TITULUAREN GAKOAK

Euskal gizarteak, tradizioz, lotura handia izan du mendiekin, basoekin eta zurarekin. Gure arbasoek ongi ezagutzen eta erabiltzen zuten; ezin dugu ahaztu, ordea, zura oraingo eta etorkizuneko material bat ere badela. Zuraren eraikuntza sistemak eboluzionatzen joan dira, arkitekturaren zenbait alderdiri erantzuteko; hala, gaur egun, nahastu egiten dira oso sistema sinpleak eta etorkizun jasangarriago baterantz doazen sistema guztiz sofistikatuak.

Eusko Jaurlaritzak, UPV/EHUrekin lankidetzan, gure zurezko produktuen kalitate eta berrikuntza maila gorenak lortu nahi ditu. Master honen helburua da berehalako premia horri erantzuteko ongi prestatuta egongo diren teknikariak prestatzea; material horren ezaugarrien ezagutzatik hasita, egitura berrien edo dauden egituren gaineko jardueren diseinura eta exekuziora. Askotariko merkatuak ari dira sortzen eraberritzeko gaitasuna duen material honen inguruan, eta eraikuntza jasangarrian ezinbestekoa da zura erabiltzea.

 

Erakunde laguntzaileak: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila (Eusko Jaurlaritza), Baskegur, Euskadiko Egurraren Elkartea

Erakunde babesleak: Egoin, Garnica, Simpson Strong-Tie, Rothoblaas

Eskainitako plazak

30

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Egutegia

Iraila 2020

Uztaila 2021

Kreditu kopurua

60 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

2.500 €

Irakaslekua

Arkitektura Goi Eskola Teknikoa

Arduraduna

Arkitektura Goi Eskola Teknikoa

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Zurezko eraikuntza sistema tradizionalen eta berrienen ezagutza barneratzen ditu.
  • Bakarra eta erreferentea izan nahi du EAEn, Eusko Jaurlaritzak zura sustatzearen alde egindako erronkaren barruan.
  • Irakasle gisa zuraren sektoreko erreferente prestigiotsuenak ditu.
  • Teoria, praktika, adituekiko harremanak, bisitak zentro teknologikoetara eta diseinu eta kalkulu tresna aurreratuenak konbinatzen dira.

Irteera profesionalak

Eraikuntzaren industria berria, arkitektura estudioak, kalkulu ingeniaritzak, eraikuntza eta aholkularitza enpresak, horietan guztietan behar dira material horren diseinuan, kalkuluan eta eraikuntzan ongi trebatutako langileak.

Iradokizunak eta eskaerak