Grafikoa; eta Ilustrazioa.

Sakonetik ezagutuko dituzu berrikuntza eta ikerketa estrategiak eta metodologia sortzaileak, eta goi mailako unibertsitate hezkuntzako profesionalen laguntza izateaz gain, eskura izango dituzu Arte Ederren Fakultateak eskaintzen dituen giza baliabideak, materiala, teknologiak eta azpiegitura espezializatua.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Arteak eta Giza Zientziak

Ikastegia

Arte Ederren Fakultatea

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

arteederrak.fak@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

18,29 €

Gutxieneko nota

8,562 ohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

100 plaza

botoia-liburuxka-Arte-Ederren-Fakultatea

4_razones_Bellas Artes_Creacion y Diseño

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Diseinua, ilustrazioa eta sormena gero eta garrantzitsuagoak dira gizartean eta ekonomian, eta lan merkatuaren onarpena daukate.
  • Kalitatezko ekipamendua, grabatu eta zeramika tailerrak…
  • Praktikak diseinu-estudio, enpresa eta erakundeetan, eta parte-hartzea Arte Ederren Fakultateko tailerren programazioan, lehiaketetan, etab.
  • Sarrera zuzena masterretara eta doktorego programetara.

sorkuntza-eta-diseinuko-gradua-Perfil

Sarrera-profila

Pertsona sortzailea bazara, diseinua, ilustrazioa edo zeramika interesatzen bazaizkizu, arteak eta estetikak ardura badizute eta talde lana gustoko baduzu, Sorkuntza eta Diseinuko Graduan dago zure lekua.

Irudia

Irteera profesionalak

  • Diseinu grafikoa: editoriala, publizitatekoa eta ehungintzakoa
  • Diseinu korporatiboa eta web diseinua
  • Lan grafikoaren sorrera eta edizioa
  • Komikien sorrera eta testuen ilustrazioa, publizitateko ilustrazioa, etab.
  • Kultura aholkularitza eta proiektu artistikoena
  • Zeramikaren arloko diseinua eta produkzioa
  • Irakaskuntza eta ikerketa