Breadcrumb

GAKOAK - Blockchain Teknologia eta Kriptoekonomia

Tituluaren gakoak

Blockchain Teknologiako eta Kriptomoneten berezko masterraren helburua da diziplina anitzeko prestakuntza ematea Blockchain teknologiaren esparruan, teknologia horren oinarriak bereziki azpimarratuta. Zehazki, masterraren edukiak honako zutabe hauek ditu ardatz: Bitcoin, Kriptografia, Jokoen Teoria, Moneta Politikak eta Finantzak, Blockchain Teknologiaren lege alderdiak, Blockchain Teknologiaren aplikazio ez monetarioak, Konputazio Kuantikoa eta Programazioa Blockchain inguruneetan.

Blockchain teknologia da gaur egun arreta gehien jartzen duen teknologietako bat eta horren froga da lan merkatuak gero eta aditu gehiago eskatzen dituela teknologia horretan.

Industria, finantza, giza baliabide eta lege prozesuetan Blockchain teknologiak ezartzeak abantaila handiak ematen ditu gaur egun. Horregatik, gero eta handiagoa da berrikuntza teknologikoaren premia horri erantzuteko gaitasuna duten profesionalen eskaria.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

20

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

calendar

Urria 2020

Iraila 2021

Kreditu kopurua

60 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

3.900 €

Irakaslekua

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Arduraduna

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

4 ARRAZIO - Blockchain Teknologia eta Kriptoekonomia

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

  • P2P balio trukea ahalbidetzen duen teknologia gisa finkatu ondoren, Blockchain oinarritutako industria ekimen berrien kopurua geldiezina da.
  • Teknologia disruptibo hori negozio aukera eta lan eskaintza ugari sortzen ari da.
  • Ikasleek diziplina anitzeko gaitasunak lortuko dituzte: Blockchain teknologiaren oinarriak, Blockchain inguruneetako programazioa eta teknologia horren finantza eta lege alderdiak.
  • Erreferentziazko enpresa eta zentro teknologikoetako profesionalek (Kutxabank, Tecnalia, DigiPen), lehenengo mailako garatzaileek (Bitcoin Core) eta UPV/EHUko irakasle esperientzia handikoek ematen dute.

IRUDIA - Blockchain Teknologia eta Kriptoekonomia

IRTEERA PROFESIONALAK - Blockchain Teknologia eta Kriptoekonomia

Irteera profesionalak

Gaur egun, enpresa askok Blockchain teknologian oinarritutako irtenbideak bilatzen dituzte eta azken urteotan hirukoiztu baino gehiago egin da teknologia horretan trebetasunak eta jakintzak dituzten profesionalak eskatzen dituzten enplegu eskaintzen kopurua.

Master hau egiten duten ikasleek Blockchain lanbide arloko jakintzak garatu ahal izango dituzte Industria 4.0 sektorean, finantza eta aseguruen sektorean, giza baliabideen sektorean, sektore juridikoan eta lege sektorean, besteak beste.

Lanbide profiletako batzuk:

  • Programatzailea Blockchain inguruneetan.
  • Espezialista ordainketa sistema berrietan.
  • Espezialista segurtasun informatikoan.
  • Blockchain enpresako ingeniaria edo aholkularia.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak