Irakasleak

XSLaren edukia

SONIA ARRASATE GIL

Ezagutza arloa
Kimika Organikoa
Saila
Kimika Organikoa eta Ez-Organikoa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
sonia.arrasate@ehu.eus

Lizentziatua (1996) eta doktorea (2003) Kimikan UPV/EHU. Normalean honako irakasgai hauek irakasten ditu: Kimika Orokorra I eta Farmaziaren Intereseko Produktu organikoak Kimikako Graduan, “Laborategiko Oinarrizko eragiketak” Ingeniaritza Kimikako Graduan, Kimika eta Sintesi Organikoa Biozientzietan Biokimika eta Biologia Molekularra eta Bioteknologia Graduetan. Era berean, “Master Universitario de Química Sintética e Industrial” eta “Ingurumena, Iraunkortasuna eta GIH” Masterretan irakasle gisa dihardu.



1996an “Organometalikoak Sintesian” ikerkuntza-taldean sartu zen ikertzaile modura. Erreaktibo organolitikoen papera nitrogenoa duten heterozikloen sintesian ikerkuntza lerroan oinarrituta dauden hainbat proiektutan parte hartu du. Bere doktorego-tesian erreaktibo organometalikoak sintesi asimetrikoan aztertu zituen. Horretaz gain, azken urteotan bere ikerketak kimioinformatika arlora bideratu ditu. Hala, sintesi organikoan emaitza hobeak lortzeko edo aktibitate farmakologikoak erakusten dituzten konposatuen diseinurako bideratuta dauden eredu informatikoak garatzen ditu.



Hainbat ikerketa-proiektuetan parte hartu du, eta bere lana Master Amaierako Lanetan, Gradu Amaierako Lanetan, kongresuetan aurkeztutako komunikazioetan eta nazioarteko aldizkarietan argitaratutako artikuluetan islatzen da.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak