Erleak protagonistak Gipuzkoako Campusean
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2023/09/29
Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroko areto nagusian, Donostian, ’20.000 especies de abejas’ filma proiektatu zen eta Estibalitz Urresola filmaren zuzendariarekin solasaldia egin zen. Jarduera EHUkultura Gipuzkoak antolatu zuen, Gipuzkoako Campuseko Zabal Zine taldearekin elkarlanean.
Cocoren istorioa kontatzen du filmak. Cocó, zortzi urteko haurra, ez dator bat gainerakoen espektatibekin eta ez du ulertzen zergatik. Bere ingurukoguztiek Aitor deitzen diote, baina ez du bere burua izen horrekin identifikatzen. Honen ama, Ane (Patricia López Arnaiz), krisi profesional eta eta sentimental batean murgilduta dago eta opor garaia aprobetxatuz, hiru seme-alabekin amaren etxera bidaiatuko du. Erleen hazkuntzarekin eta ezti-ekoizpenarekin estu lotuta dagoen etxe horretan, Lita bere ama (Itziar Lazkano) eta Lourdes bere izeba (Ane Gabarain) bizi dira. Bizitza aldatuko dien uda honetan, hiru belaunaldi oso ezberdinetako emakume hauek beren zalantza eta beldurrei aurre egin beharko diete. Eta, batez ere, Anek bere buruarekin zintzo jokatu beharko du behingoz.
UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Agustin Erkiziak ekitaldiari amaiera eman zion.