Irakasleak

XSLaren edukia

LAURA SAENZ DEL BURGO MARTINEZ

Ezagutza arloa
Farmazia eta Farmazia Teknologia
Saila
Farmazia eta Elikagaien Zientziak
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
laura.saenzdelburgo@ehu.eus

Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazian lizentziaduna (2003) eta doktorea (2008) da. Bere tesia nerbio-sistema zentralaren G-proteinei erantzitako hartzaileen (GPCR) eta GIRK potasio-kanaleen espresioan eta erregulazioan oinarritu zen; eta baita depresioaren tratamendurako izan dezaketen inplikazioan ere. Garai horretan, Bartzelonako Ikerketa Biomedikoko Institutuan lan egin zuen ere eta Ciber-SAMeko kidea izan zen.

2009-2011: Doktoratu ondoko ikertzailea Institute of Molecular, Cell & Systems Biology institutuan (Glasgowko Unibertsitatea). Farmakologia molekularrean espezializatu zen, GPCRen dimerizazio-prozesua kontrolatzen duten interakzioak aztertuz.

2005etik, Gasteizko Erizaintza Eskolako irakasle laguntzailea da, eta 2011ren amaieratik, Farmazia Fakultateko irakaslea, gaur egun Irakasle Titularra.

NanoBioCel ikerketa-taldeko kidea da, eta Ciber-BBNko kide, Nanbiosis plataformari euskarri teknikoa emanez. Bere ikerketa-ildoak terapia aurreratuen garapenean oinarritzen dira. Terapia horiek biotinten garapenean oinarritzen dira, ehunen birsorkuntzarako eta ehunen ingeniaritzarako (bio) 3D inprimaketarako, aktiboen nanoenkapsulazioan ez ezik.

2017-2021: Agente Biologikoekin eta Genetikoki Eraldatutako Organismoekin Ikertzeko Etika Batzordeko (CEIAB) presidentea eta UPV/EHUko Ikerketa eta Irakaskuntzako Etika Batzordeko (CEID/IIEB) kidea.

2021eko martxotik UPV/EHUko Farmazia Fakultateko Kanpo Praktiketako dekanordea da.

XSLaren edukia