Teoria Soziologikoa III25014
- Ikastegia
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Titulazioa
- Soziologiako Gradua
- Ikasturtea
- 2020/21
- Maila
- 3
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 25014
Irakaskuntza
Irakaskuntza-gida
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehaztea
Ikasgai honekin ikaslearen heziketa teoriko burutzen da.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzak
1. Modernitatearen krisiak eragindako eztabaida teorikoaren ardatz nagusiak identifikatu
2. Ekarpen teoriko nagusien inguruan hausnartu
3. Gizarte errealitatearen azterketarako ezinbestekoak diren baliabide teorikoak erabiltzen trebatu. Soziologiaren izaera erreflexibo, performatibo eta kokatuaz ohartu.
4. Teoria garaikidea eta klasikoa alderatzeko gai izan
Eduki teoriko-praktikoak
Modernitatearen krisiak sortarazi dituen eztabaidetan sakonduko da, hartara soziologiaren objektuaren berrirakurketa proposatzen duten zenbait teoria izango ditugu aztergai (soziologia sortzaileak, egunerokotasunaren soziologiak eta orohar soziologia mikroak). Soziologiaren subjektuaren berrikusketa izango da gaitegiaren bigarren atala, bertan soziologo batek garatu beharko lituzkeen zenbait ikuspuntu eta gaitasun jorratuko direlarik: erreflexibotasuna, konstruktibismoa, performatibitatea eta ezagutzaren izaera kokatua. Horretarako epistemologia feministei eta beste diziplina batzuekiko gerturapenei erreparatuko diegu.
1. Teoria soziologikoaren oinarrien krisia. Analisi-objektuaren haustura eta eraldaketak. Barne eztabaidak.
2. Azken proposamen bateratzaileak eta beste zenbait ekarpen berritzaile
3. Objektuaren berrirakurketa ikuspegi mikro-aren arabera: soziologia sortzaileak eta egunerokotasunaren soziologia
4. Soziologiaren subjektuaren berrikusketa: gizarte erreflexibotasuna, konstruktibismoa eta performatibitatea. Epistemologia feministak eta gertuko beste eremu epistemologikoen eragina.
Metodologia
Eskola ordutan irakasleak gai bakoitzaren azalpena eingo du. Horretarako ikasleek irakurgaia aurretik etxean landu beharko dituzte azalpenak jarraitu ahal izateko eta klasearen jarraipena kritikoa eta parte-hartzailea izan dadin.
Gai bakoitzeko praktika bat egingo da talde aurkezpenak, bakarkako lan idatziak, pelikulen inguruko hausnarketak eta tailer praktikoak konbinatuz.
Ebaluazio-sistemak
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
- Banakako lanak (%): 20
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egitea
Irakasgaia gainditzeko halabeharrezkoa izango da %80 klaseetara azaltzea. Baldintza hau betetzen dutenek honako lau ariketa hauek egin beharko dituzte:
1. Idatzizko azterketa. Notaren %40ª
2. Ikasgelako praktikak. Notaren %20ª
3. Bakarkako lanak. Notaren %20a
4. Talde lanak. Notaren %20ª
Klaseko dinamika jarraitzerik ez dutenek, aldez aurretik jakinarazi beharko diote irakasleari beranduenez lahuilekoaren hirugarren astean. Kasu hauetan bakarkako lan-egitasmo bat adostu beharko da gutxieneko irakurgai kopuru bat ezarriz. Ikasleak, irakasgaia gainditzeko, aurrenik irakurgaien analisi kritiko bat egin beharko du eta bigarrenez oinarrizko kontzeptuen inguruko idatzizko azterketa.
Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita, hau da, azaroaren 10a baino lehenago (bigarren lauhilekoan martxoaren 23a baino lehenago).
Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluari jarraiki deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko dute eskaria, hau da, azaroaren 22a baino lehenago (apirilaren 23a baino lehenago bigarren lauhileko irakasgaietan). Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egitea
Idatzizko azterketaren bitartez egingo da ebaluaketa. Ez dira kontuan hartuko ikastaroan zehar lortutako praktika eta ariketen notak.
Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita, hau da, azaroaren 10a baino lehenago (bigarren lauhilekoan martxoaren 23a baino lehenago).
Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluari jarraiki deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko dute eskaria, hau da, azaroaren 22a baino lehenago (apirilaren 23a baino lehenago bigarren lauhileko irakasgaietan). Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
Nahitaez erabili beharreko materiala
AA.VV., 1990, La teoría social hoy, Alianza, Madrid
Ariño, A., ed., 2005, Las encrucijadas de la diversidad cultural, Centro de Investigaciones Sociológicas, Madrid
Baert, P., 2001, La teoría social en el siglo XX, Alianza, Madrid
Lamo de Espinosa, E. y J. E. Rodríguez Ibáñez, eds., 1992, Problemas de teoría social contemporánea, Centro de Investigaciones Sociológicas, Madrid
Pérez-Agote e Ignacio Sánchez de la Yncera, eds., Complejidad y teoría social, Centro de Investigaciones Sociológicas, Madrid
Ramos, Ramón y Fernando García Selgas, eds., Globalización, riesgo, reflexividad. Tres temas de teoría social contemporánea, Centro de Investigaciones Sociológicas, Madrid
Bibliografia
Oinarrizko bibliografia
AA.VV., 1990, La teoría social hoy, Alianza, Madrid
Ariño, A., ed., 2005, Las encrucijadas de la diversidad cultural, Centro de Investigaciones Sociológicas, Madrid
Baert, P., 2001, La teoría social en el siglo XX, Alianza, Madrid
Giddens, A., 1977, El capitalismo y la moderna teoría social, Labor, Barcelona
Giddens, A., 1997, Política, Sociología y Teoría Social, Paidós, Buenos Aires
Lamo de Espinosa, E. y J. E. Rodríguez Ibáñez, eds., 1992, Problemas de teoría social contemporánea, Centro de Investigaciones Sociológicas, Madrid
Lamo de Espinosa, E., J. M. González García y C. Torres, eds., La sociología del conocimiento y de la ciencia, Alianza Editorial, Madrid
Latour, B., 2001, La esperanza de Pandora. Ensayos sobre la realidad de los estudios de la ciencia, Gedisa, Barcelona
Pérez-Agote, A. e I. Sánchez de la Yncera, eds., 1996, Complejidad y teoría social, Centro de Investigaciones Sociológicas, Madrid
Ramos, R. y F. García Selgas, eds., 2000, Globalización, riesgo, reflexividad. Tres temas de teoría social contemporánea, Centro de Investigaciones Sociológicas, Madrid
Ritzer, G., 1993b, Teoría sociológica contemporánea, McGraw Hill, Madrid
Rodríguez Ibáñez, J. E., 1998, La perspectiva sociológica. Historia, teoría y método, Taurus, Madrid
Watzlawick, P. y P. Krieg (Eds.), 1994, El ojo del observador. Contribuciones al constructivismo, Gedisa, Barcelona
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaia
- DAVILA LEGEREN, ANDRES
- MARTIN RONCERO, UNAI
- MARTINEZ DE ALBENIZ EZPELETA, IÑAKI
Taldeak
01-16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 15:00-17:00 (1) | 17:00-19:00 (2) | |||
2-15 | 14:00-16:00 (3) | 18:00-19:30 (4) |
Irakasleak
01-16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 19:30-20:00 (1) |
Irakasleak
31-46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 15:00-17:00 (1) | ||||
2-15 | 18:00-20:00 (2) | 18:00-19:30 (3) |
Irakasleak
31-46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 19:30-20:00 (1) |