XSLaren edukia

Espainiaren eta Euskal Herriaren XX. Mendeko Historia25009

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Soziologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25009

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5379.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Espainiako eta Euskal Herriko Historia Hogeigarren Mendean nahitaezko ikasgaia da 2. mailako Soziologia graduan eta ikasleari bere herriaren iragan hurbilari buruzko erreferentzia-esparru bat eskainiko dio, baita graduko beste ikasgai batzuetan ikasitako ezagutzak ikuspegi historikoan kokatzeko balioko. Era berean, beharrezkoa kultura historiko bat ematen dio XXI. mendearen hasieran bizi den gizartea ulertzeko.

Historia munduaren ezagutza eta gizartearen bilakaera era arrazoituan ezagutzeko ikasgai bat da.Horretarako, Historiak gizarte zientzien teoriak, kontzeptuak eta metodoak erabiltzen ditu, bereziki Soziologiarenak eta jakintza horiek, aldi berean, Historian oinarritzen dute beren ikerketak. Beraz, aspalditik dago Historia eta Soziologiaren arteko harremana eta lotura hori aberasgarria bi diziplinentzata eta baita Gradu honetako ikasleentzat ere.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Soziologia Graduko 2. Mailako gaitasun orokor eta transbertsalak:

1. Gizarte garaikidea definitzen duten egitura-prozesuak analizatzea eta interpretatzea.

2. Soziologikoki, banakoen eguneroko esperientzia osatzen duten bizipenak eta hauek eransten dieten esanahia analizatzea eta interpretatzea.

3. Teoria soziologikoko eskola nagusiak analizatzea eta bere ahalmen esplikatiboa balioestea.

4. Metodo eta ikerkuntza sozialaren oinarrizko teknikak desberdinak (kuantitatiboak eta kualitatiboak) aplikatzea.

5. Gizarte arazoen aurreko jarrera kritikoa garatzea eta bereganatzea.

6. Errealitate sozialari aplikatutako kontzeptuak, teknikak eta iturri estatistikoak egokitasunez azaltzea, erabiltzea eta kudeatzea.

Ikasgaiaren berebiziko konpetentziak:

1. Espainiak eta Euskal Herriak XX. mendean izaniko bilakaera historikoaren ardatz nagusiak ezagutu eta ulertzea eta Europan eta mundu osoan kokatzea, Espainiako eta Euskal Herriko gaur egungo gizartea ulertzearren.

2. Dokumentu historikoak aztertzen eta interpretatzen ikastea.

3. Historialarien liburuak iruzkintzen ikastea.

4. XX. mendeko gai edo garai bati buruz lan akademiko bat egiten ikastea, bibliografia espezializatua eta iturri argitaratuak erabiliz.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Berrezarkuntzako Sistema Politikoa eta haren krisia. Primo de Riveraren Diktadura.

2. Euskal Herriko modernizazio sozioekonomikoa eta aniztasun politikoa Berrezarkuntza garaian.

3. Espainiako lehen demokrazia: Bigarren Errepublika.

4. Iraultzaren eta kontrairaultzaren artean: Gerra Zibila.

5. Autonomiaren aldeko borroka eta lehen Euzko Jaurlaritza.

6. Gerraren ondorengo garai luzea: autarkia ekonomikoa eta errepresio politikoa lehen frankismoan Espainian eta Euskadin.

7. Garapen alditik frankismo berantiarraren krisira Espainian eta Euskadin.

8. Diktaduratik demokraziara: Trantsizioa. Euskal autonomia.

9. Garai sozialista eta Europan sartzea.



MetodologiaToggle Navigation

Eskola magistralak irakasgaiko gaiak azaltzeko erabiliko dira. Ikasleek oinarrizko bibliografiako esku-liburuak irakurriz osatuko dituzte.



Ikasgelako praktikak honakoak izanen dira: dokumental historikoak ikustea, testu historikoak iruzkintzea, taldekako lan akademikoak eta iruzkinak egiten irakastea eta egileek lan horiek ahoz azaltzea.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Banakako lanak (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio modua: ikasturteko materiala, bibliografiak, klaseko apunteek, ikasgelan iruzkintzen diren dokumentu historikoek eta irakasleak ikasturtearen hasieran iruzkina egiteko ematen duen bibliografiak osatzen dute.

Ebaluazio mistoa izango da, bai lehen deialdirako, bai bigarren deialdirako.

Irakasgaiaren azken azterketan galdera batzuk izanen dira gaiei buruz eta iruzkindu beharreko dokumentu historiko bat. Azterketan bost puntu emanen dira, azken notako hamar puntuetatik.

Ikasgaiaren alde praktikoak hiru jarduera biltzen ditu: agirien iruzkinak eta liburu edo lan historiografikoen berrikuspena. Parte praktikoaren balioa azken kalifikazioan hamarretik bost puntukoa izango da. Parte praktikoaren edozein ariketa kopiatuta baldin badago, alde praktiko osoaren nota zero izango da.

Kurtsoa gainditzeko, eta alde praktikoa kontatu ahal izateko, ezinbestekoa da azterketan gutxienez hamarretik hiru puntu lortzea.

Unibertsitateko arautegiak ezartzen dituen epeen barruan amaierako ebaluazio mota burutzea eskatzen duen ikasleak, azterketa bat gainditu beharko du. Azterketan, galdera teorikoak, dokumentu historiko baten iruzkina eta ikasturtean zehar landutako irakurketei buruzko galderak sartuko dira.



UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteko eta etika akademikoari buruzko protokoloari jarraituz, debekatuta dago lanetan testuen erreprodukzio literala egitea. Testu bezala ulertzen dira, liburuak, aldizkari zientifikoetan kaleratutako artikuluak, tesiak, web orrialdeak eta gainontzeko iturriak. Iturriotatik jasotako testuak erabili nahi izanez gero, komatxoak erabiltzea derrigorrezkoa da, bai eta erreferentziak egiterako orduan beharrezkoak diren baldintza guztiak betetzea (irakasleak erreferentzia bezala adibide bat jarriko du) eta iturriak ondo identifikatzea. Baldintza hauek ez badira betetzen, plagioa izan dela ulertu da eta lanean lortutako kalifikazioa 0 izango da.

Aldi berean, Wikipediaren eta Interneteko bestelako baliabide masiboen gehiegizko erabileraz ohartarazi nahi dira ikasleak, baliabideok zentzuz erabiltzera gonbidatuz. Ez da baliabide hauen erabilera debekatu nahi, baina bai iturri hauetaz egin daitekeen erabilera desegokia eta neurrigabea. Edonola ere, erreferentzia guztiak bezala, iturri hauetatik ateratako informazioa lanean modu argian azalduta agertu behar da.





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azken probara aurkezten ez diren ikasleak "ez aurkeztu" gisa agertuko dira. Horrek esan nahi du deialdiari uko egin diotela. Parte praktikoko ariketak egin badituzte, haien nota kontuan hartuko da hurrengo deialdian.

Ohiko deialdiaren irizpideak indarrean daude ezohizko deialdian

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak material hauek emanen dizkie ikasleei hasieran:

- Irakasgaiaren programak, gaiak, oinarrizko bibliografia (esku-liburuak) eta hemen adierazten diren azalpenak barne, eta bibliografia espezializatu bat, bertan ageri diren monografietako baten iruzkina egiteko. Gainera, irakasgaia ebaluatzeko modua zehaztuko da.

- Dokumentu batzuk Espainiako eta Euskal Herriko XX. mendeko historiari buruz, ikasgelako praktiketan iruzkinduko direnak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

AGIRREAZKUENAGA J. (Zuzendaria). Euskal Herriko Atlas historikoa. Donostia, Lur argitaletxea, 2000

AGIRREAZKUENAGA J. Euskal herritarren burujabetza (1793-1919: Euskal herritarren autogobernu auziaren bilakaeraz: Foruen erakundetzetik Autonomia Estatutura. Irún, Alberdania, 2012.

AGIRREAZKUENAGA Joseba, (Zuzendaria) Historia de Euskal Herria. Historia general de los Vascos. Bilbao, Lur Argitaletxea, 2004, 4, 5 eta 6 liburukiak.

FUSI, J.P. Historia mínima de España, Madrid, Ed. Turner, 2012.

GIL Carlos y CASANOVA Julián, Breve historia de España en el siglo XX. Barcelona, Ariel, 2012

GRANJA, J. L. y PABLO, S. de (coord.), Historia del País Vasco y Navarra en el siglo XX, Madrid, Biblioteca Nueva, 2002.

GRANJA, José Luis de la, DE PABLO, Santiago, RUBIO POBES, Coro. Breve historia de Euskadi. De los Fueros a nuestros días, 2ª ed. Debate, Barcelona, 2020.

MARTORELL, M. y JULIA, S.: Manual de historia política y social de España (1808-2011), Madrid, RBA, 2012.

PRESTON, Paul. Un pueblo traicionado: España de 1876 a nuestros días: Corrupción, incompetencia política y división social. Barcelona: Penguin Random House, 2019.

RIQUER, B. La Dictadura de Franco, Madrid, Crítica-Marcial Pons, 2010 (volumen de la Historia de España dirigida por J. Fontana y R. Villares).

TORTELLA, G.: El desarrollo de la Historia Contemporánea. Historia económica de los siglos XIX y XX, Madrid, Alianza editorial, 1994.

Gehiago sakontzeko bibliografia

AGIRREAZKUENAGA Joseba, De los vascos sin historia a los vascos con historia. Donostia, Txertoa, 2017.
BAHAMONDE, A., MARTINEZ, J.: Historia de España. Siglo XX, Madrid, Ed. Cátedra, 2004.
BERNECKER, W.L.: "España entre tradición y modernidad. Política, economía, sociedad (siglos XIX y y XX)". Siglo XXI, Mandril, 2009.
CASANOVA, J. República y Guerra Civil, Madrid, Crítica-Marcial Pons, 2007 (volumen 8 de la Historia de España dirigida por J. Fontana y R. Villares).
DIAZ GIJON, J.R. y otros. Historia de la España actual (1939-1996). Autoritarismo y democracia, Madrid, Ed. Marcial Pons, 1998.
FUSI, J.P. PALAFOX, J.: España: 1808-1996. El desafío de la modernidad, Madrid, Ed. Espasa Calpe, 1997.
JULIA, S.: Historia de las dos Españas, Madrid, Taurus, 2004.
MARIN, J. y otros, Historia Política, 1939-2000, Madrid, Istmo, 2001.
MARTINEZ, J. (coord.): Historia España. Siglo XX, 1939-1996, Madrid, Ed. Cátedra, 1999.
SANCHEZ JIMENEZ, J.: La España contemporánea, Madrid, Istmo, 2004, 3 vols..
VILLARES, R. y MORENO LUZÓN, J. Restauración y Dictadura, Madrid, Crítica-Marcial Pons, 2009 (volumen 7 de la Historia de España dirigida por J. Fontana y R. Villares).

Aldizkariak

"Historia Contemporánea" (Bilbo)

"Historia y Política" (Madril)

"Ayer" (Madril)

"Historia del Presente" (Madril)

"Historia Social" (Valentzia)

Web helbideak

http://clio.rediris.es

http://hispanianova.rediris.es

http://www.h-debate.com

http://www.ahistcon.org

http://www.cazarabet.com

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BEASCOECHEA GANGOITI, JOSE MARIA
  • HIDALGO GARCIA, SARA
  • MONTERO GARCIA, MANUEL

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00 (1)

09:00-11:00 (2)

2-15

09:00-11:00 (3)

09:00-10:30 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

10:30-11:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00 (1)

09:00-11:00 (2)

2-15

09:00-11:00 (3)

09:00-10:30 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

10:30-11:00 (1)

Irakasleak