XSLaren edukia

Familia eta Gizarte Aldaketa25026

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Soziologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25026

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Mintegia710.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

"Familia eta Gizarte Aldaketa" izeneko ikasgaia (hautazkoa, 6 kreditu, 2. lauhilekoan) Soziologiako graduaren ikasketetan hautazko irakasgaien atalean kokatzen da. Soziologiako graduak eskaintzen duen "Gizarte Arazoen Azterketa eta Kudeaketa" izeneko Menzioarekin dauka lotura. Hautazko ikasgaia horiek helburu dute ikaslea arazo sozialak aztertu, kudeatu eta planifikatzeko trebatu.



Ikasgai hau 3. mailan irakasten da, eta maila horretan eta aurrekoetan landutako zenbait ikasgai teoriko eta instrumentaletan landutako gaitasunetan oinarritzen da. Zehatz mehatz, ikasgai honetan helburua da mendebaldeko gizarteetan familia aldaketa identifikatu, aztertu eta azaltzea. Hiru dira ikastaroa ardazten duten gaiak. Lehenik, familiari buruzko ikuspegi soziologikoak aurkezten dira, zenbait pentsamoldetik emandako familiaren ikuspegien berri ematen dutenak. Bigarrenik, familiak gizarte modernoan eta postomodernoan bizi izandako aldaketak identifikatu eta aztertzen dira. Hirugarrenik, euskal autonomia erkidegoan zein europar batasuneko kontestuan gizarte politikak familian eragindako efektuak dira aztergai.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GRADUKO GAITASUNAK. Irakasgaian lantzen diren gaitasunak titulazioko ondoko gaitasunekin egiten dute bat:

Orokorrak:

1.Arazo sozial nabarmenen oinarrizko osagarriak identifikatzea eta definitzea.

2.Antolaketa egitura publiko eta pribatuetan gertatzen diren oinarrizkoak prozesuak eta beharrak identifikatzea eta analizatzea.



Graduko eta kurtsoko zekarkako gaitasunak:

1.Arazoei eta, behar sozialei buruzko informazioa era sintetikoan analizatzea, genero, klase eta etnia desberdintasunei arreta berezi jarriz.

2.Datuen eta praktika sozialen gaineko jarrera kritikoa garatzea.

3.Etorkizun profesionalari begira, argudiatzeko eta analisi soziologikoak egiteko garaian zorroztasun intelektual eta etikoa erabiltzea.



IRAKASGAIAREN GAITASUN ESPEZIFIKOAK.

Irakasgaiaren plangintza eta antolatutako edukiak eta zereginak ondoko gaitasun hauek lantzea dute helburu



G1.Teoria eta ikerkuntza soziologikoak gizarte modernoan eta postmodernoan familiari eta familiaren bilakaerari buruzko ekarpenak identifikatu eta baloratu. (1-5-6-8)

G2.Familia gertaera sozial gisa aztertu, horren antolaketa, dinamikak eta harremanak gizarte egitura eta prozesuen eremuan identifikatu eta aztertzeko, horretarako egokiak diren tresna teoriko eta metodologikoak aplikatuz (1-5-6-8)

G3.Familia egoerak eta horien baldintza, eragile eta efektu sozialak identifikatu eta aztertu (1-5-6-8)

G4.Familia gertaeraren eta gizarte antolaketa sozial eta politikoaren elkarren arteko loturak identifikatu familia-politikak modu kritikoan aztertu eta baloratu ahal izateko (1-5-6-8)

G5.EAEn, Espainian eta Europar Batasunean familia-egitura eta pauten deskribapena eta bilakaera interpretatu (1-5-6- 8)



IKASKUNTZA PROZESUAREN EMAITZAK

-. Familia instituzio, prozesu eta harremanen azalpena helburu duten teoria soziologiko eta metodologiko nagusiak deskribatu eta interpretatzea.

-. Mendebaldeko gizartean familia egitura zein dinamiken aniztasuna garaiko teoria soziologikoen argitan identifikatu eta deskribatzea, eta horren aldaketak azaltzea.

-. Mendebaldeko gizarte garatuen eremuan familia politikak deskribatu, alderatu eta sailkatzea.

-. Ikasitakoaren azalpen egituratua, logikoa eta zehatza egiteko eta aurkezteko gai izatea, ahoz zein idatziz.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.ZER DA FAMILIA?. Familiaren inguruko ideiak eta mitoak. Oinarrizko kontzeptuak; Familia egituraketa, familia prozesuak eta familia antolaketa sistema. Familia gizarte eraikuntza gisa.



2.FAMILIA MODERNOAREN GENESIA. Iraganeko irudia berkonposatzeko gakoak. Industria aurreko familia bizitza eta familia instituzioa. Industria gizartea eta familia aldaketa: modernizazio dinamika nagusiak.



3.MENDEBALDEKO FAMILIA ALDAKETAREN LEHEN BEGIRADA SOZIOLOGIKOA. Familiaren “krisia” industria gizartean eta familiaren “diskurtso sozialaren” sorrera. Familia, indibiduoa eta estatua.



4.MODERNIZAZIOA ETA FAMILIAREN SOZIOLOGIAN SORTUTAKO ZENBAIT BEGIRADA MAKRO ETA MIKRO: FAMILIA MODERNOAREN IKUSMOLDE TEORIKOAK.

4.1.Familia harremanen eta elkarreraginaren gunea begirada: Burgess-en “familia-adiskidetasuna”.

4.2.Funtzionalismoa eta sexu bereizketaren instituzionalizazioa: T. Parsons.

4.3.Baliabideen teoriaren hastapenak: R. Blood & W. Wolfe.

4.4.Feminismoa eta familia. -. Generoaren (ber)produkzioa gizartean eta familietan (B. Friedan, K. Millet, C. Delphy, J. Mitchel, H. Hartmann, C. Gilligan).

4.5. Aukera-arrazionalaren Teoriak: G. Becker

4.6. Trukearen teoriak (P. Blau, J. Scanzoni)



5.FAMILIAK GARAIKO GIZARTEETAN: ALDAKETA ETA FAMILIA ALDAKETA ETA BIGARREN MODERNIZAZIOA.

5.1.Familia gizarte postmodernoan. Aldaketa sozialak, ekonomikoak eta kulturalak: desinstituzionalizazio eta indibidualizazio prozesuak.

5.1.2.Familia aldaketaren tesiak (Van de Kaa, J. Roussell, U. Beck, E. Beck-Gersheim, A. Giddens, F. de Singly)

5.1.1.Familia aldaketa Espainan eta Euskal Erkidego Autonomoan (G. Meil, I. Alberdi, L. Flaquer, T. Jurado)



6.FAMILIA HARREMAN, EGITURA ETA PROZESU BERRIAK.

6.1.Bikote harremanak: bikotea sortu, bikotea egin, bikotea desegin.

6.2.Familia aniztasuna: osaera eta egituraketa gizarte postmodernoan

6.3.Seme-alaben zaintza eta sozializazioa.

6.4.Belaunaldien elkarren arteko harremana eta zaintza sareak

6.5.Familiaren eta lanaren arteko loturaren berreraketa gizarte indibidualizatuan.



7.GIZARTE POLITIKAK ETA FAMILIA: FAMILIAK ONGIZATE ESTATUAREN GAINBEHERAN

7.1.Familia, estatua eta gizarte politikak. Familia Politikak Europar Batasunean. EEAn garatutako familia politikak



MetodologiaToggle Navigation

Ikastaroak 6 ECTS kreditu ditu eta irakaskuntza 46 ordu magistral eta 14 ordu praktikoetan antolatua dago. Gaitasunak eskuratzeko ikasleak 90 ordu bete behar ditu lan autonomoaren bidez.



Ikastaroan zenbait metodologia erabiltzen da. Garrantzitsuenak ondoko hauek dira: testu irakurketak eta iruzkinak, taldeko gogoeta eta eztabaida (mintegiak) eta kasuetan oinarritutako aprendizaia.Ikaslearen lan autonomoa sustatzen da, baina baita ere haren partehartzea taldearen aurreko gogoeta eta aurkezpenen bidez.



Zehatz mehatz, eta irakaskuntza motarekin lotuta, honela egingo da lan:



a)SAIO TEORIKOAK. Ikasgelan. Zereginak: Gai eta materialen aurkezpena. Irakasleak materialak lantzeko argibideak emango ditu hausnarketa eta azalpen orokorra emanez. Ikasleak jarrera aktiboa eta partehartzailea izango du proposatzen diren zereginak jarraitu eta burutzeko.



b)SAIO PRAKTIKOAK. Ikasgelan. Zereginak: Irakurketen laburpen eta azalpenak aurkeztu eta eztabaidak gidatu. Datu baseen erabilera: bilaketak eta datu trataera. Elkarren arteko irakurketa kritikoa (peer review).



c)IKASKETA AUTONOMOA. Ikasgelaz kanpo. Tutoretzak. Agintzen eta proposatzen diren irakurketa eta praktikak landu, bibliografia bilatu, ikerlana diseinatu, ikerketa egin eta aurkezpen idatzia eta ahozkoa prestatu



d) Tutoretzen bidezko laguntza zehatza

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 30
    • Banakako lanak (%): 40
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

I) IRAKASGAIA GAINDITZEKO LEHENESTEN DEN SISTEMA ETENGABEKO EBALUAZIOA DA eta ondorengo jarduera eta zeregin multzoan datza:



Eskola-ordu presentzialak: kontrol zerrenda. %70eko gutxienezko asistentzia. Taldearen partehartzea sustatzen dituzten zereginak erabiliko dira, beraz bertaratze saioen dinamikak ikasleak taldeari egindako ekarpenean datza. Talde lana eta bakarkako lanen pisuaren %10 da.



-.Ariketak eta aurkezpen lanak taldean zein banaka: 4 irakurketen laburpena eta iruzkin kritikoa, 2 ariketa familia data-baseekin eta ikerketa-artikulu baten fitxa bibliografikoa. Ebaluazio irizpideak: Ideien eta argudiaketen aurkezpen eta azalpenen zehaztasuna. Hausnarketa kritikoaren maila. Eztabaida gidatzeko proposamena.Eskola saioetan (eztabaidak, mintegiak) partehartzea eta ikaskideen aurkezpenen iruzkin eta ebaluazioa baloratuko da ere. Azken notaren %30



-.Banakako lana: 15 orrialdeko paper. Ebaluazio irizpideak: Familiaren Soziologiaren eremuan, kontzeptu eta teorien erabilpen egokia.Ideien eta argudiaketen aurkezpen eta azalpen zehatza eta zorrotza. Iturri bibliografikoen edota datuen erabilera egokia. Hausnarketa kritikoaren maila. Informazioaren egituraketa txukuna eta argia. Aurkezpen egokia. Azken notaren %40.



-.Test antzeko proba idatzia. Familiaren soziologiako ikuskera teorikoen gaineko galderak (Gaiak: 1,2,3 eta 4.). Ebaluazio irizpideak: Kontzeptu nagusiak adierazteko gai izatea. Ideiak eta proposamen teorikoak egoki kokatzea. Adierazpen akademikoa. Azken notaren %30.



Halaber, ikasleak ondoko hau izan behar du kontuan:

a)Etengabeko ebaluazioa gainditzeko dena aurkeztu beharra dago.

b)Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da banakako lana gainditzea.

c)Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira eta dagokien proportzioan hartuko dira kontuan ezohiko deialdiaren azken kalifikazioan.

d)Deialdiari uko egiteko nahikoa da banakako lana ez aurkeztea.





II)IRAKASGAIA GAINDITZEKO IKASLEEK ESKUBIDEA DUTE AZKEN EBALUAZIO bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu.



HALA ERE, etengabeko ebaluazioan parte hartuta azken ebaluazioa egin nahi bada, ikasleak idatzia aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duena. Horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita (Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikulua).



2.2) Azken ebaluazioko kalifikatze tresnak. Aldi ofizialean egingo diren derrigorrezko bi proba hauekin eskuratuko dute ikasleek azken kalifikazioaren %100:

Azken ebaluazioa ondorengo probetan datza:

-. Banakako lana. Kalifikazioaren % 50 da.

-. Proba idatzia. Egitarau teoriko-praktikotik 20 gaien gaineko galderak (gaien zerrenda e-gelan argitaratuko dira). Ebaluazio irizpideak: Ideien eta argudiaketen aurkezpen eta azalpenen zehaztasuna. Aurkezpen egokia. Azken notaren %50 da.



Halaber, ikasleak ondoko hau izan behar du kontuan:

a) Ikasleen ikaskuntza eta emaitzak ebaluatzeko etengabeko ebaluazioko irizpide multzo bera erabiliko da azken ebaluazioko probetan.

b) Azken ebaluazio sistema aukeratu duten ikasleen kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.



EBALUAZIO IRIZPIDEAK:

-.Familiaren soziologiaren eremuko kontzeptu eta teorien erabilpen egokia. Hau da, mendebaldean sortutako familiaren gaineko ezagutza soziologikoa eta zenbait ikusmolde teorikoen ezaugarri nagusiak identifikatu, erlazionatu, alderatu eta azaltzeko gai da.

-.Ikasleak mendebaldeko gizarteko familia egitura, prozesu eta dinamiken ezaugarriak deskribatu eta azaltzen ditu, ikuskera soziologikotik abiatuta.

-.Mendebaldeko gizartearen aldaketa kultural, sozial, ekonomiko eta politikoak eta familian izandako bilakaera eta aldaketa erlazionatu, eta aldaketaren eragile nagusien identifikazioa.

-.Familia politikak gizarte aurreratuen eremuan kritikoki aztertu eta azaltzea.

-.Gai izatea familia eremuan gertaera bati buruzko ikergaia planteatu eta horren kokapen teoriko-praktikoa egiteko, iturri bibliografiko egokiak erabiliz eta lehen zein bigarren mailako datuak sortu, kudeatu eta aztertu.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezokiho deialdiaren ebaluazioa ondorengo probetan datza:

-. Banakako lana. Kalifikazioaren % 50 da.

-. Proba idatzia. Egitarau teoriko-praktikotik 20 gaien gaineko galderak. Ebaluazio irizpideak: Ideien eta argudiaketen aurkezpen eta azalpenen zehaztasuna. Aurkezpen egokia. Azken notaren %50 da.

Proba ebaluatzeko ohiko deialdiko ebaluazio irizpideak erabiliko dira.

Deialdiari uko egiteko nahikoa da banakako lana ez aurkeztea edo/eta azterketaren egunean probara ez aurkeztea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

e-gela plataforman.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

AA.VV (2007). “Euskal Herriko demografia eta ugalkortasuna”. Lan koadernoa, 2. Donostia: Gaindegia.

AA.VV (1996). Desigualdades de género en los viejos y los nuevos hogares. Madrid.: Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales.

ALBERDI, Inés (1999) La nueva familia española. Taurus: Madrid.

ALBERDI, Inés eta ESCARIO, Pilar (2007). Los hombres jóvenes y la paternidad. Bilbao: Fundación BBVA.

ALONSO-ARBIOL, I. (koord.) (2006). Amatasuna eta aitatasuna. Proposamen berriak. Bilbo: UEU.

ARESTI, Nerea (2000). “El ángel del hogar y sus demonios. Ciencia y religión en la España del siglo XIX”, Historia Contemporánea, 21: 363.394.

ARREGI, Begoña eta DÁVILA, A. [Ed.] (2005) Reproduciendo la vida, manteniendo la familia. Reflexiones sobre la fecundidad y el cuidado familiar desde la experiencia en Euskadi. Leioa: EHU-UPV.

BAZO, M. Teresa (2008). “Personas mayores y solidaridad familiar”. Política y Sociedad, 45 (2): 73-85.

BECK, U. y BECK-GERNSHEIM, Elizabeth (2001) El normal caos del amor. Las nuevas formas de la relación amorosa. Barcelona: Paidós-El Roure.

BECK-GERNSHEIM, Elizabeth . (2003) La reinvención de la familia. En busca de nuevas formas de convivencia. Barcelona: Paidós.

BOTT, Elizabeth . (1986). Familia y red social. Madird Taurus Humanidades.

BURR, R.W.; LEIGH, G.K.; DAY, R.D. y CONSTANTINE, J. (1979) Contemporary Theories about family, New York: The Free Press.

DELPHY, Christin(1985). Por un feminismo materialista. Barcelona: Horas y horas.

ENGELS, F. (1970). El origen de la Familia, de la Propiedad Privada y del Estado. Madrid: FLAQUER, L. (1997) El destino de la familia. Madrid: Ariel.

FEDERICI, Silvia (2017)[2004]. Caliban eta sorgina. Emakumea gorputza eta metatze primitiboa. Donostia: Elkar.

FLAQUER, L. (1998). El destino de la familia. Barcelona: Ariel.

FLAQUER, L. (2002) Políticas familiares en la Unión Europea. Barcelona: Institut de Ciènces Polítiques i Socials.

FLAQUER, L. et al. (1999). La estrella menguante del padre. Barcelona: Ariel.

FROMM, HORKHEIMER, PARSONS (1994) La Familia. Barcelona: Península.

GABINETE DE PROSPECCIÓN SOCIOLÓGICA (2002) ¿La familia en la CAPV-1997, Soziologiazko Euskal Kuadernoak-Cuadernos Sociológicos Vascos, 10.

GARRIDO MEDINA & GIL CALVO, E. (1993). Estrategias familiares. Madrid: Alianza Editorial.

GIDDENS, A. (1995) La transformación de la intimidad. Madrid: Cátedra.GOODY, J. (2000). La familia europea. Barcelona: Editorial Crítica.

HARRIS, C.C. (1986). Familia y Sociedad Industrial. Barcelona: Ediciones Península.

HARTMANN, Heidi. "Un matrimonio mal avenido: hacia una unión más progresiva entre el marxismo y el feminismo. papers de la Fundació/88. [Capital & Class aldizkarian argitaratua 1979an]

IGLESIAS DE USSEL, J. (1998). La familia y el cambio político en España. Madrid: Tecnos.

IMAZ, Elixabete (2006), “La maternidad en el seno de las parejas lesbianas: cambios, continuidades y rupturas respecto a los modelos familiares maternales” Arxius de ciències socials (15): 89-100.

IMAZ, Elixabete . (2006) “Haurra eduki ala ez: ugalketaren inguruko planteamenduak, desirak eta kontraesanak” , Alonso-Arbiol (coord.) Amatasuna eta aitatasuna. Proposamen berriak. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea.

JURADO, Teresa (2008). “Las nuevas familias españolas”, en González, J.J. y Requena, M. (coed.) Tres décadas de cambio social en España, Alianza, Madrid.

LEGARRETA, Matxalen (2008). “El tiempo donado en el ámbito doméstico. Reflexiones para el análisis del trabajo doméstico y los cuidados” Cuadernos de Relaciones Laborales 26 (2): 13-44.

LENOIR, Remi (2005). "La genealogía de la moral familiar", Política y Sociedad, 42 (3): 209-225.

MARTÍN LÓPEZ, E. (1993). Textos de Sociología de la Familia. Una relectura de los clásicos. Madrid: Ediciones RIALP/Universidad de Navarra.

MARTÍN PALOMO, M. (2008). “Domesticar el trabajo: una reflexión a partir de los cuidados” Cuadernos de Relaciones Laborales 26 (2): 13-44.

MACINNES, J., PÉREZ DÍAZ, J. (2008) "La tercera revolución de la modernidad: la reproductiva" Reis: Revista española de investigaciones sociológicas (122): 89-118.

MICHEL, A. (1991 [2ª ed.]) Sociología de la Familia y del Matrimonio. Barcelona: Península, pp. 5-22.

MEIL, G. (1999) La familia postmoderna española, Editorial Acento, Madrid.

MEIL, G. (2000) “Imágenes de la solidaridad familiar”, Opiniones y actitudes, 30.

MURILLO, Soledad (1996) El mito de la vida privada, Siglo XXI, Madrid.

PICHARDO GALÁN, Jose Ignacio (2009). Entender la diversidad familiar. Relaciones homosexuales y nuevos modelos de familia. Barcelona: Edicions Bellaterra.

REHER, D. (1996) La familia en España, pasado y presente, Alianza, Madrid.

RODRIGUEZ, J.A. (1994) Envejecimiento y familia, Colección Monografías nº 137, CIS; Madrid.

SEGALEN, Martine (1992) Antropología histórica de la familia, Taurus, Madrid.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Ikastaroan eskeiniko da.


Aldizkariak

Inguruak
Papers
REIS, Revista española de investigaciones sociológicas
RIS, Revista internacional de Sociología
Documentación Social
Arbor
Revista de Occidente
Journal of Marriage and the Family

Web helbideak

FES (Federación Española de Sociología). FESeko 2016 Kongrsuko Familiaren Soziologiaen lan-taldeko komunikazioen aurkezpena.

Families and Societies. Working Paper Series. Stockholm University-k koordinatzen duen "Families and Societies-Changing families and sustanaible societies: Policy contexts and diversity over the life course and across generactions" izeneko nazioarteko ikerketa proiektuaren weba. Ikerketak Europar Batasuneko finantziazioa du (Programa:European Union’s Seventh Framework Programme).

Work and Family Research. Lana eta familia arlotan ikertzaileen sarea ((WFRN). Arlo horietan zenbait disziplinen profesional eta adituen elkarketa da. Sarean, kideen komunitateak hainbat baliabide eta tresna eskaintzen du munduan lanan eta familian interesa dutenen arteko lotural sendotzeko.

Family Inequality. Phillip Cohen ( University of Maryland, College Park) irakaslearen bloga, bertan hainbat tresna eta baliabide dituzu familia eta ezberdintasuna ardatz.

Las familias tardias. Estudio etnográfico de las conformaciones familiares en Madrid y sus implicaciones sociales. Ikerketa proiektuaren web orria. Bertan proiektuaren berri eta eegindako ikerketaren emaitzak aurkezten dira.

CCF (Council of Contemporary Families). (University of Austin, Texas) Baliabideak eta tresnak familia ikerkuntzan eta familia eskuhartzean (EEBB). Zenbait disziplinen ekarpenak (demografoak, ekonomistak, histiragileak, politologoak, gizarte langileak, etb.)

DATA BASEAK
EUSTAT: http://www.eustat.es
INE: http://www.ine.es
LACAIXA: http://obrasocial.lacaixa.es/estudiossociales
EUROSTAT: http://epp.eurostat.ec.europa.eu/portal/page/portal/statistics/themes
WORD VALUE SURVEY: http://www.worldvaluessurvey.org/
ENCUESTA SOCIAL EUROPEA: https://www.upf.edu/ess/
WORK & FAMILY RESEARCHERS: https://workfamily.sas.upenn.edu

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • MARTIN RONCERO, UNAI
  • MARTINEZ DE ALBENIZ EZPELETA, IÑAKI
  • OTERO GUTIERREZ, BEATRIZ

TaldeakToggle Navigation

31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala