GSC taldean zuzendutako doktorego tesiak

Tecnologías de iluminación ante fluctuaciones de tensión: análisis de sensibilidad y control de inmunidad

Doktoregaia:
Izaskun Azcarate Blanco
Urtea:
2016
Unibertsitatea:
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea
Zuzendaria(k):
José Julio Gutiérrez, Andoni Lazkano
Deskribapena:

Argiztapen teknologia berriak sare elektrikoan integratzeak erronka handia suposatzen du hornidura elektrikoaren ikuspuntutik, flicker-aren neurketan zehazki. IEC 61000-4-15 standard-ak flicker-aren neurketa prozedura ezartzen du, eta horretan goritasunezko lanpararen erantzuna erreferentzia gisa hartzen du. Argiztapen teknologia eraginkorrren erabilera masiboaren ondorioz, ezinbestekoa dirudi lanpara berrien sentsibilitatea aztertzeak tentsio gorabeheretan. Tesi lan honek hornidura-tentsioan fluktuazio ezberdinak jasotako lanpara multzo bati buruzko sentsibilitate azterketa aurkezten du. Emaitzek zalantzan jartzen dute argiztapen teknologia berrien sentsibilitate eskasa. Gaur egungo flicker-aren erregulazio sistema mantentzea aholkatzen da eta fabrikatzaileak izatea beraien lanparen tentsio gorabeheretako inmunitatea kontrolatzen dutenak. Horretarako, egintzan bertan ezarri liteken prozedura bat proposatzen da, lanparek goritasunezko lanpara baino sentsibleago ez izatea ziurtatzen duena. Prozedura hau IEC TR-61547-1 txosten teknikoan sartu da, IEC-ko MT1 TC34 taldeak egina, prozedura antzeko bat IEC 61547-an (erabilera orokorreko iluminazio inmunitate standard-a) ezartzeko asmoarekin.

Esteka informazio gehigarriarekin:
https://www.educacion.gob.es/teseo/mostrarRef.do?ref=364296
Merituak:
Doktoretzako Aparteko Saria