Tituluaren gakoak

Informazio eta komunikazio gizartean  itzulpengintzako teknologiak erabiltzea eta menderatzea ezinbestekoa da gaur egungo itzulpen-jarduera profesionalean. Teknologia berriek bultzatuta, azken hamarkadan Euskal Herrian enpresa eta erakunde asko sortu dira hizkuntzen industrien alorrean dauden erronka berriei erantzuteko. Hori dela eta, hizkuntzen tratamenduarekin lotuta dauden produktuak kudeatu eta dokumentu eleanitzak era egokian prozesatzeko gai izango diren itzultzaileak prestatu behar dira.

Itzulpengintzako ikasketen diseinu kurrikularrean hutsune handia dago itzulpengintzako teknologien irakaskuntzari dagokionez. Halere, Informazio eta Komunikazio Teknologiek garrantzi estrategikoa dute garapen ekonomikarako zein hizkuntzaren garapenerako. Hori dela eta, itzulpengintza eta teknologia berriak uztartzeak lan merkatuan dauden beharrei erantzuten die. Horregatik, graduondoko hau erabat praktikoa da eskaintzen dituen moduluei esker, eta  bi alderdiak menderatzen dituzten profesionalak prestatzera zuzenduta dago.

Eskainitako plazak

20

Modalitatea

Erdi-presentziala

Hizkuntza

Euskara

Egutegia

Urria 2020

Uztaila 2021

Kreditu kopurua

30 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

1.500 €

Irakaslekua

Letren Fakultatea/UEUko Ikastetxe Nagusia

Arduraduna

Letren Fakultatea

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Egungo komunikazio gizarteak planteatzen duen egoerari erantzuten dio berezko titulu honek.
  • Euskaratik eta euskararako itzulpengintzan dauden tresna berritzaileenak ezagutzera ematen ditu.
  • Itzulpengintza eta Interpretazioko graduatuen eta itzultzaile profesionalen espezializazio beharrak ere asetzen ditu.
  • Ikastaroa on line izateak aukera ematen die ikasleei erabateko autonomiaz lan egiteko eta denbora beren neurrira egokitzeko.

Irteera profesionalak

  • Plantilako itzultzailea enpresetan zein erakundeetan
  • Itzultzaile autonomoa
  • Argitaletxeetako eta hedabideetako itzultzailea edo zuzentzailea
  • Itzulpen-proiektuetako kudeatzailea
  • Ikus-entzunezko produktuak itzuli-egokitu eta azpidaztea
  • Informatikako produktuen eta webguneen lokalizatzailea
Iradokizunak eta eskaerak