Gaia

XSLaren edukia

JON IRAZUSTA ASTIAZARAN

Ezagutza arloa
Fisiologia
Saila
Fisiologia
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Posta elektronikoa
jon.irazusta@ehu.eus

Fisiologiako katedraduna UPV/EHUn.Gaur egun talde zahurgarrietan ariketa fisikoak, osasunean eta bizi-kalitatean dituen eraginak aztertzen dituen ikerketan aritzen da. Bere ekarpenak fisiologiaren arlotik etorri dira batez ere, parametro fisiologikoen eta odol-biomarkatzaileen analisia barne. Alde batetik, egoitzetan bizi diren adinekoen parametro fisiko, biokimiko, kognitibo eta psikoafektiboetan ariketa fisikoak duen eragina aztertu du. Bestalde, ariketa fisikoak pertsona nagusien zaintzaileengan dituen onurak ere aztertu ditu. Alde horretatik, frogatu da modalitate presentzialaz gain, online saio sinkronikoak bideragarriak eta eraginkorrak direla. Azterlanak, diziplina anitzeko ikuspegitik jorratu dira, hainbat esparrutako profesionalekin batera. 184 artikulu argitaratu ditu inpaktuzko aldizkari zientifikoetan, eta 30 doktore-tesi zuzendu ditu. Deialdi lehiakorretako 34 ikerketa-proiekturen ikertzaile nagusia izan da. Nabarmentzekoak dira Zentro Teknologikoekin eta Institutu Biosanitario eta Gerontologikoekin egindako proiektuak, Eusko Jaurlaritzako zenbait sailek finantzatutakoak, eta Berrikuntza eta Ikerketa Ministerioaren eta Espainiako Gobernuko Kultura eta Kirol Ministerioaren proiektuak. Halaber, ikerketaren transferentzian erakundeekin eta enpresekin hitzarmenak eta kontratuak sinatu ditu. Euskal Unibertsitate Sistemako 5 talderen ikertzaile nagusia izan da. "Zahartze Osasungarria eta Bizi Kalitatea" Unibertsitate Masterraren lehen zuzendaria izan zen.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak