Euskal Herriko Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea

wrapperMasters. titMasterInfo: ok

Unibertsitate Espezializazioa

BIM Manager eta Egituren Kalkulua

GAKOAK - BIM Manager eta Egituren Kalkulua

TITULUAREN GAKOAK

Laster, ingeniaritza zibileko eta eraikuntzako proiektu guztiak BIM (Building Information Modeling) inguruneetan egin beharko dira. Ingeniaritza zibileko eta eraikuntzako egitura proiektuak egiteko, beharrezkoa da, kasurik gehienetan, egituren kalkuluetarako informatika programak erabiltzea. Beraz, titulu honetan programa horiek nola erabili ikasiko duzu zimendu elementuak, hormigoizko egiturak, metalikoak edo mistoak proiektatu ahal izateko.

Eraikinen modelatuak egiten eta BIM ingurunean egiturak kalkulatzen ikasiko duzu, eta lan egiteko modu berri honetan proiektuko partaide bakoitzaren eginkizunak identifikatuko dira; horrez gain, benetako adibideen bidez, eraikin bateko oinarrizko elementuak nola definitu erakutsiko dizugu, arreta berezia eskainiz egituren kalkuluari.

Nested Applications

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

25

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kreditu kopurua

38 ECTS kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

3.000 €

Irakaslekua

Bilboko Ingeniaritza Eskola

Arduraduna

Bilboko Ingeniaritza Eskola


946 01 4229

Link - Eraikuntzaren Ingeniaritzara Aplikatutako Softwarea BIM Inguruetan

Titulu hau Eraikuntzaren Ingeniaritzara Aplikatutako Softwarea BIM Inguruetan Berezko Masterraren parte da.

Ikusi Master honi buruzko informazioa

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - BIM Manager eta Egituren Kalkulua

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Eraikuntzaren ingeniaritzako informatika programek eskaera profesional handia dute.
  • Masterra harremanetan dago sektoreko puntako enpresekin.
  • Prestakuntza malgua eskaintzen dugu, modulu egitura batekin, beste zeregin batzuekin bateragarri egiteko aukera ematen duena.
  • Prestakuntza pertsonalizatua eskaintzen dizugu.

Irteera profesionalak - BIM Manager eta Egituren Kalkulua

Irteera profesionalak

  • Edozein modulutan eskuratutako gaitasunak egokiak dira edozein Ingeniaritza edo Arkitektura estudiotan edo eraikuntzaren sektoreko enpresatan aritzeko.
  • Diseinu, azterlan eta/edo kalkulu teknikoak garatzeko aukera (jasotako prestakuntzaren arabera), sektoreko hainbat profesionalentzat lan egiteko gai den profesional independente gisa.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak