TITULUAREN GAKOAK

Titulu honek datuen analitika prediktiboa aztertzen du ikuspegi praktiko eta aplikatu batetik. Alde batetik, soluzioen gainean eraikitako proiektuei buruzko ikuskera osoago batetik lan egiten da, haien kudeaketan eta garapenean zerikusia duten profil giltzarrien ikuspegia integratuta. Bestetik, proiektu hauen ezaugarriak zehaztu egiten dira negozio testuinguru erreal batentzat: hain zuzen, Industria 4.0ranzko eraldaketan (Fabrikazio Aurreratua / Adimenduna) dauden manufaktura enpresen testuingurua.

Hala, ikasleek gaitasun multzo handiago bat barneratzen dute, eta aukera emango die horrek proiektuetan eginkizun garrantzitsuago bat izateko eta haien arrakastarako baldintzak ulertzeko, industria negozioaren eta erabilitako teknologien ikuspegitik.

Eskainitako plazak

21

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Egutegia

Urria 2019

Abendua 2020

Kreditu kopurua

30 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

4.100 €

Irakaslekua

Ingeniaritza Dualaren U.E. IMH y Teknalia

Harremanetarako


943744132
tecnologia_razones

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Ingeniariei beren ibilbide profesionala berrorientatzen laguntzen die, manufaktura industriak gaur egun eskatzen duen profil baterantz.
  • Ikuspegi global bat izango duzu industrian hedatzen diren proiektuen errealitateari eta haren negozio nahiz teknologia beharrei buruz.
  • Datuen analitikaz gainera, industria proiektu hauen beste fase eta teknologia giltzarri batzuk integratzen ditugu.
  • Makina Erremintaren Institutuaren (IMH) abala, erreferentea prestakuntza dualean.

tecnologia_salidas

Irteera profesionalak

  • Industria enpresa bateko ingeniaria, espezializatua datuen analitikako proiektuen gainbegiratzean eta beharrezko soluzio teknologikoen hornitzaileekiko interlokuzioan.
  • Informazioaren teknologietan esperientzia duen profil baten espezializazioa, Industria 4.0rako datuen analitika proiektuen arduradun gisa.
  • Ekintzailea startup batean, espezializatua manufaktura enpresetarako datuen analitika proiektuen garapenean.