TITULUAREN GAKOAK
Azken ikerketen arabera, genetikak eragin nabarmena du kirol entrenamenduak egiteko gaitasunean eta lesioak izateko aukeran. Hori dela eta, genetikaren iragarpenaren bidez, ariketak erregulartasunez egitean norberak izan dezakeen erantzunaren berri izateak aplikazio aukera handiak eskain ditzake bai kirol arloan, errendimendua hobetu eta kirol bizitza luzatzeari begira, bai osasunaren arloan, norbanakoen ohitura osasungarriak zehazteari begira.
Titulazio honen helburua nutrizioan eta kirolean espezializatutako prestakuntzan dagoen hutsunea betetzea da, kimikaren eta genetikaren ekarpenak lehenengoz lotzen dituelako osasunaren, nutrizioaren eta kirolaren arloan, ikuspegi akademiko, zientifiko eta profesional batetik. Hortaz, kirolean maila profesionalean nahiz afizionatuan diharduten profesionalei prestakuntza bikaina eskaintzen zaie, baita ikertzaileei ere.