XSLaren edukia

Komunikazioen Elektronikako Laborategia27364

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
27364

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Laborategiko p.4060
Ordenagailuko p.57.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Aurreko mailen elektronika islatzeko markoa da irakasgai hau: hartutako edukiak gauzatzen dira praktikan; gainera, Telekomunikazio zirkuituen irakasgaia, berezitasun berekoa, osatzen du. Komunikazio elektronikan erabiltzen diren zirkuituak, sistemak eta tresnak dauzka hizpide nagusi, baina ez bakarra.

Honako irakasgai hauen gaitasunak hartzen ditu oinarri:

1. MAILA: Oinarrizko elektronika eta Gailu eta zirkuitu elektronikoak.

2. MAILA: Komunikazio teoria eta Eremu elektromagnetikoak.

3. MAILA: Zirkuituen elektronika, Telekomunikazio sistemak, Irrati-komunikazio sistemak, Maiztasun handiko sistemak eta Elikadura sistema elektronikoak.

4. MAILA: Telekomunikazio zirkuituak eta Sistema elektronikoen teknologia.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Helburuak:



- Telekomunikazio sistemek eraturiko seinaleen transmisiorako sistema elektronikoen funtzionamendua sakondu eta analizatu.

- Telekomunikazio sistema elektronikoen zehaztasun eta fidagarritasuna finkatu eta balioetsi.

- Banakako edo taldeko lana dela medio telekomunikazio sistema elektronikoen diseinua eta haien ebazpena egin.

- Perturbazio iturri ezberdinek eragindako telekomunikazio sistemek duten arazoak antzeman, aintzat hartu eta konponbidea aurkitu.



Gaitasunak:



Profesionalak edo zehatzak

- Sistema elektronikoen erabilpena dela medio ingeniaritzako arazoen identifikazio eta ebazpena.

- Produktu elektronikora zuzendutako diseinuaren ahalmena.



Zeharkakoak edo orokorrak

- Arrazoibide orokorra, aplikatua eta kritikoa.

- Ikaskuntza autonomoa.

- Informazio bilaketa.



MO5 – Sistema elekotronikoak moduluaren berezko gaitasunak:

-M05SE1: informazio multimedia hartzeko, eramateko, adierazteko, prozesatzeko, gordetzeko, kudeatzeko eta aurkezteko sistemak eraikitzeko, ustiatzeko eta kudeatzeko gaitasuna , sistema elektronikoen ikuspuntutik

-M05SE3: instrumentazioko eta kontroleko tresneria eta sistema elektronikoak zehazteko, gauzatzeko, dokumentatzeko eta doitzeko gaitasuna, bai alderdi teknikoak bai dagozkien arautegiak kontuan hartuz.

-M05SE5: telekomunikazio eta kalkulatze aplikazioetarako zirkuituak diseinatzeko gaitasuna, elektronika analogikoko eta digitalekoak, bihurgailu analogiko-digitalak eta digital-analogikoak, irrati-maiztasunekoak, elikadurakoak eta energia elektrikoa bihurtzekoak, hain zuzen ere.

-M05SE6: berrelikaduraren teoria eta kontroleko sistema elektronikoak ulertzeko eta erabiltzeko gaitasuna.

-M05S58: instrumentazio elektronikoa eta neurketa sistemak zehazteko eta erabiltzeko gaitasuna.

-M05S59: interferentzien eta bateragarritasun elektromagnetikoaren ariketak analizatzeko eta ebazteko gaitasuna.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Telekomunikazio sistemetan erabiltzen diren azpisistema elektronikoen diseinu eta eraikuntza:

- Osagai elektronikoak eta aukeraketarako irizpideak

- Oszilagailuak

- Modulagailuak eta demodulagailuak

- Seinale txikiko anplifikagailuak

- Potentzia etapak

Instrumentazio eta neurketa teknikak

- Funtzio eta sintetizaturiko seinale sorgailua

- Espektro analizagailua

- Sare analizagailua

- Modulazio analizagailu bektoriala

MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntza metodologia laborategian aurrez aurre egindako lanean oinarritzen da. Bertan, telekomunikazioetan oinarrizko funtzioen ezarketarako azpisistema elektronikoen diseinua eta eraikuntza egin beharko da erdi arauturiko praktikak direla medio.

Ikasleak berak proposaturiko diseinuak simulatu, muntatu, neurtu eta hobetu beharko ditu hasierako zehaztapenak bete arte. Ondoren, eraikitako zirkuituak karakterizatu beharko ditu.

Ikasgaia plataforma birtual baten bidez kudeatuko da. Honela, berehalako mezuen eta informazioaren partekatzea, zehaztapen orrien eta dokumentazioaren eskuratzea, eta eztabaidak ahalbidetuko dira.

Bertaratu gabeko ikasgaiko zatia informazioaren bilaketara, zehaztapen orrien eta dokumentazioaren irakurketara, diseinuen prestakuntzara, prototipoen muntai elektronikoak prestatzera, azpisistema elektronikoak simulatzera eta egindako praktiken txostenak idaztera dedikatzen da.

Laborategiko praktikak prestatzearren eskola magistral laburrak egongo dira eta aldez aurretiko informazioaren bilaketa lana sarean. Laborategiko praktiketan proposaturiko sistema elektronikoak diseinatu, simulatu eta fisikoki egin beharko da. Azkenik, egindako sistema elektronikoa txosten batekin karakterizatuko da.

Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 20
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioa bi puntutan datza. Alde batetik, diseinatu eta egin beharreko prototipoetan burututako klaseko lana. Bestetik, egindako prototipoen azken aurkezpenak eta hauei erantsitako txostenak. Txosten hauek diseinu prozesua eta azken zirkuituen karakterizazioa. Praktikak taldeka egingo dira (binaka, posible denean).



Ebaluazio tresnak:

- Partaidetzaren kontrolerako orria.

- Proposaturiko praktiken simulazioa dela medio egindako ebazpen teorikoa biltzen duen idatzizko txostena.

- Proposaturiko praktiken ebazpena laborategian.

- Laborategiko praktikei buruzko idatzizko txostena.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Bigarren deialdian, proba bakarrak ebaluatuko du irakasgaiaren % ehuna, laborategian, hain zuzen ere.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Orcad, PSpice, Agilent ADS edo antzeko CAD/CAE sistema.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Peter Wizmuller, RF Design Guide: Systems, Circuits and Equations, Artech House, Inc, 1995

H. L. Krauss, C. W. Bostian, F. H. Raab. Solid State radio Engineering. John Wiley & Sons 1980

Clarke-Hess. Communication Circuits: Analysis an Design. Addison Wesley 1978

Steve C. Cripps. RF Power Amplifiers for wireless Communications. Artech House 1999

Steve C. Cripps. RF Power Amplifiers for wireless Communications. Newnes. 2008

Gehiago sakontzeko bibliografia

Pieter L.D. Abrie. Design of RF and Microwave Ampliers and Oscilators. Artech House, Inc. 1999
RF Power Transistor Manual. RCA Corporation 1971.
Sven-Olof Öhvrick, Radio School. Transmitter Technology RT1C. Ericcson Radio System AB 2000.
David M. Pozar. Microwave Engineering. Addison-Wesley
Chris Bowick. RF Circuit Design. SAMS
Irving M Gottlieb. Practical RF Power Design Techniques. TAB books McGraw-Hill 1993
Inder Bahl, Prakash Bhartia, Microwave Solid State Circuit Design, John Wiley & Sons, Inc. 1988

Aldizkariak

RF Design
Microwaves & RF
Microwave Engineering
Microwave Journal

Web helbideak

http://www.radioelectronicschool.net/
http://www.mwjournal.com
http://www.mwee.com/
http://www.mwrf.com/
http://rfdesign.com/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BUENO MENDIETA, GORKA
  • GARATE AÑIBARRO, JOSE IGNACIO
  • MARTINEZ SANTOS, VICTOR ENRIQUE

TaldeakToggle Navigation

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-22

16:00-20:00 (1)

23-30

16:00-19:00 (2)

32-35

16:00-19:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • S1B 34 L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (1)
  • S1B 34 L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (2)
  • S1B 34 L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (3)

16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-21

16:00-18:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • S1B 34 L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (1)