Gakoak - Berezko Masterra Kultura Zientifikoa

TITULUAREN GAKOAK

Zientzia eta teknologi abiapuntu eta oinarri dituen mundu batean, gizartearen eta hezkuntzaren lehentasuna da kultura zientifikoa eskuratzea eta zabaltzea. STEAM estrategiari jarraiki, titulazio honek gizarte osoaren prestakuntza zientifiko-teknikoa bultzatzen du eta etorkizuneko zientzialarien bokazioak eta helburu profesionalak inspiratzeko tresnak ematen ditu.

Ikastaroaren %40ak eguneroko zientzia gaiak jorratzen ditu (dibulgazio-formatuko diziplina anitzeko edukiak), beste %40ak zientziaren filosofia eta historia gaiak, eta %20a zientzia-komunikazioko estrategiak eta baliabideak lantzeko orientazio praktikoarekin.

Irakasle bikainak izango dituzu, 10 unibertsitatekoak, eta komunikazio zientifikoko profesional handiak.

Oinarrizko ezagutza zientifikoak ikasiko dituzu, zientziaren eta artearen arteko harremana, eta neurozientzian, mikrobiologian, adimen artifizialean eta abarretan egindako azken aurrerapenak.

Unibertsoa gaingiroki ezagutuko duzu, baita ezagutza eta balio horiek nola eskuratu ditugun ere, filosofia, historia, zientzia eta literatura uztartuz.

 

Erakunde laguntzaileak: UPV/EHUko Zientzia Kultura Katedra, Euskampus Fundazioa

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

30

Modalitatea

Online

Hizkuntza

Gaztelania

Egutegia

Urria 2023

Ekaina 2025

Kreditu kopurua

60 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

3.100 €

Irakaslekua

ONLINE

Arduraduna

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Berezko Masterra Kultura Zientifikoa

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • %100 online: nahi duzun tokitik ikasi. Plataformak zurekin interaktuatzen du eta zure erritmora egokitzen da.
  • Modulutan banatuta: urratsez urrats lortu titulua. Abiapuntua aditu izatea bada ere, masterrarekin bukatu daiteke ibilbidea.
  • Kalitatedun irakasleak zure zerbitzura egunera, bai eta zientziaren ikerketako, dibulgazioko eta komunikazioko espezialistak ere.
  • Komunitate dinamikoa (@culturacienti). Hartu parte nazioartean kultura zientifikoaren arloko sarerik handienetan.

Irudia - Berezko Masterra Kultura Zientifikoa

Irudia

Irteera profesionalak - Berezko Masterra Kultura Zientifikoa

Irteera profesionalak

  • Kultura zientifikoko irakasgaietako irakaslea
  • Filosofia eta historia irakasgaietako irakaslea
  • Ikertzailea eta doktorea (master ofizial bateko kredituak baliozkotuta)
  • Politika zientifikoa eta unibertsitate gestioa
  • Kultura gestioa eta museoetakoa
  • Kazetaritza zientifikoa
  • Zientziaren dibulgazioa
  • Bitartekari eta animazio soziokultura
  • Web edukien gestioa

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak