XSLaren edukia

Automatizazioa eta Industria Komunikazioak27352

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
27352

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1522.5
Mintegia1522.5
Laborategiko p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honek industria prozesuen automatizazio eta kontrola, eta hauek inplementatzeko behar diren teknologiak eta automatizazio gailu ezberdinak ezagutaraztea du helburu.



Irakasgaiak ezagutza teoriko, metodologiko, teknologiko eta praktikoen arteko oreka planteatzen du:

- Industria Automatizazioaren oinarri teorikoak landuko dira, lehenengo mailako Informatika irakasgaian ikasitako programazio eta kodifikazio kontzeptuetan oinarrituz.

- Produkzio sistemen automatizazioa diseinatzeko metodologia garatuko da.

- Instrumentazio, komunikazio industriala edota gainbegiratze sistemen teknologikoak azaldu eta landuko dira.

- Automata Programagarri Industrialak erabiliz prozesu errealen automatizazioa garatuko da era praktikoan Laborategi saioetan.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgai hau hautazko moduluan kokaturik dago eta M07OP3 gaitasuna aintzakotzat hartzen du, zein honelaxe enuntziaturik datorren: "Industria automatizazioak eta kontrol sistemak diseinatzeko gaitasuna". Irakasgai hau G003 "Ezagutzak edukitzea oinarrizko gaietan eta gai teknologikoetan, metodo eta teoria berriak ikasteko eta egoera berrietara egokitzeko gaitasuna garatzeko" tituluko gaitasunaren barnean garatzen da.

Bide batez, ondoko oinarrizko gaitasunak lantzen dira:

- MEC1: Ikasleek erakustea badituztela eta ulertzen dituztela bigarren hezkuntza orokorretik datozen ikasketa-arlo bateko ezagutzak, eta erakustea, halaber, nahiz eta testuliburu aurreratuak erabili, beren ikasketa-arloaren abangoardiari lotutako ezagutzak ere eskatzen dituen maila batean daudela.

- MEC5: Ikasleek ikasteko trebetasunak garatzea, beharrezkoak ondorengo ikasketei autonomía-maila handiz ekiteko.

Irakasgaia bukatzean, ikasleak automatizazio proiektu bat garatzeko behar diren urratsak adierazi eta praktikan ipini behar ditu, automatizazio teknologien eta gailuen aukeraketa eta hauen integrazioa produkzio sistemetan nola egiten den aztertuz.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

GAI ZERRENDA:



01. Gaia: Industria automatizaziori sarrera

02. Gaia: Automata Programagarri Industrialak. Hardwarearen eta softwarearen arkitektura

03. Gaia: Konbinaziozko sistemak

04. Gaia: Sistema sekuentzialak

05. Gaia: Datuen prozesaketa

06. Gaia: Funtzioak eta bloke funtzionalak

07. Gaia: Komunikazio industrialei sarrera

08. Gaia: Gailuari zuzendutako komunikazio industrialak

09. Gaia: Kontrolari zuzendutako komunikazio industrialak



TEORIA GAIEN GARAPENA:



1. ATALA - AUTOMATIZAZIO INDUSTRIALAK



1. Gaia: Industria Automatizazio Sistemen sarrera

Automatizazio sistemen blokeak. Automatizazioaren helburuak. Industria automatizazio sistemen osagaiak. Automatismoen funtzioak. Automatismoen teknologiak. Automata Programagarri industrialak: historia, bilakaera, programazio-lengoaiak, aplikazioak.



2. Gaia: Automata Programagarri industrialen arkitektura

Unitate funtzionalak. Automata Programagarrien funtzionamendua. Hardware atalak. Prozesamendua. Automata familiak. Sarrerak eta irteerak.



3. Gaia: Automata Programagarrien programazioa

3.1 IEC61131 Sarrera: Estandarraren atalak, elementu komunak, programazio-lengoaiak, up-down eta down-up diseinuak.

3.2 Programazioaren Oinarriak-STEP7: Programen egitura, moduluen motak, prozesaketa motak, ziklo-denbora eta erantzun-denbora.



2. ATALA - KOMUNIKAZIO INDUSTRIALAK



4. Gaia: Industria Komunikazioen oinarrizko kontzeptuak

Ikuspegi historikoa, komunikazioak fabrikazio ingurunetan, fabrikatzailearen arkitekturak, industria komunikazioetarako oinarrizko protokoloak, eremu-busak.

5. Gaia: PROFIBUS

Definizioa eta estandarrak, ezaugarri nagusiak, ezaugarri teknikoak, PROFIBUS arkitektura, maila fisikoa - PHY (topología, transmisio metodoa), lotura-maila - FDL (transmisio protokoloa, lekukoa, denborak, FDL zerbitzuak), FMA1/2 zerbitzuak.

6. Gaia: Industrial Ethernet

Ethernet industrialaren motak, Ethernet komunikazioak, ezaugarri teknikoak.

7. Gaia: PROFINET

Denbora errealeko transmisio sistemak. PROFINET-ren funtsak eta arkitektura, ezaugarri nagusiak, ezaugarri teknikoak.

8. Gaia: OPC

Helburua, arkitektura, OPC-ren funtsak, interfaseak eta objetuak, aplikazioak, egitura orokorra eta elementuak, zerbitzariak, OPC estandarrak.



MINTEGI GAIEN GARAPENA:



- 1. mintegia: Industria automatizazioaren sistemen deskribapena

- 2. mintegia: Blokeak eraikitzen

- 3. mintegia: SFC diseinua (GRAFCET)

- 4. mintegia: Prozesuaren Datuak Atzitzeko komunikazioak

- 5. mintegia: Kontrol-komunikazioak

- 6. mintegia: Goi-mailako komunikazioak

- 7. mintegia: Azken proiektua



LABORATEGIKO PRAKTIKA GAIEN GARAPENA:



- 1. praktika: Programazio-ingurunea

- 2. praktika: Sistema konbinazionalak

- 3. praktika: Sistema sekuentzialak

- 4. praktika: Periferia Banatuaren komunikazioak

- 5. praktika: Kontrol-komunikazioak

- 6. praktika: Goi-mailako komunikazioak

- 7. praktika: Amaierako Proiektua

MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntza-moten araberako metodologia desberdinak erabiltzen dira irakasgai honetan.

- Irakaskuntza magistrala: irakasleak azalpen teoriko laburrak egingo ditu eta ikasleak banakako aktibitateak burutu beharko ditu

- Mintegiaren irakaskuntza: irakasleak azalpen laburrak egingo ditu, bai teorikoak eta bai praktikoak; denbora presentzialaren zati bat gordeko da banakako ariketak eta taldeko ariketak burutzeko

- Laborategiaren irakaskuntza: ikasleek ariketak egingo dituzte non saio magistraletan eta mintegietan ikasitakoa praktikan jarriko duten, laborategian talde-lana sustatuko da eta ikaslearen banakako ikasketa bultzatuko da ere

Taldeak osatuz irakasgaiaren bukaerako lan bat burutuko dute ikasleek non ikusitako metodologiak eta teknologiak aplikatuz arazo baten ebazpena lortu beharko duten.



Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 30
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 30
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azterketa idatzia: 30% (GAI izateko 40%)

Mintegi/Laborategia: 70% (Etengabeko ebaluazioa)

Saoien aprobetxamendua: 10% (Banakakoa, GAI izateko 50%)

Laborategi lana: 30% (Banakakoa, GAI izateko 50%)

Amaierako lana: 30% (Taldeka, GAI izateko 50%)



Ohiko deialdiari uko egiteko, edo ebaluazio jarraiari uko egiteko, irakasleari edo koordinatzaileari adieraziko zaio irakasgaiaren hasieran adostutako formatuaren bitartez. Ohiko deialdiari edo ebaluazio jarraiari uko egiteko epea honako hau izango da: eskolak bukatu baino 2 aste lehenago.



Ebaluazio jarraiari uko eginez gero, mintegi/laborategi froga bat egin beharko du ikasleak.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azterketa idatzia: 30% (GAI izateko 50%)

Laborategi froga: 70% (GAI izateko 50%)



Deialdi bereziari uko egiteko, koordinatzaileari adieraziko zaio irakasgaiaren hasieran adostutako formatuaren bitartez. Deialdi bereziari uko egiteko epea honako hau izango da: azterketa eguna baino 2 aste lehenago.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Lanak burutu ahal izateko beharko dituzten bitarteko informatikoak (softwarea) ikasleek eskura izango dute:
- Gailuen hardwarea konfigurazioa burutzeko softwarea
- Gailuak programatzeko softwarea
- Komunikazioen konfigurazioa burutzeko softwarea

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Izenburua: Autómatas Programables. Entorno y Aplicaciones

Egileak: E. Mandado Pérez, J. Marcos Acevedo, C. Fernández Silva, J.I. Armesto Quiroga, S. Pérez López

Argitaletxea: Thomson

Argitalpen urtea: 2005



Izenburua: IEC 61131-3: Programming Industrial Automation Systems (2nd edition)

Egileak: Karl Heinz John, Michael Tiegelkamp

Argitaletxea: Springer

Argitalpen urtea: 2010



Izenburua: Automating with SIMATIC S7-1500: Configuring, Programming and Testing with STEP 7 Professional

Egileak: Hans Berger

Argitaletxea: Wiley

Argitalpen urtea: 2014



Izenburua: Comunicaciones Industriales. Guía Práctica

Egileak: Aquilino Rodríguez Penín

Argitaletxea: Marcombo, Ediciones Técnicas

Argitalpen urtea: 2008



Izenburua: Profibus. The Fieldbus for Industrial Automation

Egileak: K. Bender. Carl Hanser Verlag

Argitaletxea: Prentice

Argitalpen urtea: 1993



Izenburua: Automating with PROFINET (2nd edition)

Egileak: R. Pigan, M. Metter

Argitaletxea: Wiley

Argitalpen urtea: 2008



Izenburua: OPC - From Data Access to Unified Architecture

Egileak: J. Lange, F. Iwanitz, T.J. Burke

Argitaletxea: Vde Verlag Gmbh, 4ªEdición

Argitalpen urtea: 2010

Gehiago sakontzeko bibliografia

Izenburua: Autómatas Programables (2ª Edición)
Egileak: J. Balcells y J.L. Romeral
Argitaletxea: Marcombo
Argitalpen urtea: 1997

Izenburua: Autómatas Programables Industriales. Arquitectura y Aplicaciones
Egileak: G. Michel
Argitaletxea: Marcombo
Argitalpen urtea: 1990

Izenburua: Automatización de Maniobras Industriales Mediante Autómatas Programables
Egileak: J. Pérez Cruz, M. Pineda Sánchez
Argitaletxea: Universidad Politécnica de Valencia
Argitalpen urtea: 2006

Izenburua: Programming Industrial Control Systems Using IEC 1131-3 (2nd Revised edition)
Egileak: Robert W. Lewis
Argitaletxea: Institution of Engineering and Technology
Argitalpen urtea: 1998

Izenburua: The Industrial Communication Technology Handbook
Egileak: R. Zurawski
Argitaletxea: CRC Press
Argitalpen urtea: 2005

Izenburua: Communication Networks for Manufacturing
Egileak: J.R. Pimentel
Argitaletxea: Prentice - Hall International
Argitalpen urtea: 1990

Izenburua: Decentralization with Profibus-DP. Architecture and Fundamentals
Egileak: J. Weigmann, G. Kilian
Argitaletxea: Siemens
Argitalpen urtea: 2000

Izenburua: Sistemas de Supervisión (2ª Edición)
Egileak: J. Colomer, J. Meléndez, J. Ayza.
Argitaletxea: Cuadernos CEA-IFAC. Cetisa / Boixareu Editores
Argitalpen urtea: 2001

Izenburua: Sistemas SCADA (2ª Edición)
Egileak: A. Rodríguez
Argitaletxea: Marcombo, Ediciones Técnicas
Argitalpen urtea: 2007

Aldizkariak

Automática e Instrumentación http://www.tecnipublicaciones.com/automatica/
Control Engineering Practice. A Journal of IFAC, the International Federation of Automatic Control. http://www.elsevier.com/

Web helbideak

IFAC-International Federation of Automatic Control. http://www.ifac-control.org/
Comité Español de Automática. http://www.cea-ifac.es/
PI - PROFIBUS & PROFINET International http://www.profibus.com/
OPC Foundation http://www.opcfoundation.org/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • IRIONDO URBISTAZU, NAGORE
  • ORIVE REVILLAS, DARIO
  • PEREZ GONZALEZ, FEDERICO

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

12:00-13:00 (1)

1-14

17:00-18:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2G 5A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (1)
  • P2G 5A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (2)

16 Mintegia-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-14

12:00-13:00 (1)

2-2

12:00-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3B 6L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (1)
  • P3B 6L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (2)

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-14

13:00-14:00 (1)

2-2

13:00-14:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3B 6L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (1)
  • P3B 6L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (2)