Breadcrumb

Gakoak - Berezko Masterra Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Askatzailea

TITULUAREN GAKOAK

Nazioarteko Kooperazio eta Hezkuntza Emantzipatzailearen berezko masterraren xedea da alor honetan lan egingo duten pertsonak trebatzea, gai izango direnak garapenerako lankidetza kritiko bat bultzatzeko, oinarrizko premien arretan oinarritutako politiketatik justizia soziala sustatzeko gai diren subjektu politikoak indartzea helburu duten beste politika batzuetara igarotzeko. Helburua da ikasleei gaitasunak ematea, praktika eta esperientzia alternatiboen jakintza, non eta gizarte-eraldaketara bideratutako ekintza kolektiboak gauzatzeko baliabide teorikoak, balioak eta trebetasunak eskura ditzaten.

Gaur egun, krisi testuinguru anitza dugu aurrean, sistema ekonomiko, politiko, sozial eta kultural globalizatu baten ondorio dena. Sistema horrek merkatuaren interesak pertsonen eta herrien eskubideen gainetik jartzen ditu, desberdintasunak areagotuz. Sistema hori zalantzan jartzea aldez aurreko urratsa da beste mundu bidezkoago baten oinarriak ezartzeko, pertsonak eta babesten gaituen planeta zainduko dituena. Premiazko zeregina da, justizia sozialaren, ekitatearen, elkartasunaren eta iraunkortasunaren horizonte baterantz jo nahi badugu.

Asmo handiko helburu horrek ezinbestean jartzen gaitu hezkuntza izaerako sozializazio kritiko zabala bultzatzeko erronkaren aurrean , egungo testuingurua bere konplexutasun osoan ulertzeko eta baztertuenak diren pertsonak eta kolektiboak indartuko dituzten jakintza eta praktika berriak sortzeko.

 

Erakunde laguntzaileak: Hegoa

Erakunde babesleak: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

25

Modalitatea

Online

Hizkuntza

Gaztelania

Egutegia

Urria 2024

Abendua 2025

Kreditu kopurua

60 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

2.900 €

Irakaslekua

Online

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Berezko Masterra Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Askatzailea

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Gizarte eraldaketarako beharrezkoak diren tresnak eskuratuko dituzu.
  • Egungo testuinguruaren azterketa kritikoa egiteko gaitasuna eskuratuko duzu.
  • Masterra malgua da, beste lan batzuekin uztar daitekeena, on line irakasten baita osorik.
  • Unibertsitateko irakasleak eta gizarte kolektiboetako adituak ditugu.

Irudia - Berezko Masterra Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Askatzailea

Irudia

Irteera profesionalak - Berezko Masterra Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Askatzailea

Irteera profesionalak

Gobernuz kanpoko erakundeak, administrazio publikoak, hezkuntza erakundeak (formalak eta ez-formalak), gizarte elkarteak eta mugimenduak.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak