XSLaren edukia

Euskararen Arauak eta Erabilerak25039

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25039

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2020
Gelako p.2035
Laborategiko p.2035

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

'Euskararen Arauak eta Erabilerak' irakasgaia Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Graduaren laugarren mailan eskaintzen da, lehenbiziko lauhilekoan, eta 'Komunikazioa euskaraz: Ingeniaritza' irakasgaiaren oinarria da nolabait, zeina gradu eta maila berean eskaintzen den, bigarren lauhilekoan. Hautazko irakasgaiak dira biak.



Graduaren azken mailako irakasgaia izaki, eta hizkuntzari buruzkoa, baliagarria eta lagungarria izango da ikaslearentzat Gradu Amaierako Lana zuzen eta egoki idatzi eta aurkezteko; baita aurrean duen lan-bizitzarako ere. Arlo teknikoetako ikasleak ezinbestekoa izango du hizkuntza, hala idatzizkoa nola ahozkoa, lan-munduan nahiz ikerketan. Gradua amaitu ondorengo ibilbidean, eguneroko jarduna izango du txostenak idaztea, proiektuak proposatu, garatu eta aurkeztea, lankide eta bezeroekin harremanak izatea, etab. Horretarako, beharrezkoa da hizkuntza egoki erabiltzea eta arloko hizkera menderatzea. Hala, hizkuntza zuzen eta egoki erabiltzeko baliabideak lantzen dira irakasgai honetan, eta arreta berezia jartzen zaie idatzizko hizkera zientifiko-teknikoan sortzen diren arazo jakin batzuei. 'Komunikazioa euskaraz: Ingeniaritza' irakasgaian, berriz, horiek oinarritzat hartu eta harantzago jotzen da, ahozko hizkera zientifiko-teknikoan eta haren ezaugarrietan gehiago sakonduz.



Gutxieneko euskara maila izan beharko du ikasleak ikasgai hau egiteko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

MECen OINARRIZKO GAITASUNAK. Ikasgai honetan honako oinarrizko gaitasuna landuko da:

MEC4/CB4 - Ikasleek gai izatea informazioa, ideiak, arazoak eta soluzioak transmititzeko, publiko espezializatuari eta ez-espezializatuari.



IRAKASGAIAREKIN LOTUTA DAUDEN GRADUKO GAITASUNAK:

Irakasgai honetan Telekomunikazioko Teknologiako Ingeniaritza Graduan aurreikusten diren honako gaitasun orokorrak izango dira jo-puntuan:

1. G. Arazoak konpontzeko gaitasuna, ekimenez, erabakiak hartuta, sormena erabilita, arrazoiketa kritikoaz, eta Telekomunikazioetako Ingeniari Teknikoaren ezaguerak, trebetasunak eta abileziak komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna, haren jardueraren erantzukizun etikoa eta profesionala ulertuta.

2. G. Diziplina anitzeko talde batean eta hizkuntza anitzeko ingurune batean lan egiteko eta telekomunikazioei eta elektronikari lotutako jakintzak, prozedurak, emaitzak eta ideiak idatziz zein ahoz komunikatzeko gaitasuna.

7. G. Telekomunikazio-ingeniaritzaren arloko proiektuak idazteko, garatzeko eta sinatzeko gaitasuna.



GAITASUN ESPEZIFIKOAK. Ikasgai honetan hautazko ikasgaien berariazko gaitasunetatik ondoko hauek landuko dira:

M07OP1 - Informazioa bilatzea eta aukeratzea, ahoz edo idatziz komunikatzea, txosten eta proiektuak idaztea, eta dokumentazioa kudeatzea.

M07OP2 - Euskararen erabilera sustatzea, komunikazio teknikorako hizkuntza gisa, eta hizkuntza arloko kontsultak egiteko tresnak erabiltzen jakitea.



ZEHARKAKO GAITASUNAK. Gaitasun horien bidez, titulazioko zeharkako gaitasun hauek garatzeko aukera izango du ikasleak:

G004 - Gaitasuna arazoak nork bere ekimenez konpontzeko, erabakiak hartzeko, irudimena garatzeko, arrazoibide kritikoa erabiltzeko eta jakintzak, gaitasunak eta trebetasunak transmititzeko, telekomunikazio-ingeniari teknikoaren erantzukizuun etiko eta profesionalekin.

G009 - Diziplina anitzeko taldean eta testuinguru eleanitzean lan egiteko gaitasuna.





IKASKUNTZAREN EMAITZAK. Honenbestez, ikasgaia amaitu eta gainditutakoan, zehazki ezagutza hauek izan beharko ditu ikasleak:

- Badaki zer den 'zuzena' eta zer 'egokia' euskararen aldaerak erabiltzen direnean.

- Gramatika- eta akademia-arauak eta arau soziopragmatikoak bereizten ditu.

- Kontsulta-iturriak erabiltzen ditu; besteak beste, Euskaltzaindiaren arauak bilatu, kontsultatu, ulertu eta erabiltzen daki.

- Zuzen eta egoki idazten du.

- Ikur eta zeinuen bidezko adierazpen matematiko eta fisikoak idatzi, irakurri eta zuzen erabiltzen ditu.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. MODULUA: Komunikazioaren oinarriak: komunikazio espezializatua

EDUKI TEORIKOAK:

Testua komunikazio-unitate linguistikoa: testuinguratzea, egituratzea eta testuratzea. Testuen berrikuspena: egokitasuna eta zuzentasuna. Komunikazio espezializatuaren bereizgarriak. Ahozko eta idatzizko testuak. Testu-sorkuntzarako eta berrikuspenerako kontsulta-baliabideak.

EDUKI PRAKTIKOAK:

Kontsulta-baliabideen (hiztegien, terminologia-datubaseen, corpusen eta kontsulta-guneen) erabileran trebatzea.

Komunikazioaren, testu-ekoizpenaren eta berrikuspenaren oinarriak lantzea, komunitate akademikoaren kideekin komunikatzeko testu-generoen bidez: eskabidea, mezu elektronikoa, akta, aurkezpen-gutuna, curriculuma...



2. MODULUA: Testu zientifiko-teknikoak: testu prototipikoen bereizgarri linguistikoak

EDUKI TEORIKOAK:

Parametro pragmatikoak eta testu zientifiko-teknikoak. Testu didaktikoak eta testu entziklopedikoak. Ikerketa-testuak eta dibulgazio-testuak. Testu espezializatuetan maiz erabiltzen diren zenbait diskurtso-eragiketa, diskurtso-errutinak eta aditzen hautapena.

EDUKI PRAKTIKOAK:

Goi-mailako tituludunek jakintza espezializatua euskaraz errepresentatzeko baliabideak (terminologia eta adierazpideak) ezagutzeko, finkatzeko eta sortzeko orduan duten erantzukizuna lantzen da, kontsulta-baliabideen azterketa kritikoaren bidez, eta testu entziklopedikoen eta didaktikoen ekoizpenaren bidez.



3. MODULUA: Terminologia eta fraseologia zientifiko-teknikoak

EDUKI TEORIKOAK:

Testu espezializatuak, terminologia eta fraseologia. Hizkuntza gutxituen biziberritzea eta terminologia. Termino-sorkuntza: hiztegi-sorkuntzarako bideak. Terminologia-aldakortasuna garatutako hizkuntzetan eta normalizazio bidean dauden hizkuntzetan. Zenbait okerbide euskarazko terminoen sorkuntzan. Kontsulta-baliabideak: hiztegi eta terminologia-datubaseak vs corpusak. Erregistro espezializatuen zenbait bereizgarri: hitz elkartuen osaera eta idazkera, erreferentziazko adjektiboen erabilera, baliabide sinbolikoak diskurtsoan txertatzeko estrategiak eta izen-sintagma konplexuak.

EDUKI PRAKTIKOAK:

Informazio espezializatuaren kudeaketa eta espezializazio maila desberdinetako testuen ekoizpena lantzen dira: laburpena, poster zientifikoa, berrikuspen bibliografikoa, dibulgazio-testuak... Horiekin batera, terminologiaren komunikazio-funtzioa lantzen da.

MetodologiaToggle Navigation

Hainbat eratako metodologia baliatuko da gaitasunak garatzeko eta irakaskuntza-emaitzak lortzeko. Batzuetan gidatua izango da, oinarrizko irizpide nagusiak emanez nahiz zalantzak argitzen saiatuz eskola magistraletan. Beste batzuetan, berriz, autonomoa; ikasleek eurek egin beharko dute lan, arazoez jabetzeko eta irtenbideak bilatzeko. Horretarako, era askotako lanak egingo ditu ikasleak: ariketak, irakurketa, testuak sortzea, aurkezpenak, testak... Horietako batzuk binaka nahiz taldean egingo dituzte ikasleek, hainbat arazori eman beharreko irtenbidea eztabaidatzeko; beste batzuk, berriz, banaka, norberaren gaitasunak landu eta emaitzak ebaluatzeko.

Lan batzuk irakasleari aurkeztu beharko dizkio ikasleak, hark ebalua ditzan. Beste batzuetan, ordea, eskolan bertan egingo du jarraipena irakasleak, eta egindako lana kontuan hartuko du ebaluaziorako.

Ikasleak ordenagailua izango du eskura uneoro, kontsulta-iturriak edo hizkuntza-baliabideak erabil ditzan.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Test motatako proba (%): 20
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraitua izango da irakasgaiaren ebaluazio-tresna nagusia, hark izango du lehentasuna. Hala ebaluatzeko, eskoletara joan beharko du ikasleak, eta behar den garaian egin eta bidali beharko ditu zereginak. Nahitaezkoa da zeregin guztiak egitea. Hori dela eta, arrazoi bereziren batengatik eskolaren batera joaterik izan ez duen ikasleak etxean egin beharko ditu eskola horretako zereginak, eta irakasleari bidali beharko dizkio ahal bezain laster.

Ebaluazio jarraitua gainditzen ez duten ikasleek, ebaluazio jarraitua egiten hasi eta alde batera uztea erabakitzen duten ikasleek edo hasieratik bakarrik bukaerako azterketaren bidez ebaluatuak izatea aukeratzen duten ikasleek bukaerako azterketa egiteko eskubidea dute (ebaluazioaren % 100). Eskubide hori gauzatu ahal izateko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat helarazi behar dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, lauhilekoaren 10. eskola-astea hasi baino lehen. Halako idatzirik bidali ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko dira.



UPV/EHUko Ebaluaziorako Arautegiko 12.2 artikuluaren arabera, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo txikiagoa bada, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino gutxienez hilabete lehenago eskaria egin beharko dute deialdiari uko egiteko. Eskari hori, idatziz, irakasgaiaren ardura duen irakasleari aurkeztu beharko zaio. Hori horrela, deialdiari uko egiten dioten ikasleek <> kalifikazioa jasoko dute aktan; deialdiari uko egiten ez dioten ikasleek, azken probara aurkezten ez badira, aktan GUTXIEGI kalifikazioa izango dute (zenbakizko kalifikazioa: 0)



Ebaluazio jarraiturako tresnak hauek izango dira:

Gelako ariketak % 30

Testa % 20

Proiektuak % 50



Bukaerako azterketa:

-Irakasgaian landutako gaiei buruzko galderak nahiz testa eta ariketak: % 50.

-Zehaztutako gai bati buruzko idazlana: % 50



IKASGAIA GAINDITZEKO, ATAL GUZTIAK GAINDITZEA EZINBESTEKOA IZANGO DA.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Bukaerako azterketa:

-Irakasgaian landutako gaiei buruzko galderak nahiz testa eta ariketak: % 50.

-Zehaztutako gai bati buruzko idazlana: % 50



AZTERKETA GAINDITZEKO, BI ATALAK GAINDITZEA EZINBESTEKOA IZANGO DA.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasturteko edukiak (programa, ebaluabidea, apunteak, ariketak, entregatu beharreko zereginak, artikuluak, helbideak, eta abar) eGela plataforma birtualean zintzilikatuta egongo dira, bertatik jaitsi eta eskura izateko. Bestelako jakingarriak (hala nola, tutoretza-orduen aldaketak, eskolan aipatu gabe geratu direnak, eta abar) foroaren bitartez jakinaraziko dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ALBERDI, Xabier & Iñaki UGARTEBURU (1999): Euskaltzaindiaren araugintza berria: ikastaroa. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.

ALBERDI, Xabier & Ibon SARASOLA (2001): Euskal estilo-libururantz. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.

ETXEBARRIA, Jose Ramon (2011): Zientzia eta teknikarako euskara arautzeko gomendioak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Sarean ere badago-EIMA).

ETXEBARRIA, Jose Ramon (2014): Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. Bilbo: UEU eta EHU.

EUSKALTZAINDIA-JAGON SAILA (CORPUS BATZORDEA) (2008): Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa. Bilbo: Euskaltzaindia.

GARZIA, Juan (2005): Kalko okerrak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Sarean ere badago-EIMA).

GARZIA, Juan (2014): Puntuazioa egoki erabiltzeko gida: oinarriak, jarraibideak eta aholkuak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Sarean ere badago-EIMA).

HAEE/IVAP (2005): IVAPeko estilo-liburua. Gasteiz: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE/IVAP).

MUJIKA, A. (2008): Letra larriak erabiltzeko irizpideak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Sarean ere badago-EIMA).

ODRIOZOLA, Juan Carlos (1999): 'Eginez, eginik ala eginda'. In J. C. Odriozola (koord.), Zenbait gai euskara teknikoaren inguruan. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua, 55-105.

ODRIOZOLA, Juan Carlos (2005): 'Puntuazioa, gramatikagai'. In H. Knörr & P. Etxeberria (argit.), Nerekin yaio nun. Txillardegiri omenaldia. Bilbo: Euskaltzaindia, 353-378.

PETRIRENA, Patxi (2011): Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Sarean ere badago-EIMA).

ZABALA, Igone (argit.) (1996): Testu-loturarako baliabideak: euskara teknikoa. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.

ZUBIMENDI, Joxe Ramon & Pello ESNAL (1993): Idazkera-liburua. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

ZUBIMENDI, Joxe Ramon (1995): Euskara, kultura, estiloa eta komunikazioa. Oiartzun: Sendoa.

ZUBIMENDI, Joxe Ramon (2004): Ortotipografia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzua. (Sarean ere badago-EIMA).

Gehiago sakontzeko bibliografia

BERRIA (2006): Estilo Liburua. Donostia: Berria. (Sarean ere badago: http://www.berria.eus/estiloliburua/)
CALSAMIGLIA, Helena & Amparo TUSÓN (1999): Las cosas del decir. Manual de análisis del discurso. Bartzelona: Ariel.
GARZIA, Juan (1997): Joskera lantegi. Gasteiz: HAEE-IVAP.
GARZIA, Joxerra (2008): Jendaurrean hizlari. Irun: Alberdania.
HAEE/IVAP (1994): Hizkera argiaren bidetik. Gasteiz: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE/IVAP).
HAEE/IVAP (1997): Argiro idazteko proposamenak eta ariketak. Gasteiz: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE/IVAP).
HAEE/IVAP (2003): Galdezka: euskarazko zalantzei erantzunez. Gasteiz: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE/IVAP).
KALTZAKORTA, Mitxel (2008): Prosa komunikagarriago egiten. Zenbait proposamen (I). Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea.
SARASOLA, Ibon (1997): Euskara batuaren ajeak. Irun: Alberdania.
ZUAZO, Koldo (1985): Euskararen batasuna. Iker 5. Bilbo: Euskaltzaindia.
ZUAZO, Koldo (2005): Euskara batua. Ezina ekinez egina. Donostia: Elkar.

Aldizkariak

Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkaria http://aldizkaria.elhuyar.eus/
Ekaia. EHUko Zientzi eta Teknologi aldizkaria http://www.ehu.eus/ojs/index.php/ekaia

Web helbideak

http://www.euskara.euskadi.eus
http://www.euskaltzaindia.eus

http://www.ehu.eus/eu/web/euskara (EHULKU, Azpidazki, etab.)

http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58-2243/eu/contenidos/informacion/xtra_euskara_erabili/eu_16011/erabili_euskara.html

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-euskcont/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/estilo_liburua_e.html (EIMAren estilo-liburua: Ortotipografia, Kalko okerrak, Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak, Zientzia eta Teknikarako Euskara arautzeko gomendioak...)

euskalbar: hiztegi eta corpusak

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ENSUNZA ALDAMIZETXEBARRIA, ARIANE
  • MUGURUZA ASEGUINOLAZA, BEÑAT
  • ZUBELDIA ARRUABARRENA, LARRAITZ

TaldeakToggle Navigation

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

14:00-15:00 (1)

14:00-15:00 (2)

3-4

14:00-15:00 (3)

14:00-15:00 (4)

5-6

14:00-15:00 (5)

7-7

14:00-15:00 (6)

7-8

14:00-15:00 (7)

8-14

14:00-15:00 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • S1A 7A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (1)
  • S1A 7A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (2)
  • S1A 7A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (3)
  • S1A 7A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (4)
  • S1A 7A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (5)
  • S1A 7A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (6)
  • S1A 7A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (7)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

14:00-15:00 (1)

2-2

14:00-15:00 (2)

3-3

14:00-15:00 (3)

4-4

14:00-15:00 (4)

5-6

14:00-15:00 (5)

7-7

14:00-15:00 (6)

8-8

14:00-15:00 (7)

8-14

14:00-15:00 (8)

10-10

13:00-14:00 (9)

14:00-15:00 (10)

14-14

13:00-14:00 (11)

14:00-15:00 (12)

13:00-14:00 (13)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • S1A 7A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (1)
  • S1A 7A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (2)
  • S1A 7A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (3)
  • S1A 7A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (4)
  • S1A 7A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (5)
  • S1A 7A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (6)
  • S1A 7A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (7)
  • S1A 7A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (8)
  • S1A 7A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (9)
  • S1A 7A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (10)
  • S1A 7A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (11)

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

14:00-15:00 (1)

3-4

14:00-15:00 (2)

5-5

14:00-15:00 (3)

5-6

14:00-15:00 (4)

6-6

13:00-14:00 (5)

7-7

14:00-15:00 (6)

8-13

14:00-15:00 (7)

9-9

14:00-15:00 (8)

11-14

14:00-15:00 (9)

Irakasleak

46 Laborategiko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

13:00-14:00 (1)

3-4

13:00-14:00 (2)

5-5

13:00-14:00 (3)

5-6

13:00-14:00 (4)

6-6

14:00-15:00 (5)

7-7

13:00-14:00 (6)

8-13

13:00-14:00 (7)

9-9

13:00-14:00 (8)

11-14

13:00-14:00 (9)

Irakasleak