Euskal Herriko Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea

wrapperMasters. titMasterInfo: ok

Unibertsitate Aditua

Fatxada Arinen Diseinua, Eraikuntza eta Segurtasuna

Breadcrumb

GAKOAK - Fatxada Arinen Diseinua, Eraikuntza eta Segurtasuna

Tituluaren gakoak

Titulua diseinua, eraikuntza, obran jartzea, segurtasuna, mintegiak eta 1. eremuko mintegiak izeneko moduluek osatzen dute.

Bertan, inguratzaile arkitektonikoaren eraikuntza taxutzen joan diren kontzeptuak eta historia aztertzen dira, bai eta horiek eraikinen kontzepzioarekin duten lotura ere; osagaiak eta itxitura sistemak arautzen dituen lege eta arau esparrua da. Arintasunaren, patente sistemen, kostuen, fatxada arinen egiturarekiko erlazioaren, muntaketaren, kontrolaren eta mantentze lanen arazoa aztertu eta ulertzen da.

Bestalde, fatxada arinaren osagaiak aurkezten dira:

  • Egiturazko elementuak, finkatzekoak, zigilatzekoak eta ainguratzekoak, burdineria eta automatismoekin.
  • Inguratzaile arina osatzen duten material opakoak eta transluzidoak.
  • Beira, ikasketa espezializatuko material gisa.

Erakunde babesleak: Alucoil, Aluman, Ariño Duglass, Bryden Wood, Cosentino, Garcia Faura, Guardian Glass, Wicona, Sika, Trespa, Ursa

Nested Applications

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

35

Modalitatea

Erdi-presentziala

Hizkuntza

Gaztelania

Kreditu kopurua

28 ECTS kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

2.500 €

Irakaslekua

Bartzelonako UPC-ko Arkitektura Goi Eskola

Arduraduna

Arkitektura Goi Eskola Teknikoa


943015597

ESTEKA - Fatxada Arinak

Titulu hau Fatxada Arinak Berezko Masterraren parte da.

Ikusi Master honi buruzko informazioa

4 ARRAZIO - Fatxada Arinen Diseinua, Eraikuntza eta Segurtasuna

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

  • Ezaugarri horiek dituen bakarra da estatuan.
  • Fatxadetako estatuko espezialista onenak daude irakasleen artean.
  • Espezialista horiek edizioz edizio irakaskuntza programa fintzen joan dira; hortaz, erabat egokitzen da lanbidearen errealitatera.
  • Fatxada proiektuaren oinarrizko 4 zutabeen inguruan egituratzen da: diseinua, obran jartzea, kalkulua, eta eraginkortasun energetikoa.

IRTEERA PROFESIONALAK - Fatxada Arinen Diseinua, Eraikuntza eta Segurtasuna

Irteera profesionalak

  • Fatxada aholkularia: arkitektoaren eta fatxadagilearen arteko bitartekaritza, lehenengoari laguntzen zaio, bigarrenak nahi dituen emaitza estetikoak eta teknikoak lortzeko.
  • Fatxadak egiten dituen enpresa baten teknikaria: fatxadaren edo haren osagaien diseinuan eta produkzioan lan egitea.

Merkatuaren espezializaziorako joera dela eta, goraldian daude aipatutako bi alderdiak.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak