Breadcrumb

Sarrera-zerga-sistemako-eta-administrazio-publikoko-gradua

Zerga Sistemako eta Administrazio Publikoko Gradua

Nested Applications

zerga-sistemako-eta-administrazio-publikoko-gradua-presentacion

Tributuak –zergak bereziki– sarrera iturri nagusia dira sektore publikoarentzat, ezinbesteko baliabideak unibertsitateak, ospitaleak, errepideak, aireportuak… eraikitzeko. Sektore publikoaren jarduera maila guztietan (estatua, autonomia erkidegoa, udalerria, etab.) arautzen duen lege eta prozedura multzoari zerga sistema deitzen diogu, eta funtsezkoa da gure gizartearen funtzionamendua ulertzeko.

Zerga Sistemako eta Administrazio Publikoko Graduan, prestakuntza orokor bat jasoko duzu ekonomiaren arloan, eta espezifikoa aldi berean, kudeaketa, analisi eta araubide publikoan. Sektore publikoa zer den, haren politika ekonomikoak zeintzuk diren eta politika horiek nola aztertu ikasiko duzu. Gobernu maila guztien politikak ezagutuko dituzu: Europar Batasuna, udala, autonomia erkidegoa eta gobernu zentrala. Gainera, bereziki erreparatuko diozu Euskal Sektore Publikoari.

Laugarren edo hirugarren mailan, borondatezko kanpoko praktiken bidez, harreman zuzenak egingo dituzu etorkizunean zure lantoki izan ahalko diren enpresa eta antolakuntzekin.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).

zerga-sistemako-eta-administrazio-publikoko-gradua-boton-folleto

Grado-fiscalidad-administracion-publica-Arrazoiak

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Gai izango zara zuzendaritzan, gestioan eta administrazioan jarduteko, bai enpresetan bai erakunde publiko zein pribatuetan.
  • Hiru aipamen dituzu eskura, gehien interesatzen zaizun arloan espezializa zaitezen.
  • Kanpoko praktikak egin ahal izango dituzu erakunde eta antolakunde garrantzitsuetan.
  • Hezkuntza osatzeko aukera izango duzu Europa, Kanada, AEB, Asia eta beste unibertsitateetan egonaldiak eginez.

zerga-sistemako-eta-administrazio-publikoko-gradua-Perfil

Sarrera-profila

Gogoetarako, analisirako, sintesirako eta kritikarako gaitasuna baduzu, ez badizu beldurrik ematen ez matematikak ez estatistikak, erraztasuna baduzu ulermenerako eta abstrakziorako, eta erakundeek jarduera ekonomikoan duten garrantziaz jabetu nahi baduzu, Zerga Sistemako eta Administrazio Publikoko Gradua da zure lekua.

Irudia

Irteera profesionalak

Aukera ugari, sektore publikoan eta pribatuan:

  • Administrazio publikoa: estatuko edo nazioarteko funtzionarioa, Espainiako Bankua, karrera diplomatikoa, erakunde publikoen gerentzia
  • Enpresa pribatuak: zerga sistema, kudeaketa eta aholkularitza administrazio publikoekiko harremanetan, etab.
  • Nazioarteko erakundeak: Europako Batzordea, Europako Banku Zentrala, ELGA, etab.
  • Lanbidean libreki aritzea: aholkularitza enpresa, zerga eta lan arloan, etab.