Euskal Herriko Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea

wrapperMasters. titMasterInfo: ok

Unibertsitate Aditua

Egituren Kalkulurako Softwarea

GAKOAK - Egituren Kalkulurako Softwarea

TITULUAREN GAKOAK

Ingeniaritza zibileko eta eraikuntzako egitura proiektuak egiteko, beharrezkoa da, kasurik gehienetan, egituren kalkuluetarako informatika programak erabiltzea. Beraz, titulu honetan programa horiek nola erabili ikasiko duzu zimendu elementuak, hormigoizko egiturak, metalikoak edo mistoak proiektatu ahal izateko.

Gero eta derrigortasun handiagoa dago ereduak BIM sistemak erabilita proiektatzeko, ez bakarrik herrialde honetan, ezpada mundu mailan, eta, beraz, titulu honetan ikasiko dugu nola diseinatu eta gestionatu ingeniaritza zibileko edo eraikuntzako egiturak BIM inguruneetan, horrela eraikuntza prozesua erraztuz.

Horrela, bada, titulu honen helburua da ikasleak trebatzea informatikako baliabideen erabileran, egitura ingeniaritzako jarduera profesionalean jarduteko beharrezko direnetan.

Tituluak ikasgelako 3 irakasgai ditu, eta horiek behin eginda, titulu amaierako lana egin beharko da. Lan horretan egitura proiektu bat egin beharko da, eraikuntzako edo lan zibil batekoa, tituluan ikasitako tresnak erabilita.

Nested Applications

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

25

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kreditu kopurua

15 ECTS kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

1.200 €

Irakaslekua

Bilboko Ingeniaritza Eskola

Arduraduna

Bilboko Ingeniaritza Eskola


946 01 4229

Link - Eraikuntzaren Ingeniaritzara Aplikatutako Softwarea BIM Inguruetan

Titulu hau Eraikuntzaren Ingeniaritzara Aplikatutako Softwarea BIM Inguruetan Berezko Masterraren parte da.

Ikusi Master honi buruzko informazioa

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Egituren Kalkulurako Softwarea

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Eraikuntzaren ingeniaritzako informatika programek eskaera profesional handia dute.
  • Masterra harremanetan dago sektoreko puntako enpresekin.
  • Prestakuntza malgua eskaintzen dugu, modulu egitura batekin, beste zeregin batzuekin bateragarri egiteko aukera ematen duena.
  • Prestakuntza pertsonalizatua eskaintzen dizugu.

Irteera profesionalak - Egituren Kalkulurako Softwarea

Irteera profesionalak

  • Edozein modulutan eskuratutako gaitasunak egokiak dira edozein Ingeniaritza edo Arkitektura estudiotan edo eraikuntzaren sektoreko enpresatan aritzeko.
  • Diseinu, azterlan eta/edo kalkulu teknikoak garatzeko aukera (jasotako prestakuntzaren arabera), sektoreko hainbat profesionalentzat lan egiteko gai den profesional independente gisa.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak