12.895 ikaslek egingo dute Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa UPV/EHUn
Aurreko kurtsoetako 506 ikasle irakasgai batzuetara aurkeztuko dira nota igotzeko
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2023/05/31
Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 12.080 ikaslek eta Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo bat egin duten 815ek Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE) hasiko dute ekainaren 7an, asteazkenean, Euskal Herriko Unibertsitatean. Guztizkoa, 12.895, iazkoa baino % 1 handiagoa da, orduan 12.767 matrikulatu baitziren USE egiteko. Nabarmentzekoa da LHko ikasleetan jasotako igoera, 662tik 815ra pasatu dira eta, hau da, % 23,11 gehiago.
Datorren astean USE egingo duten Batxilergoko eta LHko ikasle horiek campuska banatzen baditugu, 1.824k egingo dute Arabako Campusean, 6.350ek Bizkaikoan eta 4.631 Gipuzkoakoan. Beste 90 ikasle ez daude campus batera atxikita. Hizkuntzari dagokionez, ikasleen % 75,21ek (9.698 ikasle) euskaraz egingo dute proba, eta % 24,79kk (3.197) gaztelaniaz. Azkenik, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluaziora aurkezten diren ikasleen % 57,71 emakumeak dira eta % 42,29 gizonak.
12.895 pertsona horiei aurreko ikasturteetako 506 ikasle gehitu behar zaizkie, nota igotzeko irakasgai espezifikoetara aurkezten direnak.
Premia bereziak dituzten Ikasleak
Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako hezkuntza-premia bereziak dituzten 598 ikaslek egokitzapenak beharko dituzte Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazio-proba egiteko. Aurreko urteko ikasle kopuruari dagokionez (513), ikasturte honetan eskaerak % 16,56 gehitu dira.
USE proba egiteko egokitzapenak indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubidea dira, eta neurri horrek bermatzen du ikasle guztiek izango dutela proba egiteko aukera berdintasuna.
Sarbide probetako egokitzapen guztiak UPV/EHUko Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak kudeatzen ditu ezarrita dagoen prozedurari jarraituz. Epaimahaiek proba egin aurretik egokitzapen guztien berri dute eta UPV/EHUren Sarbide-probetarako jardunbide egokien Gida ere eskuragarri dute egokitzapenen aplikaziorako.
Probak eta emaitzak
Ohi denez, USE hiru egunetan egingo da, asteazkenetik, ekainak 7, ostiralera arte, hilak 9. Azterketei dagokienez, pandemian sortutako egitura malgua mantendu da.
Proben emaitzak ekainaren 15ean argitaratuko dira, eta berrikuntza bezala, ikasleek informazio-mezu elektroniko bat jasoko dute, non notez gain, USEren gainontzeko izapideak (azterketak berrikusi edo ikusteko, emaitzen txartela lortzeko edo espedientea beste unibertsitate batera lekualdatzeko eskaerak) ikusi eta egiteko epeak zehaztuko zaizkie.
2023ko USE EGINGO DUTEN IKASLEEN DATU XEHATUAK
BATXILERGOA | GAZTELERA | EUSKARA | GUZTIRA SEXUKA | GUZTIRA CAMPUSKA | |
---|---|---|---|---|---|
ARABA | Emakumeak | 315 | 654 | 969 | 1.702 |
Gizonak | 242 | 491 | 733 | ||
BIZKAIA | Emakumeak | 947 | 2.451 | 3.398 | 5.954 |
Gizonak | 714 | 1.842 | 2.556 | ||
GIPUZKOA | Emakumeak | 325 | 2.152 | 2.477 | 4.379 |
Gizonak | 256 | 1.646 | 1.902 | ||
*CAMPUSERA ATXIKI GABE | Emakumeak | 28 | 2 | 30 | 45 |
Gizonak | 14 | 1 | 15 | ||
GUZTIRA | 2.841 | 9.239 | 6.874 emakume |
12.080 | |
5.206 gizon |
* Campusetara atxikita ez dauden baina UPV/EHUn azterketa egiteko eskatu duten ikasleak.
LANBIDE HEZIKETA | GAZTELERA | EUSKARA | GUZTIRA SEXUKA | GUZTIRA CAMPUSKA | |
---|---|---|---|---|---|
ARABA | Emakumeak | 40 | 44 | 84 | 122 |
Gizonak | 26 | 12 | 38 | ||
BIZKAIA | Emakumeak | 136 | 138 | 274 | 396 |
Gizonak | 67 | 55 | 122 | ||
GIPUZKOA | Emakumeak | 35 | 141 | 176 | 252 |
Gizonak | 17 | 59 | 76 | ||
*CAMPUSERA ATXIKI GABE | Emakumeak | 24 | 10 | 34 | 45 |
Gizonak | 11 | 0 | 11 | ||
GUZTIRA | 356 | 459 | 568 emakume |
815 | |
247 gizon |
* Campusetara atxikita ez dauden baina UPV/EHUn azterketa egiteko eskatu duten ikasleak.