Breadcrumb

GAKOAK - Kirola, Hezkuntza eta Elkarbizitza

Tituluaren gakoak

Graduondoko honek hiru planteamendu ditu oinarri: kirola haurren garapen osorako funtsezko elementu bat da; kirola eta jolasa ikasteko eta balioak transmititzeko ezinbesteko aldaketak dira; kirola izugarrizko balioa duen tresna bat da eta, horri esker, haurrak babestearen arloan lan egiten jarraitzeko beharra ikusaraz daiteke.

Helburu nagusia da eskola kiroleko eta kirol federatuko profesionalak prestatzea, ikuspegi berritzaile eta barneratzaile batetik, eta pertsonen garapen integrala sustatzen duten bizikidetza balioei erreparatuta.

Titulu honi esker, haurren eta nerabeen babesaren lege esparrua ezagutuko duzu, eta kirolaren arloarekin lotu. Gainera, haurren babesaren jardunbide egokiak ezagutu ahalko dituzu, bai eta prebentziozko esku hartzeak identifikatu ere. Entrenamenduetan gertatzen diren prestakuntza prozesuak diseinatu, garatu eta ebaluatzeko gai izango zara, eta gatazkak konpontzeko tresnak izango dituzu, eskubide eta aukera berdintasuna bermatuta. Arreta berezia eskainiko zaie balioetan oinarritutako hezkuntzari, ekitateari eta maila emozionalari, eskola kirola eta kirol federatua herritarren gizarte trebetasunak eta zerbitzua garatzeko tresna gisa identifikatuz.

Erakunde babeslea: Athletic Club Fundazioa

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).

4 ARRAZIO - Kirola, Hezkuntza eta Elkarbizitza

Irudia

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

  • Titulu hau bat dator Haurrak eta Nerabeak Indarkeriaren aurrean Babesteari buruzko Lege Organikoarekin.
  • Titulu hau Athletic Fundazioarekin eta Athletic Clubeko adituekin batera diseinatu da.
  • Adingabeei kirol prestakuntza arduratsua emateko ibilbidea duten proiektuetan hurbiletik lan egiteko aukera ematen du.
  • Ikasteko modalitatea ikasgelakoa eta ikasgelaz kanpokoa da; beraz, lan jarduerarekin edo bestelako prestakuntza osagarriekin konbina daiteke.

IRUDIA - Kirola, Hezkuntza eta Elkarbizitza

Irudia

IRTEERA PROFESIONALAK - Kirola, Hezkuntza eta Elkarbizitza

Irteera profesionalak

Haurren eta nerabeen babesaren arloko profesionalen eskaera handia dago kirol eremuan.

Haurrak eta Nerabeak Indarkeriaren aurrean Babesteari buruzko Lege Organiko berriak agerian uzten du adingabeekin lan egiteko ardura duten pertsonek, eremua edozein dela ere, gai horri buruzko prestakuntza espezifikoa jaso behar dutela. Titulu honek hiru prestakuntza zutabe ditu oinarri: lege esparrua, hezkuntza esparrua eta esparru soziokomunitarioa.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).