XSLaren edukia

Multimedia Seinaleen Prozesatzea27379

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
27379

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala37.556.25
Laborategiko p.22.533.75

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai hau Telekomunikazio Sistemak espezialitateko ikasgaien moduluan dago. Multimedia informazioa seinalearen prozesatze digitaleko teknikak erabiliz analizatu, kodetu, prozesatu, eta transmititzeko behar diren oinarrizko kontzeptuak lantzen dira.



Seinaleen Prozesatzea, Komunikazioaren Teoria eta Telekomunikazio Sistemak ikasgaietako gaiak jarraitu, sakondu edo zabaltzen ditu.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikasgaian gaitasun espezifiko hauek lantzen dira:

- Seinale diskretuak prozesatzeko hainbat teknika ulertu, maiztasuneko ikuspuntutik barne.

- Sistema jarraitu eta diskretuen transferentzia funtzioaren bidezko analisia ulertu.

- Ahotsa, soinua, irudia eta bideo seinaleen jasotzea, adierazpena eta kodeketaren oinarriak ulertu.

- Soinu eta irudi seinaleak prozesatzeko oinarrizko teknikak erabili.

- Telekomunikazioaren Ingeniaritzako aplikazioak ebatzi multimedia informazio errealarekin lan eginez taldean egindako laborategiko praktiken bidez.



Ikasgaian honako zeharkako gaitasunak lantzen dira:

Problemak ebazteko gaitasuna, ahalmen sortzailea erabiliz erabakiak hartzeko; ezagutza, trebeziak eta abileziak komunikatzeko gaitasuna, Telekomunikazioko Ingeniari Teknikoaren erantzukizun etikoa eta profesionala onartuz.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

GAI ZERRENDA (EUSKARAZ)



1.BLOKEA: Seinalea prozesatzeko baliabideak

1.Gaia: Fourierren Tranformatu Diskretoa (DFT)

2.Gaia: Frekuentzia anitzeko prozesaketa

3.gaia: Z Transformatua



2.BLOKEA: Ahots eta soinuaren prozesaketa

4.Gaia: Soinuaren prozesaketaren erabilerak

5.Gaia: Ahotsaren kodeketa

6.Gaia: Ahotsaren sintesia eta hizketaren ezagutza



3.BLOKEA: Irudi eta bideo prozesaketa

7.Gaia: Irudi estatikoaren oinarriak

8.Gaia: Irudien prozesaketaren erabilerak

9.Gaia: Bideo digitalaren oinarriak



Laborategiko Praktikak

- Iragazki diskretuak diseinatzea

- DPCM Kodetzailea

- Edizio eta prozesaketa softwarea

- Denbora errealeko prozesaketa

- Irudien prozesaketa

MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntza magistralean ezagutza teorikoak azaltzen dira ikasgelan eta lehen blokeko problemak ebazten dira.



Laborategian bertan taldeka jorratzen diren praktiketan, problema praktikoak ebazten dira Matlab ingurunean, soinu editoreen erabilera ezagutzen da, audio seinaleak denbora errealean prozesatzeko ingurunea erabiltzen da (DSP edo GNU radio softwarearen bidez). Klasetik kanpo lantzeko proposatzen diren lanen bidez, talde-lana bultzatzen da, alde batetik, eta analisirako eta sintesirako gaitasuna, bestetik.



Osasun baldintzek aurrez aurreko irakaskuntza edo ebaluaketa jardueraren bat egitea eragozten badute bide ez presentziala aktibatuko da, ikasleei horren berri unean-unean emanez.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 65
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 35

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgaia ebaluazioa mistoa izango da, zehaztasun hauekin:

Ebaluazio jarraitua:

- Klase Magistralei dagokion atalaren idatzizko azterketa lehenengo blokerako eta bigarren blokerako.

- Bloke bakoitzari dagokien Laborategiko praktiken ebaluaketa.

Azken azterketa:

- Hirugarren blokearen Klase Magistralei dagokion atalaren idatzizko azterketa.

- Lehenengo bi blokeetako Klase Magistralei dagokion atalaren azterketa partzial baten baten gutxieneko nota lortu ezean, bloke horren edo horien azterketa berria egongo da. Azterketa honetako notak bloke horietako azterketa partzialetako nota ordezkatuko du.



Nota finala irizpide hauekin osatuko da:

- Bloke bakoitzaren batezbestekoa egiteko Magistralei dagokien atalaren pisua %65 izango da eta Praktiketakoarena %35.

- Nota finalean hiru blokeen pisua berdina da.

- Gutxienez 4/10 lortu behar dira bloke bakoitzeko magistralen zatian.

- Magistralei dagokien atalaren nota osoa gutxienez 5/10 izan behar da.

- Laborategiko Praktikei dagokien atalaren nota osoa gutxienez 5/10 izan behar da.

- Ikasgaia gainditzeko nota globala gutxienez 5/10 izan behar da.

- Behin Laborategiko Praktikak gaindituta, nota hurrengo deialdietarako gordeko da.

- Laborategiko sesioetara etortzea eta laborategiko txostenak ezinbestekoak dira ikasgaia gainditzeko.



Ebaluazio mistoan parte hartzeari uko egin duten ikasleek gaiaren ikasketa-emaitzak lortu dutela akreditatu dezakete azkeneko ebaluazio baten bidez, ondoregoaz osatua:

Idatzizko azterketa finala, klase magistralei dagokiona: Notaren %65a

Laborategi-froga: Notaren %35a

Ikasleek ebaluazio mistoan parte hartzeari uko egin dezakete 13. astera arte, ikasgaiaren irakasle taldeari idatziz komunikatuz.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian Klase Magistralei dagokion atalaren idatzizko azterketa egongo da, notaren %65 balioko duena.

Ebaluaketa jarraiaren laborategiko notak osatuko du notaren gainontzeko %35a. Ebaluaketa mistoan parte ez hartzea justifikatzen duen idatzia aurkeztu ez dutenek praktikak egoki egin izana ziurtatu beharko dute.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasgaiko apunteak eta praktiketako gidoiak:
http://egela.ehu.eus

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

NAHITAEZKOA

Tratamiento digital de señales (4a ED.) J.G. Proakis, D.G. Manolakis. Prentice Hall, Pearson Educación, 2007.

Ejercicios de Tratamiento de la Señal Utilizando Matlab. C.S. Burrus. Pearson Educación, 1997.

Digital Filter Desing. T.W. Parks, C.S. Burrus. John Wiley & Sons, Inc, 1987.

M. Faundez. Tratamiento Digital de voz e imagen y su aplicación a la multimedia. Marcombo, 2000.

K.R. Rao, J.J. Hwang. Techniques and Standards for Image, Video, and Audio Coding. Prentice Hall 1996.



OINARRIZKOA

A.V. Oppenheim, R.W. Schaffer, J.R. Buck. Discrete-time signal processing. Prentice-Hall, 1999.

J.G. Proakis, D.G. Manolakis. Digital signal processing: principles, algorithms and applications. Prentice- Hall, 1995.

Gehiago sakontzeko bibliografia

J.C. Russ. The Image Processing Handbook. CRC Press - IEEE Press (1999)
K.C Pohlmann. Principles Of Digital Audio, 4th Ed., Mc GRAW-HILL, 2000.
Saeed V.Vaseghi. Multimedia Signal Processing. John Wiley & Sons 2007.
Digital Image Processing. Gonzalez, Woods. Prentice Hall. 2002

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • GUTIERREZ RUIZ, JOSE JULIO
  • MADARIAGA LONGARAY, JOSEBA IMANOL
  • RUIZ DE GAUNA GUTIERREZ, SOFIA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-24

10:00-11:30 (1)

10:00-11:00 (2)

25-30

10:00-11:30 (3)

10:00-11:00 (4)

32-35

10:00-11:30 (5)

10:00-11:00 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P6I 9A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P6I 9A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P6I 9A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P6I 9A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P6I 9A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
  • P6I 9A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-25

10:30-13:00 (1)

26-27

10:30-13:00 (2)

28-28

10:30-13:00 (3)

30-30

10:30-13:00 (4)

32-33

10:30-13:00 (5)

34-35

10:30-13:00 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P6I 3L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P6I 3L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P6I 3L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P6I 3L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P6I 3L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
  • P6I 3L - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)