XSLaren edukia

Gradu-amaierako lana25047

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Soziologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
12
Kodea
25047

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gradu Amaierako Lana (GRAL) ezinbesteko baldintza da Soziologiako Gradua lortu ahal izateko. Laugarren mailako irakasgaia da eta 12 kreditu ditu.



Gradu Amaierako Lanean, jatorrizko proiektu, memoria edo azterlan bat gauzatu behar du ikasle bakoitzak banakako jardunean, zuzendari baten edo gehiagoren gainbegiratze-lanarekin. Lan horretan txertatu eta garatu beharko dira, hain zuzen, Graduko ikaskuntza-prozesuan zehar jasotako prestakuntza-edukiak, gaitasunak eta trebetasunak.



GRAL burutu ahal izateko Soziologia graduko ikasleak banakako jardunean jatorrizko ikerketa-lana garatu beharko du. Lanak soziologiaren eremuan izaera teorikoa edo praktikoa duen gai bati buruzkoa beharko du izan eta ikasleak graduan barneratutako gaitasunak eta ezagutza teorikoak eta metodologikoak erakutsi, baita ere agerian utzi arlo profesionalean ikasteko duen gaitasuna. GRALa egiteko ikasleak honako mota hauetako lan bat aukera dezake: gizarte ikerketa-lana garatu edo politika edo gizarte esku-hartze programen proiektua diseinatu.



GRALak erakutsi beharko du ikasleak graduaren zehar landutako gaitasun teoriko, praktiko, instrumental eta metodologikoak barneratu dituela . Hori dela eta, Gradu Amaierako Lana tituluarekin lotutako gaitasun orokorrak aplikatzeari begira eta oro har, ikaslearen ikasketa-arlokoak izango diren datu garrantzitsuak bilatu, kudeatu, antolatu eta interpretatzeari begira egingo da, ikasleak gizarteari, zientziari, teknologiari edo etikari lotutako gai garrantzitsuei buruzko gogoeta egin eta proposamenak eman ditzan, eta gogoeta eta proposamen horiek kritikoak, logikoak eta sortzaileak izan daitezen.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

TITULAZIOKO GAITASUN OROKORRAK

-Planteatutako helburuentzat egokiagoak diren teknikak aplikatuz ikerketa soziologikoa planifikatzea eta gauzatzea.(G001)

-Ikerketa soziologiko baten txostena elaboratzea eta aurkeztea.(G002)

-Arazo sozial garrantzitsuenen oinarrizko osagaiak identifikatzea eta zehaztea.(G003)

-Antolamendu publiko eta pribatuen egituretan sortzen diren oinarrizko prozesu eta premiak identifikatzea eta aztertzea.(G005)

-Politika publiko eta gizarte esku-hartze proiektuen eta emaitzen diseinatzea, kudeatzea eta ebaluatzea(G004)

-Antolamendu publikoen eta pribatuen kudeaketa estrategikoa elaboratzea eta garatzea.(G006)

-Erakunde publikoetako eta pribatuetako hezkuntza eta trebakuntza politiken eta programen diseinatzea eta ebaluatzea, bereziki bakearen kultura eta balio demokratikoak sustatzen dituztenak.(G007)



TITULAZIOKO ZEHARKAKO GAITASUNAK

-Arazo eta premia sozialei buruzko informazioa modu sintetikoan aztertzea, bereziki genero, klase sozial eta etnia desberdintasunei dagokionean.(G008)

-Datu eta praktika sozialen aurrean jarrera kritikoa garatzea.(G009)

-Etorkizun profesionalari begira, analisi eta argudio soziologikoetan zehaztasun etiko eta intelektuala erabiltzea.(G010)

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

ESTRUCTURA DEL TRABAJO.

Oro har, SOZIOLOGIA Graduko Amaierako Lanek honako egitura hauetako bat izango dute:

1.Gizarte Ikerketa lana teoriko edo/eta enpirikoa

2.Programa edo Gizarte esku-hartze politika baten diseinua, analisia eta ebaluazioa



IKERKETA-LANEN EGITURA

-Azala: lanaren izenburua, egilea, zuzendaria, gradua eta ikasturtea.

-Aurkibidea: orrialde-zenbaketa; beharrezkoa izanez gero, taulen eta grafikoen aurkibidea gehi daiteke.

-Sarrera: ikerketaren xedearen aurkezpena eta zehaztasuna, lanaren helburuen zehaztapena, lan-hipotesiak, gaiaren egoerari buruzko laburpena.

-Metodologia: metodologiaren eta ikerketa tekniken zehaztapena eta ikerketa-xedearekiko duen egokitasunaren azalpena, landa-lanaren azalpena.

-Garapena: edukiaren eta ikerketan lortutako emaitzen adierazpena.

-Ondorioak: sarreran planteatutako helburuekin modu koherentean ordenatuak.

-Bibliografia: testuan aipatutako liburuak, aldizkari zientifikoetako artikuluak, tesiak, web orriak, etab.

-Eranskinak: taulak, irudiak, gidoiak edo zeinahi material osagarri. Horrez gain, lanaren originaltasuna adierazten duen dokumentu oro gehituko da eranskinean; elkarrizketak, datu-baseak, hau da, epaimahaiarentzat egindako lanaren froga izan daitekeen guztia. Informazio hori ematean iturrien anonimotasuna bermatuko da eta ikerkuntza zientifikoaren irizpide etikoak errespetatuko dira.



PROGRAMA EDO GIZARTE ESKU-HARTZE POLITIKA BATEN DISEINUA

-Azala: lanaren izenburua, egilea, zuzendaria, gradua eta ikasturtea.

-Aurkibidea: orrialde-zenbaketa; beharrezkoa izanez gero, taulen eta grafikoen aurkibidea gehi daiteke.

-Sarrera: proiektuaren edo lanaren, helburuen eta testuinguruaren eta aurrekarien aurkezpena eta zehaztasuna.

-Garapena: egindako lanaren eta proiektuaren bideragarritasunaren deskribapena.

-Ondorioak: lanarekin garatu diren tituluko gaitasunekin lotuta azalduak.

-Bibliografia: testuan aipatutako materialen zerrenda.

-Eranskinak: taulak, irudiak, gidoiak edo zeinahi material osagarri.



MetodologiaToggle Navigation

Gradu Amaierako lanak 12 ECTS kredituko balioa du eta ikaslearen 300 lan-orduren baliokidea da (bertaratzeko eta ez-bertaratzekoak).

- Aurrez aurreko orduak ikasleak jasotako mintegiei, tutoretzei eta defentsa publikoari dagozkie.

- Aurrez aurrekoak ez diren orduak, berriz, ikasleen lan autonomoari dagozkio; ordu horietan, ikasleak Gradu Amaierako Lana garatu, memoria idatzi eta defentsa publikoa prestatuko du.



A) TUTORETZA

Zuzendaria arduratuko da ikasle bakoitzari lanaren ezaugarriak azaltzeaz, baita ere lanaren jarraipena egiteaz eta garapenean hura orientatzeaz eta gainbegiratzeaz. Haren ardura da ere ezarritako helburuak eta graduko gaitasunak beteko direla bermatzea. Zuzendaritza lana bukatzean eta GRALa defendatu aurretik ikasleari eta proposatu epai-mahairi emango zaien txostena idatzi beharko du ere.

Tutoretza-lanaren saioak egutegi honen arabera egingo dira, gutxi gorabehera.

1. saioa – azaroa. Izena ematean izendatutako gai-arloaren baitako gaia zehaztea. Lan-egutegia

2. saioa – abendua. Jarraipeneko lehen saioa.

3. saioa – urtarrilla/otsaila. Jarraipeneko bigarren saioa.

4. saioa – martxoa/apirila. Jarraipeneko hirugarren saioa.

5. Saioa - maiatza. Amaierako lana ematea tutoreari eta defentsa publikoa prestatzea.



b) ASPEKTU FORMALAK

-Gradu Amaierako Lanaren luzera 10.000-12.000 hitzekoa izango da gutxi gora behera ikerketa-lanetarako eta proiektuetarako, eranskinak barne hartu gabe, eta lan sortzaileen eta esperimentalen memoriek 5.000-6.000 hitz izango dituzte.

-Bibliografia modu egokian aipatu behar da, estandarra den estilotakoaren bati jarraituz, adibidez, APA, UNE Harvard edo Fakultatean egindako “Gizarte eta Komunikazio Zientzietan Bibliografia eta Aipuak Txertatzeko Moduari Buruzko Gidaliburua”.

-Taulek zenbakituta eta izendatuta egon behar dute eta horren iturriak identifikatuta egon behar dute.

-Erabat debekatuta dago testuen zatiak hitzez hitz idaztea (izan liburuetakoak, aldizkari zientifikoetako artikuluetakoak, tesietakoak, web orrietakoak, etab.), baldin eta ez bada behar bezala aipatzen testuan aldez aurretik eta ez bada identifikatzen berau lortzen den iturria. Bestela, plagiotzat hartuko da eta lanak zero kalifikazioa izango du. Ikasleak jakin behar du Fakultateko irakaslegoak eskura dituela plagioari aurre egiteko eta detektatzeko tresnak, bai tutoretza prozesuaren zehar bai ikasleak GRALa bukatu eta aurkezten den unean.



C)ALDERDI ETIKOAK

Ikerketaren etikari dagokionean eta lanaren izaera horrela eskatzen badu, UPV- EHUko Gizakiekin ikerketarako Etika Batzordeak zehaztutako irizpideak eta aholkuak izango dira kontuan. (TFG_Informe CEISH 2017).

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 25
    • Banakako lanak (%): 75

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

GRALaren AURKEZPENA ETA DEFENTSA



1-Ikasleak GAUR plataforman defensa eskatuko du eta ADDI plataforman igoko du Gradu Amaierako Lana ikastegiko GRAL egutegiak xedatutako epean. Lanaren nolakotasunak bestelako bitartekoren bat eskatzen badu Dekanotzan utziko ditu lanaren 4 kopia.

2-Ikasleak aurrez aurre defendatu beharko du Gradu Amaierako Lana.

3-Ikasle bakoitzak bere Gradu Amaierako Lanaren helburuak, metodologia, edukia eta ondorioak aurkeztu beharko ditu. Eta, ondoren, epaimahaiko kideek egin eta eskatu ahal izango dizkioten galdera, azalpen, iruzkin eta iradokizunei erantzungo die.Lana aurkezteko ppt edo bestelako formatoan prestatutako aurkezpena erabil ahal izango du. Gradu Amaierako Lanaren defentsak, gehienez ere, 20 minutuko iraupena izango du, eta honela banatuko dira: 10 minutu lana aurkezteko eta 10 epaimahaiaren hitzak eta galderak eta ikaslearen erantzunetarako.



GRALaren EBALUAZIOA

Ikasleak bere aurkezpena bukatutakoan eta zuzendariaren txostena ikusitakoan, ikasleari eman beharreko kalifikazioa eztabaidatuko du epaimahaiak,ondorengo ebaluazio-irizpideen arabera:



a)LANAREN PROZESUA. Abiapuntua zuzendariaren txostena izango da. Ebaluatuko da, besteak veste, lanaren interesa, konplexutasuna eta originaltasuna, ikaslearen arduraldia eta inplikazioa, epeak betetzea Gradu Amaierako Lana egitean.



b)LAN IDATZIA. Egindako lan motaren arabera ondorengo ebaluazio-irizpideen arabera:

b1.IKERKETA-PROIEKTUEN kasuan: Ikerketa objektuaren aukeraketa eta justifikazioa. Arazoaren eta esparru teorikoaren planteamendua eta gaiaren egoerari buruzko aurrekariak. Diseinu metodologikoa. Emaitzak eta datuen analisia eta ondorioak. Idatziaren kalitatea.

b2.PROGRAMA EDO GIZARTE ESKU-HARTZE POLITIKA BATEN DISEINUAREN kasuan:

Proiektuaren aukeraketa eta justifikazioa. Programa edo esku-hartze politika edo programaren zehaztasunak eta deskribapena. Ezarpen planaren eta ebaluaketa proposamenaren egokitzapena. Idatziaren kalitatea.



C)AHOZKO DEFENTSA. Irizpide hauen arabera ebaluatuko da:

-Aurkezpenean erabilitako baliabideen kalitatearen balorazioa.

-Adierazpen-argitasunaren balorazioa.

-Planteatutako galderak ulertzeko eta erantzuteko gaitasunaren balorazioa.



GRALaren DEFENTSA ETA DEIALDIARI UKO EGITEA

-GRALa aurkeztu ahal izateko ikasleak GRALa matrikulatu beharko du ikastegiak ikasturte akademikorako xedatutako

epeetan.

-Deialdia erabil ahal izateko ikasleak GAUR plataforman eskatu beharko du defentsa.

-Defensa ez eskatzeak deialdiari uko egitea da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

GRALaren AURKEZPENA ETA DEFENTSA PUBLIKOA

Ohiko deialdiarenak.



GRALaren DEFENTSA ETA DEIALDIARI UKO EGITEA

-.Deialdia erabili ahal izateko ikasleak GAUR plataforman eskatuko du defentsa.

-.Defensa ez eskatzeak deialdiari uko egitea da.

-.Matrikulak bi deialdi ofizialetarako eskubidea emango du ikasturte bakoitzean. Ezarritako deialdietan lana defendatu ez duten edo gainditu ez duten ikasleek berriro egin beharko dute matrikula hurrengo ikasturtean.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ez dago

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Alguacil J. (2011). Cómo se hace un trabajo de investigación en sociología. Madrid: Catarata

Alonso, Luis Enrique (1998) La mirada cualitativa. Madrid: Fundamentos.

Babbie Earl (1996) Manual para la práctica de la investigación social. Desclée De Brouwer

Cea D´Ancona María Ángeles (1997). Metodología cuantitativa. Estrategias y técnicas de investigación social. Madrid: Síntesis

Cubo Sixto et al. (2011). Métodos de investigación y análisis de datos en ciencias sociales y de la salud. Madrid: Ediciones Pirámide

García-Ferrando, Manuel; Ibánez, Jesús; Alvira, Francisco (2005) El análisis de la realidad social. Métodos y técnicas de investigación social. (3º edición). Madrid: Alianza. [1989]

García Oihane; Luxán, Marta (datarik gabe) Gradu Amaierako Lanak Soziologian. Ikerketa sozial aplikatuak egiteko, gidatzeko eta aurkezteko argibideak. Euskararen eta etengabeko prestakuntzaren arloko errektoreordetzaren sare argitalpena. UPV/EHU.

Ispizua, Marian y Lavía, Cristina (2016). La investigación como proceso: Planificación y desarrollo. Madrid: Dextra.

Facal, Teresa (2015) Guía para elaborar un proyecto de investigación social. Madrid: Paraninfo.

León O.G. y Montero I. (1999). Diseño de investigaciones. Madrid: McGraw Hill

Martínez-Palacios, Jone; Legarreta, Matxalen (sin fecha). Guía para la inserción de citas y manejo de bibliografía en Ciencias Sociales y de la Comunicación. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea/Facultad de Ciencias Sociales y de la Comunicación. UPV/EHU.

O´Leary, Zinna (2004) The Essential Guide To Doing Research. London: Sage.

—(2017) The Essential Guide To Doing Your Research Project. London: Sage.

Ruiz Olabuénaga, Jose I. (2002) Cómo elaborar un proyecto de investigación social. Bilbao: Universidad de Deusto, Cuadernos Monográficos.

Valles Miguel S. (1997). Técnicas cualitativas de investigación social. Reflexión metodológica y práctica profesional. Madrid: Síntesis

Gehiago sakontzeko bibliografia

a) Estrategias de integración metodológica
Bericat Eduardo (1998). "Capítulo 2: La legitimidad científica de la integración". En: La integración de los métodos cuantitativo y cualitativo en la investigación social. Significado y medida. Barcelona: Editorial Ariel
Callejo J, Viedma A. (2010). "Capítulo 2: Diseños de investigación con articulación de varias técnicas". En: Proyectos y estrategias de investigación social: la perspectiva de la intervención. Madrid: Mc Grew Hill
b) Diseños experimentales y cuasi-experimentales
Campbell D y Stanley J. (1966) Diseños experimentales y cuasiexperimentales en la investigación social. Buenos Aires: Amorrortu
Cea DAncona MA. (1997). "8. La experimentación como estrategia de investigación social" En: Metodología cuantitativa. Estrategias y técnicas de investigación social. Madrid: Síntesis
Barbie E. (1986) "8. Experiments". En: The practice of social research. Belmont: Wadsworth Publishing Co.
c) Diseños de evaluación
Callejo J, Viedma A. (2010) "Capítulo 6: Evaluación de programas y proyectos" En: Proyectos y estrategias de investigación social: la perspectiva de la intervención. Madrid: Mc Grew Hill
Alvira F. (1991) Metodología de la evaluación de programas. Madrid: Centro de Investigaciones Sociológicas.
d)Investigación-acción
Callejo J, Viedma A. (2010) "Capítulo 5: Proyectos de intervención: investigación-acción (IA) e investigación acción participativa (IAP)" En: Proyectos y estrategias de investigación social: la perspectiva de la intervención. Madrid: Mc Grew Hill
e)Investigación comparada
Morlino L. 2005) Introducción a la investigación comparada. Madrid: Alianza Editorial
Caïs J. (1997) Metodología del análisis comparativo. Madrid: Centro de Investigaciones Sociológicas.

Aldizkariak

EMPIRIA. Revista de Metodología De Ciencias Sociales: http://revistas.uned.es/index.php/empiria
Revista de Investigaciones Sociológicas: http://www.reis.cis.es/REIS/html/index.html
Revista Internacional de Sociología: http://revintsociologia.revistas.csic.es/index.php/revintsociologia
Revista Española de Sociología: https://recyt.fecyt.es/index.php/res/index
Inguruak Revista Vasca de Sociología y Ciencias Políticas: http://www.inguruak.eus/index.php/inguruak
Papeles del CEIC International Journal on Collective Identity Research: http://www.ehu.eus/ojs/index.php/papelesCEIC

Web helbideak

CISOLOG (http://cisolog.com)
METHODSPACE https://www.methodspace.com
EUSTAT (http://www.eustat.es)
CIS (http://www.cis.es)
INE (http://www.ine.es)
EUROSTAT (https://ec.europa.eu/eurostat)
GAINDEGIA (https://www.gaindegia.eus/es)
PROSPEKZIO SOZIOLOGIKOEN KABINETEA(http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/ikerketa-soziologikoak/)