Hiru talde, Musiversika-ren finalera
Noiz eta non
2019/04/11, 18:00 - 00:00
Kokapena
Ekitaldi aretoa - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Hiru musika talde hautatu dira Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen ‘MUSIVERSIKA’ unibertsitateko musika lehiaketaren bigarren edizioa lehiatzeko. Lehiaketaren helburuak dira UPV/EHUko konpositore eta interprete gazteak aurkitu eta sustatzea. Aldi berean, azpimarratu eta biztu nahi ditu unibertsitateko musika jardunak, estiloa edozein delarik, duen garrantzia eta kultur erakargarritasuna eta, zeharka, unibertsitateko kideen kultur ekimenak bideratu
Zoe, Liben Svaart eta TOC taldeek parte hartuko dute azken kontzertuan, ostegunean, apirilak 11, 18:00etatik aurrera, Arabako campuseko Unibertsitate Pabiloian egingo den kontzertuan.