Irakasleak

XSLaren edukia

AINHOA SAITUA IRIBAR

Ezagutza arloa
Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea
Saila
Finantza Ekonomia I (Empresen Kontabilitatea eta Administrazioa)
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
ainhoa.saitua@ehu.eus

Ainhoa Saitua Iribar UPV/EHUn Ekonomia eta Enpresa zientzietan (Merkataritza arloa) lizentziatua da (1994) eta doktorea (kontabilitate arloa) (2013).

Unibertsitate Eskolako Titularra (1999), Finantza Ekonomia I sailean hasi zenetik (1994) kontabilitate arloko ikasgaietako irakaslea izan da bai Ekonomia eta Enpresa Fakultatean eta baita Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean ere. Era berean, Auditoría y Consultoría Sociolaboral graduondokoan eta baita Gestión de los Recursos Humanos y del Empleo, eta Auditoría Cuentas y Contabilidad Superior master ofizialetan irakasten du, azken honetan Ondare Garbiari buruzko arloan.

20 kongresu baino gehiagotarako ekarpenak egin ditu, eta 15 artikulu baino gehiago argitaratu ditu gai desberdinei buruzkoak: kontabilitate arauketa, Euskadiko kooperatiba industrialen analisi ekonomiko-finantzarioa, langileei buruzko informazioaren jakinarazpena, genero ikuspegia, baita metodologia aktiboen ezarpena, ikasleen praktikak enpresetan edo Formazio Duala.

Instituto de Ingeniería del Conocimiento-k antolatutako Centro Avanzado para el desarrollo de Métricas del Talento Organizacional (CAMTO)-ren II. hitzaldian hizlari gonbidatua izan zen eta baita Universidad Autónoma de Madrid-eko Master de Dirección de Recursos Humanos-en irakasle (2018).

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak