euskaraespañol

25 eta 45 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak hasi ditu UPV/EHUk

Guztira 234 pertsonak egingo dituzte unibertsitatean sartzeko probak datorren ekainaren 12an

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2020/06/12

Irudia
Unibertsitatean sartzeko probak. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak unibertsitatera sartzeko 25 eta 45 urtetik gorakoentzako proben egutegiari hasiera eman dio beste urte batez. Pandemiaren ondorioz sortutako egoera dela eta, proba horiek ohi baino beranduago izango dira. Hain zuzen ere, ekainaren 12an, 9:00etan, hasiko dira hiru egoitz hauetan: Gasteizko Farmazia Fakultatean, Bilboko Ingeniaritza Eskolan eta Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultatean

Oraingoan, 234 pertsonak eman dute izena azterketan (25 urtetik gorako 180k eta 45 urtetik gorako 54k). Horietako 40 Arabako Campusari dagozkio, 117 Bizkaiko Campusari eta 77 Gipuzkoako Campusari.

Unibertsitateak behar diren neurriak hartu ditu proba egingo duten guztien segurtasuna bermatzeko, alegia, epaimahaikideena eta ikasleena, UPV/EHUk COVID-19a dela-eta ezarritako prebentzio neurrien protokoloari jarraikiz.

25 urtetik gorakoei dagokienez, unibertsitatera sartzeko probak bi zati izango ditu; orokorra eta espezifikoa, zenbait arlotako ariketekin. Bestalde, 45 urtetik gorakoen kasuan, lehen zatian, unibertsitate ikasketak arrakastaz egiteko ikaslegaien heldutasuna eta egokitasuna aztertuko dira, baita arrazoibide eta adierazpen ahalmenak ere, zenbait arlotako hiru ariketarekin. Bigarren fasean, elkarrizketa pertsonala egingo zaie, ikasketa jakin batzuetan sartzeko gaitasunak eta ezagutzak aztertze aldera.

Esteka honetan daude proben egutegia eta ordutegia:

25 eta 45 urtetik gorakoentzako sarrera probaren egutegia