TITULUAREN GAKOAK

Ariketa fisikoa, hezkuntza fisikoko profesionalek helburu espezifikoekin diseinatu eta dosi egokietan programatutako jarduera fisiko gisa, preskripzio zinez eraginkorra da gaixotasun kronikoen prebentzio, tratamendu eta bilakaerarako. Hala ere, ez zen horren eraginkorra izango elikadura osasuntsua, estresaren kontrola, loaren higienea eta gai toxikoen kontsumoaren prebentzioa barne hartuko lituzkeen tratamendu paralelorik ezean, beti ere arrisku faktore ezberdinak eta prebentzio unibertsal eta selektiboa aintzat hartuta.

Osasun zaintzan ari zaren profesionala edo osasunaren hobekuntzarako tratamenduan aurrera egiteko konpromisoa hartu duren lanbidean ari bazara, espezializazio titulu honetan parte hartzeko gonbidapena egin nahi dizugu, zeure prestakuntzaren hobe beharrez. Bertan ariketa fisikoa osasuna hobetzeko osagai integral gisa aurkeztera, portaera eta jokabide osasuntsuak sustatzera zein elkarlanean oinarritutako jakintza erraztera irakatsiko da.

 

Erakunde babesleak: Eroski Fundazioa

Eskainitako plazak

30

Modalitatea

Erdi-presentziala

Hizkuntza

Gaztelania

Egutegia

Iraila 2020

Ekaina 2021

Kreditu kopurua

30 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

2.300 €

Irakaslekua

Hezkuntza eta Kirol Fakultatea

Arduraduna

Hezkuntza eta Kirol Fakultatea

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Osasunaren eremuan espezializatutako graduondoko bakarra, pertsonaren osasuna hobetzeko diziplina anitzeko tratamendua bere baitan integratzen duen programa teoriko eta praktiko bakarra.
  • Osasunaren eta ongizatearen tratamenduan eta hobekuntzan izen eta izana duten akademiko eta profesionalek irakatsitakoa.
  • Hainbat populazioetan benetako praktikak egiteko aukera.
  • Lan merkatuan ezberdinduko zaituen profila ikasi eta zeureganatuko duzu, osasunaren arloan ere aukerak biderkatuz.

Irteera profesionalak

Gaixotasuna identifikatu eta sustraitik erauzi nahi duten osasuneko profesionalek, diziplina anitzeko tratamendua bide, bizitza estilo osasuntsuei buruzko jakintza eta “pasioa” partekatuko dute, bizi estilo kaltegarriei loturiko gaixotasunak prebenitu, tratatu eta iraultzeko helburuaz.

Prestakuntza akademiko honez jabetuta, jakintza hobea baliatu ahal izango du profesional bakoitzak zein bere lan eskumenaren arloan, diziplina askotariko prestakuntzak pertsona osotasunean ulertzen lagunduko duelarik.

Iradokizunak eta eskaerak