Irakasleak

XSLaren edukia

JUAN IGNACIO UMEREZ URREZOLA

Ezagutza arloa
Logika eta Zientziaren Filosofia
Saila
Filosofia
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
Posta elektronikoa
jon.umerez@ehu.eus

Filosofian lizentziatua Madrileko Universidad Complutense-en (1985) eta Doktorea UPV/EHUn (1994), Sari Bereziarekin. Behin betiko ikerlaria da (IDP) 2011tik. Bigarren Hezkuntza-ko Filosofia irakaslea da, eszedentzian (funtzionarioa 1990tik), eta 7 urtez aritu da BHko irakaskuntzan (1986-1989 y 1998-2001). Doktoradutza aurreko (1989-1994) eta ondorengo (1994-1997) bekak lortu ditu eta bi urtez ikerlari bisitari izan da Binghamton University-n, NY (USA). Lehen deialdian aukeratua izan zenez, EHU-ra Ramón y Cajal ikerlari gisa itzuli zen (2001-2006) eta ikerlari kontratu izaten jarraitu zuen 2011 arte.

Biologiaren Filosofian IAS ikerketa taldeko kide da (euskal unibertsitate sistemako A taldea) eta 1993tik 20 ikerkuntza proiektu finantziatuetan hartu du parte, horietatik 3tan Ikertzaile Nagusi gisa. Egilea 59 artikulu eta liburu kapitulu akademikoetan eta kongresu eta biltzar ugarietan parte hartu du. 4 doktorego tesi zuzendu ditu. CNEAIk aitirtutako 4 seiurteko ditu. 1997an CAF-Elhuyar zientzia-dibulgazio lehiaketaren 3. sari konpartitua lortu zuen.

Logika eta Zientziaren Filosofiako saileko zuzendaria da 2019tik eta bertako idazkari akademikoa izan da 2007tik. Nazioarteko Unibertsitate-arteko “Filosofia, Zientzia eta Balioak” (UPV/EHU-UNAM) Masterreko arduraduna da eta UPV/EHUko Ikerketa, Berrikuntza eta Garapen Batzordeko kidea ere.

Alkizako udalean bi legealdietan zinegotzi (2003-2011) izan da eta beste bietan alkate (2011-2019).

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak