euskaraespañol

UPV/EHUko 96 ikertzaile, munduko eragin handieneko ikertzaileen artean

Stanfordeko Unibertsitateko rankingak gehien aipatzen diren ikertzaileen % 2a biltzen du

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2021/12/02

World´s Top 2% Scientists
Argazkia: Susanne Jutzeler Pexels-en

INFORMAZIO GAURKOTUA

Stanfordeko Unibertsitateak (Kalifornia, Estatu Batuak)  “Ranking of the World Scientists: World´s Top 2 % Scientists” zerrenda argitaratu du. Zerrenda horretan munduan eragin handiena duten ikertzaileak sartzen dira. Euskal Herriko Unibertsitateko 85 zientzialari daude azken urte honetan gehien aipatu direnen artean, eta 62 ikertzaile 1996-2020 bitartean gehien aipatu direnen zerrendan ageri dira. 50 ikertzaile bi zerrendetan ageri dira.

Ranking honek -munduko ospetsuena bere espezialitatean- 1996-2020 bitartean Scopus datu-basean jasotako informazioa du oinarrian, eta argitalpen zientifikoen inpaktuarekin lotutako zenbait parametro hartzen ditu kontuan: zenbat argitalpen, zenbat aldiz aipatu diren beste zientzialari batzuen lanetan, bai eta ikertzaileen lanen eraginaren beste adierazle batzuk eta aipatutako parametro guztiak konbinatzen dituen beste adierazle bat ere. Horrez gainera, alborapenak saihesteko, sailkapenak aukera ematen du ikertzaile bakoitzaren metrikak alderatzeko kontuan izan gabe ikertzaile batek bere buruari egiten dizkion aipamenak.

Ranking horretan nabarmentzen diren UPV/EHUko ikertzaileek 37 jakintza-arlotan jarduten dute, eta horrek agerian uzten du zer dibertsitate eta aberastasun duen UPV/EHUn gauzatzen den ikerketak. Hona hemen batzuk: Hizkuntzak eta Hizkuntzalaritza; Kirol Zientziak; Kimika Ez Organiko eta Nuklearra; Ingeniaritza Industriala eta Automatizazioa; Kimika Analitikoa; Matematika Orokorra; Fisika Aplikatua; Elikagaien Zientzia; Farmakologia eta Farmazia; Onkologia eta Kartzinogenesia; Mikrobiologia; Materialak; Polimeroak, Energia, edo Adimen Artifiziala eta Irudi Prozesamendua.

Ikertzaile seniorren zerrendan gehien aipatzen diren UPV/EHUko lehenengo hamarrak hauek dira: Félix Goñi (Biokimika eta Biologia Molekularra); Iñigo Mujika (Kirol Zientziak); Vadim A. Soloshonok (Kimika Organikoa), Konstantin Y. Guslienko (Fisika Aplikatua), María Dolores Guillén (Elikagaien Zientziak), Juan Colmenero (Polimeroak), Claudio Palomo (Kimika Organikoa), Martin Olazar (Ingeniaritza Kimikoa), Humberto González-Díaz (Kimika Mediko eta Biomolekularra); eta Peter B. Pearman (Ekologia). 2020ko zerrendan, UPV/EHUko lehen hamarren artean hauek daude, lehen aipatutako batzuez gainera: Jasone Cenoz (Hizkuntzak eta Hizkuntzalaritza); Iñaki Heras-Saizarbitoria (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza); Durk Gorter (Hizkuntzak eta Hizkuntzalaritza), Maite Garaigordobil (Gizarte Psikologia), David Lasagabaster (Hizkuntzak eta Hizkuntzalaritza) eta Teófilo Rojo (Kimika Ez Organiko eta Nuklearra).

Euskal Herriko Unibertsitate publikoko errektore Eva Ferreirak adierazi duenez, “Standfordeko Unibertsitatetik albiste bikain bat izan dugu, ziurtatu baitute gure ikertzaileetatik ia ehun daudela nazioarteko zientzia-profesional onenen rankingean. Esan gabe doa, nire zorionik beroenak bidaltzen dizkiedala ikertzaileoi, eta agerian utzi nahi dut zenbateko harrotasuna sentitzen duen UPV/EHUko unibertsitate-komunitate osoak. Nolanahi ere, euskal gizarte osoari helarazi nahiko nioke sentimendu hori, gurekin batera parteka dezan eta Euskal Herriko Unibertsitateaz harro egon dadin.

Rankinga Elsevier aldizkarian argitaratu zen, ‘August 2021 data-update for “Updated science-wide author databases of standardized citation indicators”’ izenburua daraman artikuluan, eta hauek izan dira egileak: John P. A. Ioannidis (Stanfordeko Unibertsitatea), Kevin W. Boyack (SciTech Strategies) eta Jeroen Baas (Research Intelligence, Elsevier B.V.). Sailkapenean 190.000 ikertzaile ageri dira, mundu osoko erakundeetan lanean ari diren ia 8 milioi ikertzaileren artetik.

Senior zerrenda osoa: 

  • Félix M. Goñi
  • Iñigo Mujika
  • Vadim A. Soloshonok
  • Konstantin Y. Guslienko
  • Maria Dolores Guillén
  • Juan Colmenero
  • Claudio Palomo
  • Martin Olazar
  • Humberto González-Díaz
  • Marta Sánchez-Carbayo
  • Peter B. Pearman
  • Jasone Cenoz
  • Luis Bujanda
  • Antonio Gómez-Muñoz
  • Iñaki Heras-Saizarbitoria
  • Juan Gonzalo Muga
  • José M. M. Senovilla
  • Iñigo López-Arbeloa
  • Luis Vega
  • Carlos Pérez
  • Teófilo Rojo
  • Manuel de la Sen
  • Arkady Zhukov
  • Gorka Orive
  • J. Manuel Pérez-Mato
  • Guillermo Quindós
  • Agustín Sanchez-Lavega
  • José M. Amigo
  • Igor Bandos
  • Juan Manuel Madariaga
  • Jose M. Barandiarán
  • Durk Gorter
  • Miren P. Cajaraville
  • David Lasagabaster
  • Iñaki Mondragon
  • José A. Pomposo
  • Michele Modugno
  • Norberto López de Lacalle
  • Dimitri Sokolovski
  • Javier Bilbao
  • Francisco Palacios
  • Galina V. Kurlyandskaya
  • Fernando P. Cossío
  • Ana G. Gayubo
  • Daniele Cangialosi
  • Manuel Graña
  • Darrell Conklin
  • Lian Ao Wu
  • Joel Villatoro
  • José Ignacio García-Plazaola
  • José Luis Pedraz
  • Óscar Barambones
  • Fadi Dornaika
  • Arantxa Arbe
  • Andrés T. Aguayo
  • Eneko Agirre
  • Gabriel López
  • Haritza Camblong
  • Ionan Marigómez
  • José María San Juan
  • Roberto Santana
  • Valentina Zhukova 

2021eko zerrenda osoa:

  • Jasone Cenoz
  • Iñigo Mujika
  • Martín Olazar
  • Félix M. Goñi
  • Iñaki Heras-Saizarbitoria
  • Durk Gorter
  • Maria Dolores Guillén
  • Maite Garaigordobil
  • David Lasagabaster
  • Teófilo Rojo
  • Norberto López de Lacalle
  • Gorka Orive
  • José M. Amigo
  • G. López
  • Vadim A. Soloshonok
  • José M. M. Senovilla
  • Konstantin Y. Guslienko
  • Manuel De la Sen
  • Julen Castellano
  • Javier Bilbao
  • Juan Colmenero
  • Peter B. Pearman
  • Luis Bujanda
  • Carlos Pérez
  • Juan Manuel Madariaga
  • Juan Gonzalo Muga
  • Ivo Souza
  • Ignacio Arganda-Carreras
  • Ana G. Gayubo
  • Arkady Zhukov
  • José Julio Rodríguez
  • Carmen Pérez-Rodrigo
  • Jalel Labidi
  • Daniele Cangialosi
  • Mikel González-Eguino
  • Luis Vega
  • Arkaitz Correa
  • María del Pilar García Mayo
  • Pedro Guerrero
  • Eneko Agirre
  • Guillermo Quindós
  • Koro de la Caba
  • Antonio Gómez-Muñoz
  • Mois Ilia Aroyo
  • Luz Boyero
  • Aitzol Lamikiz
  • Gorka Urbikain Pelayo
  • Maider Amutio
  • Juan R. González-Velasco
  • Javier Del Ser
  • Aranzazu Eceiza
  • J. Álvarez
  • Oscar Barambones
  • Maite Artetxe
  • Joel Villatoro
  • Andrés T. Aguayo
  • Miren P. Cajaraville
  • Iñaki Mondragon
  • José Luis Pedraz
  • Claudio Palomo
  • Jorge Bañuelos
  • Xabier E. Barandiaran
  • José A. Pomposo
  • Verónica Palomares
  • Fadi Dornaika
  • Itziar Alkorta
  • Erlantz Lizundia
  • Agustín Sánchez-Lavega
  • Manuel Graña
  • Juan L. Mañes
  • J. Manuel Pérez-Mato
  • Ion Errea
  • Michele Modugno
  • Mikhail M. Otrokov
  • Galina V. Kurlyandskaya
  • Rosa María Hernández
  • Haritza Camblong
  • Aliette Prieto
  • Jose M. Barandiaran
  • Humberto González-Díaz
  • Alicia Rodríguez-Gascón
  • Valentina Zhukova
  • Joseba Zubia
  • José María San Juan